Xiomara Castrok garaipena lortu du eta Hondurasko lehen emakumezko presidentea izango da
Xiomara Castro ezkertiarrak tinko jarraitzen du igandean Hondurasen izandako hauteskunde orokorretako emaitzetan, Nasry Asfura ofizialistari % 20ko abantaila ateratzen dio boto kontaketan. Asfurak onartu du porrota dagoeneko eta, zantzu guztien arabera, Hondurasko hurrengo presidente izan dena zoriondu du, aurrez aurre, haren etxera bertaratuta.
Castro, Libertad y Refundación (Libre, ezkerra) alderdiko burua lehen postuan dago hauteskunde-emaitzetan 986.902 boto ditu dagoeneko (% 53,29), Nasry Asfura Alderdi Nazionaleko buruak 632.709 boto (% 34,17) lortu ditu, Hauteskunde Kontseilu Nazionalaren (CNE) arabera.
Hauteskunde-erakundeak 1,9 milioi boto zenbatuak zituen, igande gauetik bart gaueko 23:00ak arte (05:00 GMT). 5,1 milioi hautesle zeuden hautestontzietara deituak eta parte-hartzea % 68,27koa izan da.
CNEko agintariek gaur berretsi dutenez, boto-kontaketa motela bada ere, ziurra da, eta Hondurasko herritarrei "konfiantza eta pazientzia" izateko eskatu diete, botoak ahalik eta segurtasun eta gardentasun handienarekin prozesatzen ari direlako.
Bozketen egunetik, CNEk 30 egun ditu hauteskunde orokorretako emaitzen berri emateko. Hamalau alderdik eta hamabi presidentegaik parte hartu zuten igandeko hauteskundetan, presidente bat, hiru presidenteorde, 298 alkate, tokiko Parlamenturako 128 diputatu eta Ertamerikako Parlamenturako 20 dipitatu aukeratzeko.
Presidente izendatzen badute, Xiomara Castro Hondurasko Presidentetza Etxera iristen den lehen emakumea izango da eta 2022ko urtarrilaren 27an agintea utziko duen Juan Orlando Hernandez ordezkatuko du.
Libre alderdiak Alderdi Nazionalaren hamabi urteko agintaldi jarraituarekin hautsiko du. Porfirio Loborekin hasi zen agintaldi hori 2010eko urtarrilean, 2009ko azaroko hauteskundeak irabazi ondoren, Manuel Zelaya orduko presidentea, Xiomara Castroren senarra, kargutik kendu zuten urte berean.
Hirugarren aldia da Xiomara Castro herrialdeko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu dela, aurreko bi aldietan presidentetzarako berariazko aliantza bat eratuta aurkeztu zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Erlojuaren aurka bila ari dira Venezuelan, lurrikarak izan ostean bizirik egon daitezkeenak erreskatatzeko
Nazioarteko lehen laguntza-taldeak eta baliabide logistikoak iristen eta zabaltzen hasi dira. Bitartean, hildakoen eta zaurituen kopuruak gora egiten jarraitzen du etengabe: azken datuen arabera, 1.000 inguru dira hildakoak eta 3.360 zauritu baino gehiago.
Israelek eta Libanok bake akordioa lortu dute Estatu Batuen bitartekaritzarekin
Benjamin Netanyahuk iragarri duenez, Washingtonen lortutako akordioaren ostean, Libano hegoaldean dauden indar israeldarrak bi eremutatik erretiratuko dira. Hezbollah-ek, bere aldetik, ez du akordioa onartu.
Bi euskal herritar desagertuta jarraitzen dute Venezuelako lurrikaren ostean
Zehazki, emakume donostiar bat eta gizon bilbotar bat dira. Orduak igaro ahala, senideek eta hurbilekoek badakite bizirik aurkitzeko aukerak murriztu egiten direla, baina onik topatzeko itxaropenari eusten diote. Bestalde, atzo baieztatu zen Alazne Solabarrieta euskal jatorriko emakumearen heriotza.
Emakume batek hondakinen artean izan du umea Venezuelan
Emakumea erreskatatzen ari zirenean hasi zen erditzen, kaosaren eta hondamendiaren erdian. Erreskate-taldeen lanari esker, ama eta jaioberria bizirik atera zituzten. Gertakari horrek itxaropena piztu du, tragediaren kontrapuntua baita; erreskate-taldeak erlojuaren aurka ari dira lanean, lurrikarak izan ostean hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonak bizirik erreskatatzeko.
Bi lurrikara gogorrek Venezuela astindu dute eta, gutxienez, 235 hildako eta 4.300 zauritu utzi dituzte
Venezuelako agintariek larrialdi egoera ezarri dute, eta nazioarteari laguntza eskatu diote. AEBko Zerbitzu Geologikoaren arabera, hildakoen kopurua 10.000 eta 100.000 artekoa izan liteke.
Honela jazo dira Venezuelako lurrikarak: bi seismo, minutu bat baino gutxiagoan
Dardara indartsu horiek 280 eraikin ingururi eragin diete, batez ere La Guaira estatuan, eskualde kaltetuena izan baita. Horrez gain, kalte handiak izan dira Caraballedako eta Hondartza Handiko eremuetan. Lurrikara bortitzen ondoren, 30 erreplika izan dira, bereziki La Guaira, Caracas eta Yaracuy estatuak astindu dituztenak.
Mikel Moreno, Caracasen bizi den euskal herritarra: "Eroritako eraikin, zubi eta zuhaitz asko ikusi ditugu"
Mikel La Guairan zegoen lurrikara hasi denean, eta, Agustin, Caracasen. Mikelek etxera itzultzea erabaki du, hiriburura. Ordubetean egiten den ibilbidea osatzeko, ordea, bost ordu behar izan ditu. Ez du ikusitakoa ahaztuko. Erreplikak behin eta berriz nabaritzen dituzte, eta nazioarteko laguntza eskatu dute egoerari aurre egiteko.
Venezuelarekin bat egin du munduak, eta gobernu askok laguntza eskaini dute lurrikaren ostean
Albistearen berri izan orduko mundu osoko gobernu eta erakundeek babesa eta laguntza eskaini diete Venezuelako gobernuari eta herritarrei.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskal herritarra: "Egunak argitzen duenean, gauza latzak ikusiko ditugu"
Agustin Otxotorena Venezuelan bizi den euskaldunari elkarrizketa egin diote Egun Onen, bertan izan diren lurrikarak direla eta. Dioenez, hainbat eraikin erori dira, baina oraindik gaua da han, hortaz, ezin dute balantzerik egin oraindik.
Europa itolarrian, beroaren ondorioz
Kontinenteak egunak daramatza ezohiko tenperatura altuak jasaten. Beroari aurre egiteko egokituta ez dauden herrialdeak dira gehienak eta herritarrak ahal duten moduan ari dira egun hauek igarotzen. Okerrena, gainera, etortzeko dago herrialde horietan.