Hondamendi naturalak
2023/09/16 - 13:46
Laguntza humanitarioa Libiara iristen hasi da, eta hildakoak 7.000tik gora eta desagertuak 10.000 dira
Oraingoz ia 4.000 gorpu identifikatu dituzte, Daniel zikloiaren ondorioz hondatu ziren bi presak Derna hiria suntsitu ostean.
2023/09/16 - 12:32
Accion Norteko suhiltzaileak hildakoak jasotzen laguntzen ari dira, ez baitute espero inor bizirik aurkitzea
Agintariek uste dute hildako kopurua 20.000 irits litekeela, eta ez dute espero inor bizirik aurkitzea. Accion Norteko suhiltzaileek jakinarazi dute litekeena dela epidemia zabal bat egotea, hildakoak nonahi daudelako.
2023/09/15 - 12:34
Libiara joandako Gasteizko zortzi suhiltzaileak lanean hasi dira Dernan
Zortzi suhiltzaileak Accion Norte GKEko kideak dira, eta lau txakurrekin joan dira Dernara, bizirik dauden pertsonak aurkitzen saiatzeko.
2023/09/14 - 11:19
Libiako Derna hirian hildakoak 20.000 izan daitezke
Libiako Derna hirian hildakoak 18.000 eta 20.000 artean izan daitezke, suntsitutako barruti kopuruaren arabera, bertako alkateak azaldu duenez.
2023/09/13 - 14:05
Marokoko lurrikarak kaltetutakoentzat laguntza jasotzeko guneak, Bilbo, Ermua eta Errenterian
Bilboko komunitate marokoarrak laguntza jasotzeko gune bat jarri zuen martxan atzo, asteartea, Karmelan (Fika kalea 44). Bilketak astebete iraungo du, gutxi gorabehera. Gainera, bihar beste puntu bat zabalduko dute Ermuan, eta etzi Errenterian.
2023/09/12 - 23:56
Gasteizko zortzi suhiltzaile Libiara bidean dira, uholdeek suntsitutako eremuan erreskate lanetan laguntzera
Accion Norte gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako espedizioa da, eta Bernara doaz, Daniel zikloiak gogorren astindu duen eremura. Turkiara ere joan ziren otsailean, lurrikararen ondoren. Orduan bezala, erreskateetarako trebatutako lau txakurren laguntza izango dute.
2023/09/12 - 17:57
Nork ordaintzen ditu txingorrak ibilgailuei eta etxebizitzei eragindako kalteak?
eitb.eus-ek OCUrekin hitz egin du ibilgailu edo etxebizitza batek Euskadin txingor-denboralearen ondorioak jasan baditu zer egin jakiteko.
2023/09/12 - 10:28
Albiste izango dira: Ekaitzaren ondorioak, Donostiako ostatu turistikoak eta Marokoko lurrikara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/11 - 23:32
2.800dik gora dira Marokoko lurrikararen ondorioz hildakoak
Zehazki, Barne Ministerioak 2.862 hildako eta 2.562 zauritu erregistratu ditu orain arte. Marokoko agintariek, bitartean, kaltetutako eremuetan lanean jarraitzen dute.
2023/09/11 - 10:36
Albiste izango dira: Eskola garraioa, lurrikara Marokon eta ekaitza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/10 - 22:03
Laguntza iristen ari da Marokora, Espainiak, Erresuma Batuak, Emirerriek eta Qatarrek bidalitakoa jaso ostean
Espainiako Larrialdietako Unitate Militarrak 56 militar eta 4 txakur bidali ditu Zaragozatik, 30 langile Madrilgo Larrialdi Zerbitzuetatik eta Malagako 5 suhiltzaile gehituko zaizkie jada han ziren Mugarik Gabeko Suhiltzaileak taldeko 13 lagunei.
2023/09/10 - 20:34
Accion Norteko suhiltzaileak ez dira Marokora joango: "Funtsezkoak ziren lehen orduak galdu ditugu"
Dena prest zuten Marokora joateko erreskate lanetan laguntzeko, baina Marokoko Gobernuak ez du laguntza humanitarioa sartzeko baimenik eman eguerdira arte. Berriro azertu ondoren, ez joatea erabaki dute, lurrikaratik 48 ordu baino gehiago igaro ondoren, ezin izango dutelako jada euren lana egin.
2023/09/10 - 19:37
Marokoko Gizateriaren Ondarea kaltetu du lurrikarak
Marrakexeko meskita eta inguruko hainbat eraikinek kalte ugari jasan dituzte lurrikararen ondorioz. Galdutako ondare horren garrantzia azpimarratu du Itzea Goikolea historialariak.
2023/09/10 - 12:01
''Lurrak dar-dar egin zuen, zerutik harriak erori ziren eta gu korrika hasi ginen''
Marokotik Euskadira zetorren lehenengo hegaldia iritsi da igande goiz honetan Loiuko aireportura. Behin lurra hartuta, euren bizipenak EITB Mediarekin konpartitu dituzte euskal bidaiariek.
2023/09/10 - 11:01
Larrialdietarako baliabide guztiak mobilizatu dituzte Marokon, harrapatutako pertsonak erreskatatzeko asmoz
Bizirik dauden herritarren bila jarraitzen duten bitartean, kalte materialen zenbaketa egiten hasi dira agintariak. Ighileko udalerrian izan zen lurrikararen erdigunea, Marrakechetik 80 kilometrora.
2023/09/10 - 01:05
Milatik gora dira dagoeneko Marokoko lurrikaran hildakoak
1.200 dira, gutxienez, zauritutakoak eta hondakin artean bizirik egon daitezkeen pertsonak bilatzea da orain lehentasun. Ritcher eskalan 6,9ko indarreko lurrikara izan da bart, Atlas mendi ingruan. Marrakex eta Agadir artean izan du epizentroa eta txikizio handia eragin du.
2023/09/09 - 22:54
Asier Hilario geologoa: ''Lurrikara hauek ez dira ohikoak''
Epizentrotik 60 kilometrora, Marrakex hirian mundu osoko geologoak zeudela gertatu da lurrikara Marokon. Munduko geoparkeen bilera bat egiten ari dira bertan, eta Euskal Kostaldeko Geoparketik ere bidali dute ordezkaritza bat. Asier Hilario geologoa bertan zegoen lurrikararen unean.
2023/09/09 - 20:46
Emakume baten gorpua aurkitu dute Valmojadon (Toledo), DANAren ostean desagertutako baten bila ari zirela
50 urte inguruko emakumearen gorpua sastraka eta lokatzaren artean ezkutatuta zegoen.
2023/09/09 - 19:48
Marokon biktima berrien bila jarraitzen dute hondakinen artean
Bart herrialdea astindu zuen 7 graduko lurrikararen epizentrotik gertu dauden herri batzuetan, hondakin mendixkak pilatu dira. Azpian, biktimak daude oraindik.
2023/09/09 - 16:07
''Nire bizitzako 30 segundo luzeenak izan dira''
Marokon oporretan dago Leire Barriuso Geoparkeko arduraduna, eta atzoko lurrikararen lekukoa izan da. Bere hitzak jaso ditu EITB Mediak.