Ibaiak
2019/03/24 - 15:09
Sei tona hondakin atera dituzte Errobi ibaitik, Donibane Garazin
Hamargarren urtea da 'Zero Hondakin' kanpaina egiten dutela.
2019/03/22 - 00:33
85 pertsona hil dira Tigris ibaian ontzi bat hondoratuta
Ferryan bidaiari gehiegi zihoazen. 50 lagun erreskatatzea lortu dute.
2019/03/14 - 20:32
Zallako zubi berriko habeak jarri dituzte, uholde arriskuari aurre egiteko
Cadagua ibaiari ebakidura egingo diote, ibaia handi datorrenean ura handik bideratzeko. Gaur zubi berria ezarri dute.
2019/03/12 - 13:59
Ibaizabalen estuarioan Galindo ibaitik datorren poluzioa antzeman dute
Ikerketak ez du zehazten, ordea, kutsadura hori zerk eragiten duen.
2019/02/06 - 11:54
Urtegiak beren edukieraren % 86,5ean daude, hamarkadako batez bestekoaren gainetik
218 hektometro kubo ur dituzte, garai honetan batez beste 198 hektometro kubo denean.
2019/01/24 - 10:23
Hazita dator Ultzama ibaia, Atarrabia parean
Atarrabiako Udalak herritarrei arretaz jokatzeko eta autoak ibai ertzetatik kentzeko deia egin die.
2018/10/18 - 18:37
Hernanin Urumea ibaira eroritako zubia erabat eraisteko lanak hasi dituzte
Lanek 200.000 euroko kostua izango dute, Uraren Euskal Agentziaren (URA) komunikatu baten arabera. Erori aurretik, Lastaola industrialdeko zubia zenbait egunez itxita egon da, istripurik ez izateko.
2018/10/17 - 11:05
Hernanin erori zen zubiaren hondakinak kentzen hasi da URA
Larunbatean Hernaniko Lastaola poligonoan kolapsatu eta behera erori zen zubiaren hondakinak kentzen hasi da Uraren Euskal Agentzia.
2018/09/07 - 10:05
Amezketa ibaian izandako isuria ikertzen ari dira, Alegian hainbat arrain hil ostean
URA agentziako teknikariek isuri zurixka bat atzeman dute Amezketa ibaira doan ibaiadar txiki batean.
2018/09/02 - 21:55
Itota hil den pertsona baten hilotza erreskatatu dute Azagran
Lekukoek adierazi dutenez, igeri eginda Ebro ibaia zeharkatzen saiatu da gizona, baina unetik unera desagertu egin da.
2018/08/23 - 18:50
Alta hartu du leptospira-kasuagatik ospitaleratuta zegoen bainulariak
Leptospira eragiten duen bakterioak Okondon kutsatu zituen ala ez aztertzea xede, lau lagun ospitaleratu zituzten, susmo hori zegoelako; alta hartu duen gaztea oraindik ospitalean zegoen bakarra zen.
2018/08/23 - 17:13
Leptospirosiak jotako gazteari alta medikua eman diote
Etxean da jada leptospira birusarekin kutsatutako gaztea. Atzo, osasun sailak baieztatu zuen gazte horren eta bere 4 lagunen egoerari jarraipena egiten ari zitzaiola.
2018/08/22 - 20:44
Leptospira gaitza antzeman diote Okondoko erreka batean bainatu zen gazte bati
Erietxean dago, baina hobera egiten ari da. Beste hiru lagun ere ospitalera eraman zituzten, baina dagoeneko senda-agiria eman diete.
2018/08/22 - 20:22
Egileor ibaian hainbat arrain hil dituen isuri bat ikertzen ari dira Agurainen
URA Uraren Euskal Agentzia gertatutakoa aztertzen ari da; baliteke lotura izatea hilaren 13an Aldanondo gaztandegia kiskali zuen sutearekin.
2018/08/21 - 17:26
Egileor ibaia kutsaturik, Aldanondo fabrika itzaltzeko lanen ondorioz
Aldanondo fabrikako sua itzali ahal izateko milaka litro ur bota behar izan zituzten suhiltzaileek. Ondorioz, Egileor erreka, Agurain parean, larriki kutsatu da.
2018/07/19 - 22:33
30 urte bete dira Urola eta Deba ibaiek gainezka egin zutenetik
Kalte material handiak izan ziren eta 15 pertsona hil ziren, gehienak Elgoibarren, euren autoetan harrapatuta. Urretxun familia bereko 3 lagun hil ziren.
2018/07/19 - 17:24
Gizonezko bat hil da Karrantzan, sastrakak kentzen ari zela ibaira erorita
Biktimak 43 urte ditu eta Karrantzako bizilaguna da. Lursail bat garbitzen ari zela, zazpi metroko altueratik ibaira erori da.
2018/07/13 - 18:12
Agueda ibaira erori den beasaindar bat bilatzen ari dira, Salamancan
Irueñako urtegia zeharkatzen duen zubitik erori zen ibaira. Gertakaria biktimaren 10 urteko semeak mugikorrarekin grabatu zuen.
2018/06/22 - 09:59
Zadorrara eroritako 92 urteko gizonezko bat erreskatatu dute goizaldean
Gizona atzo arratsaldean desagertu zen eta, horrezkero, bilaketa operazioa abiarazi zuten larrialdietako zerbitzuek. 02:00ak inguruan aurkitu dute Gurutze Gorriko kideek.
2018/06/04 - 16:40
Erreka inguruan dauden etxeetara sartu zen ura Atxondon
Datorren astean zabaltzekotan zen igerilekua ere hondatu zuen uholdeak. Berehala ekin zieten garbiketari eta konponketei, ahalik bizkorren prest egon dadin.