Hondarribia
2020/03/21 - 20:04
Lau kasu gehiago aurkituta, 16 positibo antzeman dituzte Gipuzkoako egoitzetan
Azken orduetan lau positibo berri antzeman dituzte Tolosako Iurramendi zahar-etxean. Ostiralean beste lau antzeman zituzten egoitza berdinean. Bestalde, Gasteizen, 95 urteko emakume bat hil da.
2020/03/06 - 14:24
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2020/03/05 - 15:23
"Gaztetxeko gazteek udaleko aretoak erabil ditzakete beraien beharretarako"
Maria Serrano Hondarribiko Udaleko Gaztedia zinegotziak adierazi du, gazteekin elkarrizketa erronda hasi dutela haien beharrak zeintzuk diren aztertzeko eta konponbidea bilatzeko
2020/03/05 - 13:33
''Hondarribiak Gaztetxea behar du eta erakutsi dugu eragile sendoa garela''
Ia urtebetez okupatu dute Juan Laborda kalean dagoen Egiluz Jauregia. Elizarena izatez, eraikin hau baliatu dute gazteek beren programazioa aurrera eraman ahai izateko.
2020/03/05 - 11:10
Antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Gaur goizean 500 eta 600 kilo artean deskargatu dituzte Hondarribiko portuan. Martxoaren 1ean hasi zen antxoaren kanpaina.
2020/01/10 - 17:47
Hondarribiko aireportuak % 10,6ko gorakada izan du 2019an, 315.000 bidaiarirekin
Gipuzkoar aireportuak 2009an lortu zuen azkenengoz bidaiarien kopuru hori; hortaz, azken hamarkadako emaitzarik onena erdietsi du.
2020/01/10 - 15:00
Europako etxegabetzeen aurkako 40 bat ekintzaile Gipuzkoan bilduko dira
Ekintzaileek "Europan etxebizitzaren arazoa konpontzeko estrategiak eta ekintzak" aztertuko dituzte urtarrilaren 15etik 19ra.
2019/12/20 - 18:56
Hondarribiko Udalak Zaldunbordako outlet erraldoia eraikitzeko asmoa berretsi du
EAJk soilik babestu du egitasmoa, baina gehiengo absolutua duenez, ebazpenak aurrera egin du. Proiektu horrek polemika handia eragin du eskualdean.
2019/12/18 - 11:05
Zaldunbordako outletaren hasierako proiektua eraginik gabe utzi dute Hondarribian
Udalak indarrik gabe utzi du proiektua ahalbidetzen zuen plan partzialaren onarpena, enpresa sustatzailearen 'ez betetzeagatik'.
2019/12/13 - 11:21
Trafikoan arazoak eragin ditu GI-636 errepidean erori den zuhaitz batek
Zuhaitz bat GI-636 errepidera erori izanak asko zaildu du zirkulazioa Urdanibia inguruan. Zuhaitza kendu dute dagoeneko, eta trafikoa normaltasunera itzultzen ari da.
2019/11/05 - 14:05
Jaurlaritzak babes ofizialeko 484 etxebizitza bultzatzea baimendu du, 348 alokairuan
VISESA sozietate publikoak, horrela, alokairuko etxebizitzara bideratu du bere ekoizpena.
2019/10/09 - 12:23
Alarde tradizionaleko gazteekin bilera egiteko prest agertu da Jaizkibel Konpainia
Gatazka "hitz eginez" konpontzea eskatu dute alarde tradizionalaren sokakoak diren dozenaka gaztek.
2019/10/08 - 18:51
Hondarribiko Udalak 'errespetuz' hartu du alarde tradizionaleko gazteen agiria
Eusko Jaurlaritzaren iritziz, "albiste ona da"; Arartekoak nabarmendu du "adierazten duela, argi eta garbi, gazteek zuzentzen duten gizarte-bilakaera".
2019/10/07 - 19:05
Emakumeek nahi bezala desfilatzea defendatu dute alarde tradizionaleko hainbat gaztek
Gatazka "hitz eginez" konpontzea eskatu dute alarde tradizionalaren sokakoak diren dozenaka gaztek.
2019/10/07 - 17:24
Gizon bat atxilotu dute Hondarribian balkoi batetik eskopeta batez tiro egiteagatik
Asteburuan gertatu da, larunbatetik iganderako gauean, gipuzkoar udalerriko Santiago kalean.
2019/10/07 - 13:05
Gizon batek perdigoiekin tiro egin die taberna baten kanpoaldean zeuden pertsonei
Hondarribiko Santiago kalean gertatu zen larunbat goizaldean. Kalean zeuden lagunek ateratzen zuten zaratarengatik haserre, gizon batek perdigoiekin tiro egin zien hainbatetan (Irudiak: Whatsapp).
2019/09/29 - 10:49
Emakume bat eta gizon bat larri, moto batek eta auto batek elkar jota Irunen
47 eta 46 urteko bi zaurituak motoan zihoazen. Atzo iluntzean izan zen istripua, Irun eta Hondarribia lotzen dituen GI-636 errepidean. Ertzaintza lekuko bila ari da.
2019/09/11 - 19:30
Tornado bat grabatu dute Hondarribin
Ivan Beroizek tornado bat grabatu zuen Hondarribin 2019ko irailaren 10ean.
2019/09/08 - 19:18
Hondarribiak festetako egun handia ospatu du
Jaizkibel Konpainiak eta alarde tradizionalak txalo artean zeharkatu dituzte Hondarribiako kaleak, eta ez da aurreko urteotako tentsiorik izan. Erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkaritza zabala izan da bertan, berdintasuna aldarrikatzen duen desfilea babesten.
2019/09/08 - 17:17
Txalo artean eta istilurik gabe egin du bere bidea Jaizkibel konpainiak
Aurten, alarde tradizionalaren aldekoek ez dituzte jarri plastiko beltzak Kale Nagusian, baina balkoi batean pankarta handi bat ipini dute, 'Jaizkibel erasotzaile, politikariak konplize' esaldiarekin.