Homofobia
2023/05/16 - 12:11
Asteburuan Villabonan gertatutako eraso homofobo bat salatu dute
Ertzaintzak, bestalde, Euskadi Irratiari baieztatu dio zapatu gauean gertatutako lesio-delitu baten salaketa ikertzen ari direla, eta litekeena dela eraso homofobo baten aurrean egotea.
2023/05/08 - 13:43
Berdinduk 2.400 irakasleri aholkua eman zien eta 640 kontsulta jaso zituen iaz, bereizkeria eragozteko
Informazioa, orientazioa eta ahokularitza eskaintzen die Berdinduk, dela LGTBI+ pertsonei eta horien familiei, dela Hezkuntza profesionalei.
2023/04/22 - 10:21
Bi autopsiak 'kontaktu-appko ustezko hiltzailea'ren auzia alda dezakete
Saul Castro abokatuak ETBri azaldu dionez, "biktimen gorpuak nola aurkitu zituzten ikusita, bateragarria da itotzeko teknika batekin". "Teknika hau berezia da: karotida-arteriak estutzea; teknika honen berezitasuna da ez duela barneko edo kanpoko lesiorik uzten", azpimarratu du.
2023/04/17 - 11:49
Gorroto-delituen kopuruak "modu esponentzialean" egin du gora EAEn, batez ere 2021etik 2022ra bitartean
Ertzaintzak 438 gorroto-istilu erregistratu zituen 2022an. Arrazakeriaren eta xenofobiaren biktimak dira nagusi (231 kasu, % 52, 2021ean baino % 42,6 gehiago), eta, ondoren, sexu-orientazio eta -identitateagatiko erasoak ere asko dira (96 kasu, % 21,6, 2021ean baino % 31,5 gehiago).
2023/04/09 - 15:54
Bikote batek eraso homofoboa jasan du Bilboko Nazarenoaren prozesioan
Bi gizonek bikotea iraindu eta mehatxatu dute. Udaltzaingoak erasotzaileak atxilotu ditu. Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak esku-hartzeko eskatu dio Fiskaltzari, "sexu-orientazioagatik izandako gorroto-delitu argi batean aurrean gaudelako".
2023/03/10 - 19:47
Alemaniako Eliza katolikoak bikote homosexualak bedeinkatuko ditu 2026tik aurrera
Gainera, zelibatuaren praktika aztertzearen eta emakumeen sermoien alde egin dute. Dibortzio baten ondoren bide zibiletik ezkondu diren bikote heterosexualen bedeinkazioak ere onartu dituzte.
2023/03/02 - 06:00
16 urtetik gorakoek sexua aldatu ahalko dute gaurtik aurrera Erregistro Zibilean, baldintzarik bete gabe
Horrela, gaurtik aurrera nahikoa izango da hala nahi duenak idatziz erregistro-aldaketa eskatzea, frogarik eta lekukorik aurkeztu beharrik gabe.
2023/02/16 - 15:06
Trans legea eta abortuarena onartu dituzte behin betiko
Nahiz eta azkenean sozialistek eta moreek akordioa itxi, LGTBI pertsonen eskubideen aldeko legeak azaleratu ditu Gobernuaren barruan desadostasun gehien.
2023/02/14 - 21:09
Futbola homofoboa al da?
Aratz Castro Bilbao Bizkaia Harroren koordinatzaileak kolektiboaren ikuspuntua azaldu du, Jakub Janktoren, Getafek utzita Sparta Pragan ari den jokalariaren, adierazpenak eta Qatarreko azken munduko txapelketan gertatutakoa abiapuntu hartuta (jatorrizkoa gaztelaniaz).
2023/02/14 - 15:43
David Moscoso soziologoaren ustez, ''futbolak balio matxistak ditu eta homofoboa da''
Ikerketa baten arabera, Espainian, futbolarien % 6-7k homosexualak dira, baina inork ez du pauso hori ematen.
2023/02/13 - 21:37
Jakub Jankto Txekiako futbol jokalari internazionalak homosexuala dela jakinarazi du
27 urterekin, denboraldi honetan Sparta Praga taldean ari da, Getafek utzita. Europan halakorik aitortzen duen lehen mailako aurreneko gizonezko jokalaria da eta, horregatik, oihartzun handia izan du haren aitortzak. Futbolaren mundutik babesa erakutsi diote, tartean euskal futbol taldeek.
2023/02/01 - 23:27
Joan den asteburuan Barakaldon izandako eraso homofobo bat salatu dute
Udalak dagoeneko erasoa gaitzetsi du. Gainera, LGTBIQ+ bandera jarriko da udaletxeko balkoian, eta elkarretaratzea deitu dute ostegunerako 18:00etan, Herriko Plazan.
2023/01/30 - 15:56
Gizon batek eraso homofoboa salatu du Hondarribian
Hondarribiko Udalak gaitzespen adierazpena onartu du, eta astearterako Martxoak 8 plazan deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei.
2023/01/02 - 15:54
Manik 18 urterekin ihes egin behar izan zuen Iranetik libre izateko
Transgenero mutiko iraniar hau orain Iruñean bizi da. Berak aski ongi ezagutzen baitu moralaren poliziaren errepresioa eta jazarpena.
2022/12/21 - 15:34
Trans Legea onartu bezperan, Naizen elkarteak adingabe transexualen aurkako erasoak ugaritu direla salatu du
LGTBI pertsonen eskubideak bermatu nahi dituen Trans Legea eztabaidatuko du gaur arratsaldean Kongresuak eta bihar onartuko dute. Negoziazio luzeen ondoren, hainbat taldetan ez ezik gobernuko bi alderdien artean ere eztabaida sutsua sortu du legeak.
2022/11/30 - 11:57
AEBko Senatuak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak babesteko lege-proiektua onartu du
Ezkontza Errespetatzeko Legeak Ordezkarien Ganberaren boto-zenbaketa igaro beharko du orain. Lege-proiektua urtea amaitu baino lehen Behe Ganberan onartzea espero da.
2022/11/21 - 10:24
Gutxienez bost hildako eta 18 zauritu Coloradoko LGTBQ klub batean izandako tiroketa batean
Susmagarria, 22 urteko gazte bat, zauritu egin zuten erasoan, eta ospitalean dago, zaintzapean. Joe Bidenek erasoa gaitzetsi du eta "gorrotoa ez onartzeko" deia egin du.
2022/11/20 - 18:29
Gutxienez 5 hildako eta 18 zauritu LGTBIQ klub batean, Koloradon
Erasoa goizaldeko 01:03 aldera gertatu da AEBn (09:03 Euskal Herrian). Poliziak ingurua hesitu du, eta kontuz ibiltzeko eskatu du.
2022/10/21 - 11:16
Nafarroan LGTBIfobia delituak hautemateko gida
Biktima edo lekuko izanez gero nola jokatu azaldu du Nafarroako Berdintasuneko Institutuak prestatutako gida batek.
2022/09/16 - 16:38
Euren homosexualitatea libreki adierazten duten irakasleak erreferente bilakatzen dira ikasle askorentzat
Iker Lopez irakasleak argi izan zuen hasieratik: homosexuala zela esan zien bere ikasleei. Bere tutorearen lanari esker, Marcosek lasaitasunez kontatu du transexuala dela.