Neguko azken asteburua: hotza eta elurra 1.000 metrotik behera
Neguari agur esateko sasoian saiko giroa izango dugu: hotza eta elurra 1.000 metrotik behera. Iragarpen hori egin du Euskalmetek datozen egunetarako, eta horri jarraiki, elurragatik abisu horia ezarri du barnealdean Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak iganderako.
Larunbatean nabarmen hoztuko du. Beroenak nekez iritsiko dira 10 ºC, eta mendebaldeko haize biziak hotz sentsazioa areagotuko du. Zerua goizean goizetik hodeitsu agertuko da, eta tarteka zaparrada batzuk botako ditu, txikiak orokorrean. Dena den, oro har, gehiago izango dira aterruneak. Iluntzerako, giroa egonkortuz joango da. Elur-maila goizean 800 metroren bueltan kokatuko da, eta arratsaldetik aurrera 1.000-1.200 metroren bueltan.
Igandean, negu giroa. Egunsenti hotz baten ondoren, maximoak ez dira 10 ºC-ra iritsiko. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea kostaldean bizi ibiliko da, eta horrek hotz sentsazioa areagotuko du. Goizean hodeitza saretu samar izango da, eta hortaz, litekeena da arratsalde erdira arte ateri eustea. Arratsaldeak aurrera egin ahala, giroa ezegonkortu eta zaparradak botako ditu, batez ere isurialde atlantikoan. Elur-maila 800-1.000 metroan kokatuko da, egunaren erdiko orduetan, zertxobait altuago. Hauek dira aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1.000 metrora, 0 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora. Ingurumaria horretan, barnealdean abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzak 00:00etatik 24:00etara.
Joeraren arabera, astelehenean are gehiago hoztuko du, eta elur-kota gehiago jaitsiko da. Dena den, ez da espero 500 metrotik behera egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.