Honduras
2024/09/09 - 14:23
6.153 pertsonak asilo eskaera egin zuten iaz EAEn: inoizko daturik altuena
2022an aurkeztutako 10 babes eskarietatik ia 6 atzera bota ziren, Venezuelako herritarren kasuan, ordea, 3tik bakarra. Immigrazioaren Euskal Behatokiaren arabera, EAEko herritarren % 93,1 asilo eskatzaileak hartzearen alde daude.
2024/07/14 - 13:43
Donald Trumpen aurka egindako erasoa irmo gaitzetsi dute mundu osoko agintariek
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
2023/10/14 - 11:23
Eguzki-eklipse anular batek Amerika zeharkatuko du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera
AEBko mendebaldean, eta Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait tokitan (Mexiko, Belize, Honduras, Nikaragua, Panama, Kolonbia eta Brasil) ikusi ahal izango da fenomenoa, eta ozta-ozta, mendebaldeko kanariar uharteetan eta Cabo Verden.
2023/06/21 - 10:48
Gutxienez 41 emakume hil dira Hondurasko kartzela batean izandako liskarretan
Gutxienez 41 emakume hil dira eta beste zazpi zauritu Hondurasko hiriburutik gertu dagoen Gizarte Egokitzapenerako Emakumeen Zentroan izandako liskar eta sute batean. Hori dela eta, agintariek espetxe horretan berehala esku hartzeko agindua eman dute.
2022/10/31 - 11:13
Horrela geratu da Latinoamerikako espektro politikoa Lula da Silvaren garaipenarekin
Brasilgo hauteskundeen ondoren, ezkerrak pisu handiagoa irabazi du Latinoamerika osoan. 2020tik 2022ra bitartean, ezkerreko hautagaiek irabazi dituzte hauteskunde gehienak inguru horretan.
2022/10/11 - 11:18
Gutxienez 14 pertsona hil eta 8 desagertu daude Erdialdeko Amerikan, Julia urakanaren ondorioz
Erdialdeko Amerika alerta egoeran dago joan den ostegunetik. Herrialde asko ebakuazio prebentiboak egiten ari dira eta klaseak bertan behera geratu dira.
2022/04/22 - 13:08
Juan Orlando Hernandez Hondurasko presidente ohia AEBetara estraditatu dute, narkotrafikoagatik
Juan Orlando Hernandez Hondurasko presidente ohia Estatu Batuetara estraditatu dute, narkotrafikoarekin eta armen erabilerarekin lotutako hiru kargu leporatuta.
2022/01/27 - 17:52
Xiomara Castro Honduraseko presidentea: "Gaur hasten da herriaren Gobernua"
62 urteko Castro, Manuel Zelaya presidente ohiaren emaztea, Honduraseko historian lehen emakume presidentea da.
2021/12/01 - 10:16
Xiomara Castrok garaipena lortu du eta Hondurasko lehen emakumezko presidentea izango da
Botoen zenbaketa amaitu ez den arren, Castrok botoen % 53 eskuratu ditu eta Nasry Asfura oposizioko buruak porrota onartu eta Castro zoriondu du.
2020/11/20 - 13:27
Erdialdeko Amerikan ur faltagatik osasun krisia egon daitekeela adierazi du UNICEFek
UNICEFek premiazko 46,2 milioi dolar eskatu ditu Eta eta Iota urakanen ondorioz kaltetutako 640.000 pertsona baino gehiagori laguntzeko, egun edateko urik ere ez baitute.
2020/11/19 - 14:11
Iotak 38 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
Fenomenoak indarra galdu du eskualdean, baina arriskua ez da desagertu "euriteak" izatea espero baitute. Ekaitzaren arrastoen aurrean kontuz ibiltzeko eskatu diete agintariek herritarrei.
2020/11/19 - 10:09
Iota urakanak gutxienez 38 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
Urakanak indarra galdu duen arren, agintariek kontu handiz ibiltzeko eskatu dute oraindik euria asko bota dezakelako.
2020/11/12 - 09:36
Eta izeneko ekaitza urakan bihurtu da Mexikoko golkoan
Erdialdeko Amerikan eta Mexikon 100 hildako baino gehiago eragin ondoren, iparralderako bidea hartu du. CNN telebista katearen arabera, osteguneko azken orduan edo ostiralean ukituko du lurra.
2020/11/06 - 10:21
''Eta'' urakanak gutxienez 27 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
"Eta"k gutxienez 27 hildako utzi ditu Nikaraguan, Hondurasen, Panaman, Costa Rican eta Guatemalan, eta beste hainbat lagun desagertuta daude oraindik.
2020/08/17 - 12:39
775.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko pandemiaren ondorioz
Guztira, 21.672.429 lagunek hartu dute birusa, eta horietatik 775.246 hil dira. Era berean, azken egunean, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dira.
2020/07/09 - 11:07
Haurren ezkontza, Hondurasen 10 nesketatik 4ri eragiten dien praktika
Emakumeen % 26,1 19 urte bete baino lehen ezkontzen dira Hondurasen, eta egoera horretan dauden gizonen ehunekoa ez da % 9ra iristen.
2020/01/29 - 10:49
7,7 graduko lurrikara batek Karibe itsasoa astindu du
Belice, Honduras, Mexiko, Jamaika, Kuba eta Kaiman uharteetan tsunami alerta bat ezarri zuten. Ez da inor zauritu lurrikararen ondorioz.
2020/01/29 - 10:09
7,7 indarreko lurrikara batek Jamaika eta Kuba astindu ditu, biktimarik utzi gabe
Handik gutxira tsunami alerta ezarri dute Jamaikan, Kuban, Mexikon, Belizen, Hondurasen eta Kaiman Uharteetan, baina ordu batzuetara bertan behera geratu da.
2020/01/23 - 11:05
Mexikoko mugan ordena jartzeko ez dutela indarra erabiltzen esan du Gobernuak
Migratzaileen karabana joan den astean abiatu zen Hondurastik. Mexikoko muga zeharkatzea ezinezkoa izan zen gehienentzat, eta askok basoa zeharkatzea erabaki zuten.
2019/06/18 - 16:12
Asilo eskaerak iaz halako bi izango dira 2019an Euskadin
CEAR-Euskadik ohartarazi duenez, 'behartutako exodo handienaren aurrean gaude, ustea beste bat bada ere'. Gehienak Venezuelako, Nikaraguako, Kolonbiako eta Hondurasko eskatzaileak dira.