Zadorrak gainezka egin du, Uribarriko urtegia ur asko askatzen ari delako
Zure interesekoa izan daiteke
Udaberria bueltan da Euskal Herrian, eta ostegunetik aurrera 30 graduen bueltan ibiliko dira termometroak
Astelehen eta asteartean tenperaturak gora egingo du, apurka, eta hodeiak egongo dira.
Bueltan da udaberria
Etzidamu iritsiko da aldaketa nabarmenena. Egun eguzkitsua eta beroa izango da asteazkenekoa, baita ostegunekoa eta ostiralekoa ere. Barnealdean, 30 graduak gaindituko dituzte termometroek.
Abuztuko eguzki-eklipse osoan murgilduta, errealitate birtualari esker
2026ko abuztuaren 12an eguzki-eklipse oso bat ikusiko da Euskal Herrian, eta Eguraldia barruan murgildu da errealitate birtualari esker. Hau da horrelako sei bideoetatik lehenengoa.. 114 urteren ondoren, minutu batetik gorako erabateko iluntasuna izango da, eta Eguzkiaren koroa ikusteko aukera egongo da. 19:30 inguruan hasiko da, baina 20:30 baino lehen izango da une gorena. Euskal Herria izango da ikusteko lekurik onenetarikoa.
Elurra egin du Aralarren, maiatzean
Txomin Rezolak eta David Aznarezek Aralarren maiatzaren 15ean grabatutako irudiak.
Udazken giroa eta euria barra-barra izango dira nagusi ostiral honetan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio iraunkorrengatik, 24 ordutan metro koadroko 60 litro baino gehiago pila daitezkeelako.
Eguraldi ezegonkorrak jarraituko du eta arratsaldean ekaitz-giroa izango da, Nafarroan eta Iparraldean batez ere
Egunak aurrera egin ahala hodeiak ugaritzen joango dira eta trumoi-zaparradak izango dira nonahi. Nafarroa erdialde eta hegoaldean eta Ipar Euskal Herrian abisu horia egongo da indarrean arratsaldean.
Euri erauntsi izugarria, Atarrabian
Euri erauntsi izugarria bota du, gaur arratsaldean, Atarrabian. Ordu erdiz, euria eta txingorra gogotik bota ditu, kaleren bat erreka bihurtzeraino. Halere, ekaitzak ez du aparteko kalterik eragin. Atertu eta eguzkia agertzearekin batera, ura Ultzama ibaira bideratu da, eta zorua berehala lehortu da.
Ilargiaren itzala Lurraren gainazalean grabatuko dute eguzki-eklipsearen egunean
Abuztuaren 12an, eguzki eklipse osoaz gozatzeko aukera izango dugun egunean, hainbat zunda-globo botako dira estratosferatik eklipsearen irudiak lortzeko asmoz.
Petral dator eguraldia, zerua beltz eta tenperatura fresko
Astelehen arratsaldetik aurrera, ezegonkortasuna nagusituko da. Euria egingo du aste osoan, eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira. Ostegun eta ostiralean, maximoak 13-14 gradu ingurukoak izango dira.
Abisu horia arratsalderako euriagatik, bereziki Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan
Euskalmetek eta Aemetek abisu horiak aktibatuko dituzte arratsaldean euri eta ekaitzengatik. Kazkabarra ere egin dezake, eta haize bolada oso gogorrak izango dira.