Hotz boladak
2021/01/09 - 15:33
Euskadiko aireportuetan ez da hegaldirik atera Barajasera, ezta handik hona etorri ere
Barajaseko aireportuak gutxienez 11:00ak arte itxita jarraituko du. Era berean, bertan behera geratu dira Madrilera zihoazen trenak.
2021/01/09 - 15:23
60 zentimetrorainoko geruza eta arazo ugari sortu ditu elurrak Madrilen
Jose Luis Martinez Almeida Madrilgo alkateak etxean geratzeko eskatu du, egoera "oso larria" delako. Barajaseko aireportuan bertan behera utzi dituzte hegaldi guztiak.
2021/01/09 - 13:32
Filomenak zuriz jantzi ditu gure bazterrak
Aurreikusita zegoen bezala, gaur goizaldean iritsi da elurra Nafarroako Erriberara, baita Arabara ere, eta dagoeneko hainbat leku zuritu ditu. Tuteran, adibidez, 02:00etan hasi da elurra eta 08:30erako 5 zentimetro pilatu dira.
2021/01/08 - 21:43
Filomena ekaitza Euskal Herrian da
EAEn abisu horia ezarri dute. Nafarroako erdialdean eta Erriberan, ordea, alerta laranja izango da indarrean. Mardul botako du Erriberan, eta 14 zentimetroko lodierak espero dira.
2020/12/29 - 01:00
'Bella' ekaitzak 131 km/h-ko haize-boladak eta 14 metrorainoko olatuak utzi ditu EAEn
Astearte honetan 7 metroko olatuak espero dira kostaldean, eta elur-maila 600 metrotara jaitsiko da barnealdean. Egun osoan alerta laranja egongo da indarrean, itsasaldeko arriskuagatik.
2020/12/12 - 17:57
123 km/hko haize ufadak Jaizkibelen eta 6,5 metroko olatuak Donostian
Nafarroak abisu horian jarraitzen du euriagatik, elur-jausiengatik eta urtzeengatik. Tuteran neurriak hartu dituzte Ebro ibaiak gainezka egin dezakeelako igande arratsaldean.
2020/02/05 - 07:31
Abisu horia ezarri dute gaur Araban izotzagatik
Lehen orduetan, hodeiak ugariak izango dira iparraldean, eta zenbait lekutan euria egin lezake. Dena dela, arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da.
2019/12/03 - 19:37
Inoizko hamarkadarik beroena izan da, Munduko Meteorologia Erakundearen arabera
Klimaren inguruko Goi Bileran aurkeztutako txosten batean eman du horren berri Munduko Meteorologia Erakundeak. Horren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, "honek eragin suntsitzaileak izango ditu".
2019/11/15 - 22:11
Euria, txingorra eta hotza izango dira nagusi euskal kostaldean
Kostaldean neguko osagai guztiak egon dira: ekaitzak, euria, txingorra eta olatuak. Larunbaterako ere euri asko aurreikusten da.
2019/11/13 - 11:12
Sei laguni isuna jarri diete Pasealeku Berrira igarotzeko debekua urratzeagatik
Udaltzaingoak ez daki nola zeharkatu dituzten ibilgailuentzat eta oinezkoentzat jarri dituzten hesi handiak.
2019/11/12 - 14:43
Alerta laranja ezarri du Jaurlaritzak euskal kostaldean, itsasaldeko arriskuagatik
Halaber, abisu horia ezarri du Jaurlaritzak lehen bi milietan, 09:00etatik 24:00etara, nabigaziorako arriskuagatik.
2019/11/08 - 12:26
Eguraldi makurra iragarri dute hauteskunde egunerako
Euria gogotik eta sarri egingo du. Ipar-mendebaldeko haizeak hotz sentsazioa areagotuko du, eta termometroek ez dituzte 11 ºC-ak gaindituko.
2019/05/17 - 14:53
Amaitu da euria dela eta gaurko ezarrita zegoen abisu horia
Abisua gaur eguerdira arte egon da indarrean. Bihar eguraldi ezegonkorrarekin jarraituko dugu.
2019/02/11 - 18:00
Mende amaierarako 4 gradu igoko omen da tenperatura EAEn
Hotz boladak amaitu eta beroaldiak bakarrik izango omen dira hurrengo urtetik aurrera. Klima aldaketaren ondorio larriez ohartarazi nahi du Jaurlaritzak egindako txosten batean.
2019/02/04 - 13:35
Zeropetik 10,6 graduko tenperatura neurtu dute Iturrietan, Araban
Oro har, barnealdean zein kostaldean egin du izotza goizaldean.
2019/02/02 - 17:27
Elurragatik ezarritako alerta laranja gaur eguerdira arte egongo da indarrean
Itxita daude EAEn Herrera eta Opakua mendateak. Nafarroan, Aralarko San Migel eta Pirinioetako hiru errepide.
2019/02/01 - 09:45
Alerta laranja ezarri dute larunbat eta iganderako elurragatik: 400 metrora egingo du
Ekaitz-guneetan, beherago koka daiteke elur-maila (300 metro). Horrez gain, zaparradak, tenperatura jaitsiera nabarmena eta haize zakarra espero dira.
2019/01/31 - 19:56
AEBek izoztuta jarraitzen dute, zero azpitik 40 graduko tenperaturekin
10 hildako utzi ditu dagoeneko muturreko hotzaldiak eta ehunka lagun artatu behar izan dituzte hipotermia eta izozketa arazoengatik. Oraindik egun batzuk iraungo du gainera muturreko hotz honek.
2019/01/31 - 13:04
Chicagon bizi den euskaldun batek 'Mpemba efektua' erakusten digu
Xabier Antxia aretxabaletarra Chicagon bizi da eta han egiten duen hotza erakutsi nahi izan digu. -40 graduko tenperaturan, ur beroa bota du airera eta berehala izotz bihurtu da.
2019/01/31 - 12:23
Muturreko hotzaldiak zortzi hildako utzi ditu AEBn
Gorputzeko zatiren bat izoztuta ospitalera joan direnen kopurua handitu egin da, baina tenperaturak zertxobait arinduko dira.