Hotz boladak
2018/11/20 - 22:09
Elurra bota du Nafarroako eta Arabako herri garaienetan
Murgian, Izarran edo Aramaion gogoz bota du. Hala ere, irekita dago errepide sare guztia. Urduñan tentuz gidatzeko gomendioa zabaldu du Segurtasun sailak.
2018/11/09 - 15:25
300 bat ibilgailu izango dira neguan EAEko errepide-sareko zirkulazioa bermatzeko
Neguko Bidezaintza Plana jarraipen eta informazio fasea elur-maila 1.000 metroan kokatzen denean aktibatuko da, eta fase operatiboa, berriz, elur-maila 700 metrora jaisten denean.
2018/11/08 - 15:13
Gipuzkoak elurra kentzeko sei kamioi gehiago izango ditu negu honetan
Plana azaroaren 15etik apirilaren 15era izango da indarrean. Aldundia errepideen mapa termiko bat osatzen ari da, elurrak edo izotzak eragin ditzakeen arazoei aurrea hartzeko.
2018/10/31 - 15:32
Ardi talde bat elur azpitik atera behar izan dituzte Gorbeian
Txakur bat azaldu, artaldea beldurtu, ihesik atera eta elur azpian harrapatuta geratu dira. Artzainak batzuk onik atera dituzte, baina beste batzuk hil egin dira.
2018/10/29 - 19:38
Negua udazkenera aurreratu da, eta hainbat herritan elurra izan da nagusi
Bertan behera geratu dira abisu horiak. Elurragatik jarrita egon da barnealdean eta euriagatik Bizkaian eta Gipuzkoan. Elurraz gaur ahaztuko gara; euria, ostera, egun batzuetarako daukagu.
2018/10/29 - 19:23
Amaitu dira indarrean zeuden abisu horiak, euriagatik eta elurragatik
Asteleheneko gauerditik aurrera, abisu horia ezarriko dute Araban, tenperatura baxu eta izozte arriskuagatik.
2018/10/29 - 13:32
Errepideetako neguko plana abiaraziko dute ostegunean Bizkaian
Plana azaroaren 1etik apirilaren 30era bitartean egongo da indarrean, eta guztira 393 profesionalek jardungo dute lanean. Halaber, elurra kentzeko 81 makina eta 10.000 tona gatz prest izango dira.
2018/10/28 - 15:09
Egun batetik bestera, elurra iritsi da gurera
Urkiola eta Aralar, esaterako, zuriz estalita esnatu dira, bertara hurbildu den jendearen gozamenerako.
2018/10/27 - 16:29
Elurra urrian
Lehenengo elur malutak heldu dira Euskal Herrira eta, horren ondorioz, txoko anitz zurituta esnatu dira.
2018/10/27 - 10:48
Abisu horia elurragatik barnealdean, astelehenera arte
Egunik txarrena igandea izango da, elur-maila 700-800 metrora jaitsiko baita. Bizkaian eta Araba mendebaldean botako du gehien.
2018/10/25 - 14:26
Jaurlaritzak astelehenera arte luzatu du elurragatik barnealdean ezarritako abisua
Egunik txarrena igandea izango da, elur-maila 600-800 metrora jaitsiko baita. Bizkaian eta Araba mendebaldean botako du gehien.
2018/04/11 - 17:28
Gatzagako mendatea itxi dute, elurragatik
Elurraren maila 800 eta 1.000 metro artean kokatuko da egunean zehar, ondorioz, arretaz gidatzea gomendatzen dute.
2018/03/28 - 11:41
Bi erromes eskoziar erreskatatu dituzte Izandorreko aterpean
Aterpeko irratia erabili dute oso nekatuta zeudela, elurrak bidea ikustea eragozten ziela eta ilundu aurretik Orreagara ez zirela iritsiko ohartarazteko.
2018/03/19 - 21:56
Hainbat mendi eta herri, zurituta berriz
Hainbat menditan eta herritan berriro zuritu du martxoaren 19 honetan, elurra egin baitu 200 metrora.
2018/03/17 - 11:55
Neguko azken asteburua: hotza eta elurra 1.000 metrotik behera
Elurragatik abisu horia ezarri dute barnealdean iganderako. Astelehenean gehiago hoztuko du, baina ez du 500 metro baino beherago egingo.
2018/03/01 - 08:13
Gizon bat hil da Galdakaon, Bizkaian azken 33 urteotan izandako elurte handienean
65 urteko gizonak elurrean irrist egin zuen eta buruan kolpea hartuta hil zen. Denboraleak arazo ugari sortu zituen errepideetan, Bilboko Aireportuan eta hainbat ikastetxetan ez zen eskolarik izan.
2018/03/01 - 08:07
Elurrak arazoak eragin ditu Gipuzkoako errepideetan eta zerbitzu publiko nagusietan
Lurraldebuseko zerbitzu gehienak bertan behera geratu ziren eta A-15 errepidea Andoainen eta N-1 errepidea Etzegaraten itxita egon ziren.
2018/03/01 - 08:04
Elurte handi batek Euskadi kolapsatu, eta biktima bat utzi du
Eguraldi iragarpenak bete ziren eta elurra kostalderaino iritsi zen, errepide sare nagusian kaosa eraginez. Halaber, 65 urteko gizonezko bat hil zen Galdakaon, kalean lurrera erori eta kolpea hartuta.
2018/02/28 - 00:17
Elurrak Euskal Herriko bazter guztiak zuritzea espero da asteazken honetan
Prezipitazioak ugariagoak izango dira 07:00etatik 09:00etara. Eguerditik aurrera elur gutxiago botako du.
2018/02/22 - 14:55
Etxegabe bat hil da Bokalen
57 urteko gizonezkoa atzo aurkitu zuten oihalez egindako etxola baten barruan. Hotzez hil zela esan dute.