Iberdrola
2021/09/30 - 14:28
Eusko Jaurlaritzak uste du Iberdrolaren iragarpenak eragina izango duela EAEko hornitzaileen katean
Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi duenez, argindarraren prezioari eusteko Espainiako Gobernuak iragarritako neurrien aurrean Iberdrolak bere inbertsioak geldiarazteko hartutako erabakia "ez da albiste ona".
2021/09/29 - 22:55
Iberdrolak eten egingo ditu berriztagarrietan egin beharreko inbertsioak «Sanchezen gobernuaren neurriengatik»
Argindarraren prezioaren faktura jaisteko ahaleginean Espainiako Gobernuak hartutako neurrien kontra, konpainia elektrikoak berehala mehatxua egin dio Moncloari. Iberdrolak eten egingo ditu energia berriztagarrietan Estatuan egitera zihoan inbertsio guztiak. Horrek Euskadin ere eragina izan lezake.
2021/09/29 - 19:10
Industriari tarifak igoko dizkio eta berriztagarrien proiektuak gelditu ditu Iberdrolak
Bezeroei bidaltzen ari diren gutunak "nolabaiteko kezkaz" ikusten ditu Espainiako Gobernuak, igoerek justifikaziorik ez dutelako.
2021/09/29 - 14:13
Parke eolikoen alde egingo dutela berretsi du Tapiak, "baina ez edozein modutan"
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak uste du "energia berriztagarrien sorrera bizkortu" behar dela, "modalitate eta dimentsio guztietan".
2021/09/29 - 12:29
Jaurlaritzak uko egin die Arkamo mendilerroko eta Iturrietako mendietako parke eolikoei
Orain arte Araban aurreikusitako parke eolikorik handienak ez dira, beraz, zehaztutako kokalekuan egingo. Aldundiko teknikariek ingurumenari egindako txosten irmoak erabakigarriak izan dira Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak atzera egiteko.
2021/09/23 - 17:22
Iberdrolaren ustez, Espainiako Gobernuaren "izuak" neurri "okerrak" hartzera eraman du
Asis Canalesek esan du onartutako Errege Lege Dekretuak "sektore oso baten diru-sarrerak konfiskatzea" dakarrela, "diru asko irabazten duelako".
2021/09/15 - 22:42
Espainiako Gobernua: ''Ezin dituzte zentral nuklearrak nolanahi itxi''
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak esan du argindarraren faktura jaisteko asteartean onartu diren neurriek, "enpresa elektrikoen etekinak ere" kontuan hartzen dituztela.
2021/09/12 - 23:16
Argindarrak marka berria ezarriko du astelehen honetan: 154,16 euro/MWh
Ordutegia kontuan izanda, astelehen honetako ordurik merkeena 05:00etatik 06:00etara bitartekoa izango da (125 euro ordainduko baita megawatt-ordua). Garestiena, berriz, 20:00etatik 21:00etara bitartekoa izango da (170 eurora igoko baita).
2021/08/31 - 18:36
Marka guztiak hautsiko ditu argindarraren prezioak iraileko lehen egunean
Asteazkenean, MWh 132 euroan ordainduko da, inoiz izan den preziorik handienean. Espainiako Gobernua prezioak jaisteko formula bilatzen saiatzen ari da, eta Madrilgo alkate batek iragarri du argindar konpainiei ordaintzeari utziko diola prezioak jaisten ez diren bitartean.
2021/08/21 - 20:45
Argindarraren prezioa berriro garestituko da ostiral honetan: 117,14 euro megawatt orduko (MWh)
Gauzak horrela, energia elektrikoaren prezioa joan den asteko zifretara itzuliko da, bost errekor erdietsi baitziren, azkena ostiralean (117,29 euro/MWh).
2021/08/19 - 22:11
Espainiako Gobernuak espedientea ireki dio Iberdrolari Zamorako urtegi batean egindako husteagatik
Ricobayoko urtegia da; edukieraren % 10etik baino zertxobait bat gehiago du beteta, azken asteotan egindako hustuketaren ondorioz. EH Bilduk eta ERCk Iberdrolako presidente Ignacio Sanchez Galan Diputatuen Kongresuan agertzea eskatu dute.
2021/08/13 - 22:57
Espainiako Gobernua Iberdrola ikertzen ari da Zamorako eta Cacereseko urtegiak husteagatik
Ricobayoren eta Valdecañsaen egoera "eskandalagarria" salatu du Teresa Ribera ministroak. Konpainiari gutun bat bidali dio, "hau ezinezkoa dela esateko".
2021/08/13 - 19:25
OCUren gomendioak argindarraren prezioaren gorakadaren harira: Nola aurreztu daiteke abuztuko fakturan?
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU, gaztelaniazko sigletan) azaldu duenez, kontsumo bererako % 30eko aldea dago tarifa garestienen eta merkeenen artean. Hori dela eta, oso gomendagarria da konpainia elektrikoarekin kontratatutako tarifak berraztertzea.
2021/08/13 - 18:48
Espainiako Gobernua Iberdrola ikertzen ari da Zamorako eta Cacereseko urtegiak husteagatik
Ricobayoren eta Valdecañsaen egoera "eskandalagarria" salatu du Teresa Ribera ministroak. Konpainiari gutun bat bidali dio, "hau ezinezkoa dela esateko".
2021/07/08 - 13:56
Villarejorekin lotzen duen txostena egiazkoa den argitzeko eskatu dio Galanek epaileari
Iberdrolako presidenteak fakturak lapurtzea eta txosten faltsu bat egitea egotzi dio zuzendaritzako kide ohi bati. Txosten hori oinarri hartuta ikertzen ari dira Galan.
2021/07/07 - 20:14
Fiskalak Iberdrola Renovables, CaixaBank eta Repsol inputatzea eskatu du Villarejorekin duten inplikazioagatik
Auzitegi Nazionaleko magistratuak inputazio hori aurrera eraman ala ez erabaki beharko du, baita Sanchez Galanen deklarazioari data berria jarriko dion ala ez ere.
2021/06/23 - 14:50
Auzitegi Nazionalak Sanchez Galan inputatu du Villarejo auzian
Epaileak Fiskaltzaren eskaera onartu du, eta Iberdrolako presidenteaz gain, konpainiako hiru goi-kargudun inputatu ditu. Villarejoren espioitzen auzian ikertu gisa deklaratu beharko dute.
2021/06/22 - 21:21
Fiskaltzak Iberdrolako presidentea inputatzea eskatu du, Villarejoren auzian
Konpainiak egindako bi barne ikerketatan, onartu egin zuen komisario ohia kontratatu zutela 2004 eta 2017 artean 17 zerbitzu egiteko.
2021/05/25 - 19:38
Tapiak esan du IberLyzerrek Guadalajararen laguntzengatik hartu duela erabakia
Itzuli beharko ez dituen laguntzak jasoko dituelako erabaki dute Iberdrolaren elektrolizatzaile lantegia Gaztela Mantxara eramatea, EAEra eraman beharrean, Eusko Jaurlaritzaren arabera.
2021/05/22 - 19:46
Babestutako guneetan parke eolikorik ez eraikitzea eskatu dute Agurainen
"Mendiak ez daude salgai" leloa zeraman pankartaren atzean egin dute ibilbidea ehunka manifestarik Aguraingo kaleetatik.