Ibaiak
2015/02/25 - 13:25
Gizonezko bat erreskatatu dute Zadorra ibaian, Iruña Okan
Antza denez, gizonezkoa bere ibilgailu barruan zegoen, Zadorra alboan dagoen baratze gune batean, eta urak lur orotakoa harrapatu duenean, sabaira igo da.
2015/02/15 - 19:06
Arabako 2. mailako hainbat errepide itxita,ibaiek gainezka egin ostean
Zadorra eta Ibaias ibaien emaria hazi egin da: azken orduotan euri asko egin duelako, mendietan pilatutako elurra urtzen hasi delako eta Ullibarri urtegiko ateak ireki dituztelako.
2015/02/12 - 15:38
Ibaien emaria ez da beti berdina, euriaren araberakoa izaten baita
Urtaro lehorretan ibaiak ur gutxiago izaten du, eta orduan behar izaten dugu guk ur gehien kontsumitzeko.
2015/02/12 - 14:30
Uhalde bakoitzak bere izaera aldakorra dauka
Errekaren ur kanpoan dauden animaliak, landareak eta bestelako izaki guztiak ere ibaiaren zati dira. Beraz, izaki bizidun konplexua da uhaldea.
2015/02/11 - 15:19
Uholdeak ekiditeko proiektua, aztergai
Gaur bildu dira Zallako Udala ta URA Agentzia Cadagua ibaiaren ubidean egin beharreko lanen proiektua aurkezteko. Alkateak Mimetiz eta Aranguren auzoetan lanak albait arinen egiteko eskatu du.
2015/02/02 - 14:18
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Deba ibaian, Mendaron
Auzitegiko medikuen lehenengo azterketen arabera, gorpuak lau edo bost egun zeramatzan hilda.
2015/01/30 - 23:29
Euria arazoak sortzen ari da, eta hainbat ibaik gainezka egin dute
Euri-zaparradek arazoak sortu dituzte, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan. Uholdeak izan dira bi lurralde historiko horietan. Nafarroan eta Araban, ibaien emaria ez da hain kezkagarria.
2015/01/18 - 12:26
Urumea ibaira eroritako gizon bat erreskatatu dute Donostian
Gizona erortzen ikusita, ertzain bat uretara sartu da, eta eutsi egin dio, suhiltzaileek erreskatatu duten arte. Gizona ospitalera eraman dute, hipotermiak jota.
2014/12/28 - 17:11
Ibaien maila gora doa eta haizeak arazoak eragin ditu
Haizeak hainbat arazo sortu ditu Euskal Herrian, eta azken orduotan botatako euriaren ondorioz, ibaien mailak gora egin du.
2014/12/27 - 16:35
Hildako bat eta zauritu bat autoa ibaira erorita, Arrasaten
Gizon bat hil da eta beste bat zauritu da Gipuzkoan, autoa ibaira erori ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
2014/12/27 - 13:19
Gizon bat hil da Arrasaten, bere autoarekin errekara jausi ostean
Hildakoak 79 urte zituen. Berarekin zihoan beste gizon bat, 84 urtekoa, zauritu da eta ospitaleratu dute. Gidatzen zuten ibilgailua San Andres auzoko zubi batetik erori da uretara.
2014/12/20 - 21:55
Gizon baten gorpua erreskatatu dute Arratia ibaian
Oraingoz, ez dute hildakoa identifikatu eta Ertzaintza heriotzaren zergatiak aztertzen ari da.
2014/12/18 - 12:14
Arga ibaian aurkitu dute Zabaldikan desagertu zen gizonezkoaren gorpua
Asteartetik desagertuta zegoen gizonaren gorpua Arga ibaian aurkitu du Guardia Zibilak gaur.
2014/12/01 - 12:39
Errekara erori zen 20 urteko gaztearen gorpua aurkitu dute, Gironan
Emakumezkoa uretara erori zen, Lliercan (Girona), eta, ibaiak zekarren indarraren ondorioz, ez zen uretatik ateratzeko gai izan.
2014/11/21 - 20:46
Gizon baten gorpua aurkitu dute Oria ibaian, Itsasondon
Hilotzari ez zaio heriotzaren zergatia jakiteko zantzurik antzematen, eta auzitegiko medikuek aztertu behar dute.
2014/11/08 - 19:03
Pertsona bat hil da Aulestin, furgonetarekin Lea ibaira erorita
Ezbeharra BI-3447 errepidean gertatu da, San Anton auzoaren parean, Gizaburuagarako noranzkoan.
2014/11/07 - 12:04
Euskaltzaindiak Euskal Herriko ibaien izendegia argitaratu du
Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak ‘Euskal Herriko ibaiak’ liburua osatu du. Euskal Herriko ibaien izendegia Akademiaren 166. araua da.
2014/10/15 - 15:03
Zer da ibai garbi bat?
Artifizialki bideratu dugun ibai bati inolako oztoporik gabe bideratu behar diogu bere joana. Eremu ez urbano batean dagoen ibai naturala bere horretan utziko dugu.
2014/10/14 - 15:37
Ibaien naturaltasuna babestearen garrantzia
Ibaiari eremua hartu zaion heinean, izaera eraldatu zaio. Gizakien beharrak asetzeko asmoz, ibaiak zauritu ditugu.
2014/10/12 - 20:00
Aurreikusi daiteke ur-goraldien muturreko unea?
Euskal lurraldearen eremu zabaletan, ibar estu eta ibai azkarrak eta laburrak daude. Gainera, aranaren lautadak gureganatu ditugu, bertan eraikitzea errazagoa delako.