Ibaiak
2018/04/11 - 22:57
Zadorra ibaiak gainez egin du Gasteizen, eta uholde txikiak eragin ditu
Batik bat, Abetxuko auzoan eta Margaritan jazo dira uholdeak.
2018/04/11 - 22:39
Ibaizabal eta Nerbioi ibaiek gainezka egin dute Bizkaian
Nerbioi ibaia handituta jaitsi da, eta hainbat puntutan gainezka egin du, Etxebarrin esaterako. Zornotza izan da euri gehien jaso duen tokia, 59 litro metro koadroko.
2018/04/11 - 22:33
Oria ibaiak gainezka egin du Andoainen, Lasarten eta Tolosan; eta Urumeak, Hernanin
Segurtasun Sailak larrialdi egoera ezarri du euri-jasak direla eta. Hainbat herritan uholdeen kontrako protokoloak jarri dituzte abian.
2018/04/11 - 22:31
Zadorrak gainezka egin du, Uribarriko urtegia ur asko askatzen ari delako
Arabako emergentzia plana aktibatuta dago. Suhiltzaile gehienak erne. Aurreikuspenak ikusita, Uribarriko urtegiaren hustuketa areagotzea erabaki du Zadorraren jarraipen mahaiak.
2018/04/11 - 22:26
Arakil, Ega eta Arga ibaiak alertan daude Nafarroan
Nafarroan, Arakil, Ega eta Arga ibaiak daude alertan, eta Iruñean, Udalak larrialdi plana aktibatu du.
2018/04/11 - 22:21
Oria ibaiak gainezka egin du Andoainen, Lasarten eta Tolosan
Oria arroan bereziki, 24 orduan 100 litrotik gora pilatu da metro koadroko eta ibaiak gainezka egin du Andoainen, Lasarten eta Tolosan.
2018/04/11 - 21:17
Oria ibaiak gainezka egin du eta neurriak hartzen hasi dira Gipuzkoan
Segurtasun neurriak hartzen hasi dira Oria ibaiaren ertzeko herrietan. Maila laranjan izan da arratsalde erdira arte eta une honetan gorrira iristear dago, bereziki Andoain eta Lasarte parean.
2018/04/11 - 16:22
Ibaiei begira Gipuzkoan, gainezka egingo ote duten beldur
Gipuzkoan erreken egoerak kezka eragiten du. Oiartzun, Oria, Urola eta Deba, urez gainezka doaz eta beraien edukieraren mugan daude. Gainera, egoerak okerrera egin dezake.
2018/04/11 - 14:04
Arga ibaia, Iruña parean
Azken orduotako euriteen ondorioz, Arga ibaia alerta mailara iritsi da Funes parean. Iruñan, oraingoz, alerta aurreko egoeran dago.
2018/04/10 - 11:33
600 ardi hil dira Kasedan, uhaldiak eramanda
Aragoi ibaiak gainezka egin zuen eta bete-betean harrapatu zuen artaldea. 40 animalia baino ez dira onik atera.
2018/04/09 - 11:10
Normaltasuna Iruñean, Arga ibaiaren maila jaitsi ostean
Funesen alerta mailari eutsi diote, ibaiak lau metroak gainditu baititu.
2018/04/08 - 12:24
Lehen mailako alerta Iruñean, ibaien ur-goraldia dela eta
Azken orduotan egindako euriak arazoak eragin ditu Nafarroako hainbat errepidetan igande goizean.
2018/04/06 - 01:44
Lodosan auto bat erori da Ebro ibaira eta gidariaren bila ari dira
Foruzaingoak uste du gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu dela, urpean. Autoan zihoan bigarren bidaiaria onik topatu dute.
2018/04/05 - 17:20
Arga ibaiko gasolio isuriari begira
PA-30 errepidean kamioi batek istripua izan zuen iragan asteartean, Antsoainen, eta garraiatzen ari zen gasolioa galdu zuen ibilgailuak. Kargaren zati batek Arga ibaian amaitu zuen.
2018/04/04 - 20:40
Argara isuritako gasolioa kontrolpean dago, Nafarroako Gobernuaren esanetan
Kamioiak 10.000 litro gasolio isuri zituen, baina emari handia eta uraren tenperatura baxuari esker, espero baino txikiagoa izango da ingurumenean eragingo duen kaltea.
2018/04/04 - 18:30
Emakumezko baten gorpua aurkitu dute Oria ibaian, Ordizian
Goizean aurkitu dute hilotza Aita Urdaneta auzoan, ibaia zeharkatzen duen zubiaren azpian. Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
2018/04/04 - 16:08
Antsoaingo bizilagunak goizaldean itzuli ahal izan dira etxera
56 etxebizitza jendez hustu dituzte bart Antsoainen, gai arriskutsuak zeramatzan kamioi zisterna bat irauli eta Arga ibaira gasolioa isuri ostean.
2018/04/04 - 11:35
56 etxe hustu dituzte Antsoainen, iraulitako kamioiak Argara erregaia isuri ostean
Bizilagunak goizaldean itzuli ahal izan dira etxera. Bestalde, istripua izan duen kamioia erretiratu dute eta goizaldean ireki dute PA-30 errepidea bi norabideetan.
2018/04/04 - 00:12
Gai arriskutsuak zeramatzan kamioi bat irauli egin da, Arga ibaian isuria eraginda
Istripuan ez da inor zauritu. Suhiltzaileek hesiak jarri dituzte ibaian, isuria geldiarazteko.
2018/04/03 - 21:35
Zisterna-kamioia irauli da Antsoainen
Gasoila zeraman zisterna-kamioia irauli da Antsoainen eta gasoil kopuru handia isuri du Arga ibaira. Euste-barrerak ezarri dituzte Argan isuria zabaldu ez dadin.