Ibaiak
2021/12/10 - 11:34
Arga ibaiak azken bi hamarkadetan izan duen goraldirik handiena da gaurkoa
Egoera zailena Iruñeako Arrotxapea auzoan dago. Hainbat kale urpean daude eta zirkulatzeko arazoak daude.
2021/12/10 - 11:12
Oria ibaiak gainezka egin du Andoaingo Zumea kalearen parean
Kiroldegiko zubia itxita dago eta ur-goraldiak ibaiertzean kokatutako zenbait dendari eragiten die.
2021/12/10 - 10:46
Kezka Baionan, Aturri ibaiaren maila gora egiten ari da eta
Baionako Poliziak megafonia bidez ari da abisatzen bizilagunei, ibilgailuak ibaiaren ertzetik berehala kentzeko.
2021/12/10 - 10:25
Emakume bat eta bere bi txakurrak erreskatatu dituzte Mungian, euren etxea urak inguratu ostean
Ertzaintzako agenteek emakume bat eta haren bi txakurrak erreskatatu dituzte gaur goizaldean, ibaiaren ur-goraldiagatik etxean harrapatuta geratu ostean.
2021/12/10 - 10:10
Mendarorako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduetako euriteen ondorioz
Hori dela eta, Mendaroko ospitalera ez joatea gomendatu du Segurtasun Sailak, nahiz eta hitzordua izan, udalerria erabat isolatuta dagoelako errepidez.
2021/12/10 - 09:50
Autoan harrapatuta geratu den gidari bat erreskatatu dute Landabenen
Foruzaingoak gidari bat erreskatatu behar izan du NA30 errepidean, Landaben parean, ur-putzu handi batean harrapatuta geratu ostean.
2021/12/10 - 09:38
Oria ibaiak arazo batzuk eragiten ditu Villabonan
Oria ibaiak gainezka egin du hainbat puntutan. Villabonan, esaterako, ibaia ur-putzu handiak eragin ditu.
2021/12/10 - 09:28
Zadorra ibaiak gainezka egin du zenbait tokitan
Araban, azken orduetako euriteek egoera zailtzen dute zenbait puntutan. Zadorra ibaiaren emaria garrantzitsua da eta hainbat puntutan gainezka egin du, ezbeharrak eraginez.
2021/12/09 - 15:29
Gipuzkoan ez dago oraingoz arazorik, baina ibaiei adi ari dira
Oria ibaia alerta laranjan dago Ibiur estazioan eta Debaren arroan San Prudentzio eta Aixola horian daude. Urumea bai, atera da ohiko lekuetan, baina oraingoz ez du arriskurik sortzen.
2021/12/09 - 14:56
Larrañazubi ibaiak Getxoko hainbat gune urez estali ditu
Getxoko Udalak Babes Zibileko Udal Plana aktibatu du, 0 egoeran, prezipitazio handiengatik. Gobela eta Larrañazubi ibaien inguruko eremuak gertutik zaintzen dira.
2021/12/09 - 14:32
Gueñesen kaleak eta errepideak moztu behar dituzte Cadagua ibaiaren hazkundeagatik
Gainera, prebentzioz, udalerriko hainbat puntutako herritarrei zakuak banatu zaizkie uhoaldeak ekiditeko.
2021/12/09 - 13:57
Euriteek uholdeak eragin dituzte Arabako hainbat tokitan
Azken orduetako euriteek uholdeak eta errepide mozketak eragin dituzte Arabako hainbat puntutan. Zadorra ibaiaren ur-goraldia da une honetan kezka handiena eragiten duena.
2021/12/09 - 13:16
Egoera zailak eta paisaia ederrak, denboralearen bi aurpegiak
Elur eta euri denboraleak egoera zailen irudiak utzi ditu, batez ere uren igoerak sortutakoak. Txanponaren ifrentzuan, naturaren edertasuna.
2021/11/30 - 15:46
Garbiketa eta kalteen zenbaketa eguna da gaur Alonsotegi eta Sodupen
Lokatzez betetako kaleak garbitzen ari dira goizean goizetik uholdeak kaltetuako herrietan. Urak eragindako kalteak zenbatzen ere hasi dira kaltetuak.
2021/11/30 - 12:35
32 urteko arrasatear baten gorpua atera dute Deba ibaitik
Astelehenetik desagertuta zegoen gizonezkoa. Lekuko batek gorpua ikusi eta abisua eman du 09:30ean. Ertzaintzak eta suhiltzaileek atera dute hilotza uretatik.
2021/11/29 - 16:05
Uholdeei aurre egiteko Plana bertan behera utzi dute EAEn, ibaien emaria "nabarmen" jaitsiko dela eta
15:00etan bukatu dira Bizkaian eta Gipuzkoa euriteengatik ezarritako abisu horiak. Eguraldia hobetu arren, ibaien arroen "zaintza intentsiboari" eutsiko zaiola iragarri du Erkoreka sailburuak.
2021/11/29 - 15:35
Elurraren pisuaren eraginez, Atarrabiako frontoiko karpa behera etorri da
Argi-mozketa luzeak dituzte Pirinioetako hainbat herritan denboraleak eragindako matxura dela eta. Nafarroako ibai guztien emaria ohikoa da oraindik, baina elurraren urtzeak kezka eragiten du.
2021/11/29 - 15:30
Iragarri baino arazo gutxiago eragin dute ibaiek Gipuzkoan
Goizeko 05:00ak aldera zegoen okerrena iragarrita Gipuzkoako arroetan, baina gau osoan atertu gabe aritu bada ere, azkenean ez da arazo larririk izan.
2021/11/29 - 15:27
Zadorrak eta Arabako gainerako ibai nagusiek gainezka egin dute ohiko puntuetan
Elurrak ere oraindik arazoak eragiten ditu Arabako Herrera eta Opakuako mendateetan. Bigarren mailako errepide sarean ur putzu eta ibaien gorakadaren eraginez kontuz gidatu behar da.
2021/11/29 - 15:23
Nerbioi ibaiak Basaurin eragin ditu kalterik handienak
Uraren indarrak garajeetko ateak altxatu zituen. Autoa inguru horretan zuten jabeek abisua jaso zuten ateratzeko. Goizak aurrera egin ahala, ibaiaren maila jaisten joan da.