Denboralea Katalunian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errekara erori zen 20 urteko gaztearen gorpua aurkitu dute, Gironan

Emakumezkoa uretara erori zen, Lliercan (Girona), eta, ibaiak zekarren indarraren ondorioz, ez zen uretatik ateratzeko gai izan.

Erreskate taldeek emakumezko baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Sadarnesen, Gironan, eta, oraindik identifikatu ez badute ere, atzo desagertu zen 20 urteko gaztearena dela uste dute. Emakumezkoa uretara erori zen, Lliercan (Girona), eta, ibaiak zekarren indarraren ondorioz, ez zen uretatik ateratzeko gai izan.

Generalitateko suhiltzaileek jakitera eman dutenez, gorpua goizeko 10:00etan aurkitu dute, Sant Aniol de Saderneseko errekan. Izan ere, puntu horretan bertan, 20 urteko emakumezko bat erori zen atzo arratsaldean.

Oraindik ez dute gorpua identifikatu baina, Poliziak uste du, 20 urteko gaztearena dela.

Beste hiru lagunekin batera txango bat egiten ari zela, errekara erori zen emakumezkoa arratsaldeko 14:00etan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X