Galdakaon zegoen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alta hartu du leptospira-kasuagatik ospitaleratuta zegoen bainulariak

Leptospira eragiten duen bakterioak Okondon kutsatu zituen ala ez aztertzea xede, lau lagun ospitaleratu zituzten, susmo hori zegoelako; alta hartu duen gaztea oraindik ospitalean zegoen bakarra zen.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Leptospirosiak jotako gazteari alta medikua eman diote

Alta hartu du, ostegun honetako goizean, Okondoko ibaiko leptospira-kasuagatik Galdakaoko Ospitalean zegoen bainulariak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Leptospira eragiten duen bakterioak Okondon kutsatu zituen ala ez aztertzea xede, lau lagun ospitaleratu zituzten, susmo hori zegoelako; alta hartu duen gaztea oraindik ospitalean zegoen bakarra zen.

Beste hiru lagun ere ospitaleratu zituzten, baina alta hartua dute; beste bat ere artatu zuten Basurtuko Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuan, baina ez zuten ospitaleratu behar izan.

Kasu bakarra baieztatu dute

Oraingoz, leptospira-kasu bakarra baieztatu dute; izan ere, gainerako lau pertsonari analisiak egin dizkiote, eta negatiboa eman dute. Dena den, proba gehiago egingo dizkiete, xede izanik aztertzea bakterioaren kontrako antigorputzik sortu dituzten, iturriek argitu dutenez.

Osasun Publikoak hondartzetako, igerilekuetako eta urtegietako ura aztertzen du, hau da, bainua baimenduta egoten den gunetakoa; hortaz, kasu honetan ez du aurreikusirik Okondoko ibaiaren egoera aztertzea, kontuan izanik ez dela bainurako gune egokia. Herritarrei gomendatu dute bainurik ez hartzeko bertan.

Gainera, Okondon laginak hartuko balira, emaitzak ez lirateke eztabaidaezinak izango; ibaiaren egoera asko aldatzen dira, arrazoi klimatologikoengatik.

Gaixotasun bakteriano akutua

Leptospira gaixotasun bakteriano akutua da, eta gizakiei eta animaliei eragiten die. Kutsatutako animalien gernuarekin zuzeneko edo zeharkako harremanaren bidez kutsatzen da; arratoiek kutsatzen dute, bai eta txakur-, txerri- edo ahuntz- espezieko beste batzuek ere.

Mukosen bidez sartzen da, batez ere ahotik, begietatik edo sudurretik, edo larruko ebakiengatik edo urradurengatik. Arnas hartzeagatik ere kutsatu ahal da, baina pertsona batengandik beste batengana kutsatzea bitxia da.

Zenbait aurkezpen kliniko ditu; normalean, gripe-sintomak dira, sukarra, hotzikarak, mialgia, cefalea eta injekzio konjuntiba kasu. Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, leptospiraren inkubazio-epea 5-14 egunekoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X