Merkatu arautuko bezeroek 216 euro ordainduko dute gaur argindarraren megawatt-ordua
Handizkako merkatuan argindarraren prezioak marka guztiak hautsiz hasi da urria, eta historian lehen aldiz megawatt-ordua 200 euro baino gehiago ordainduko da; zehazki, merkatu arautuan dauden bezeroek 216,01 euro ordainduko dute MWh-a, atzo ordaindu zutena baino % 14 gehiago, beraz atzo 189,90 euro ordaindu baitzen
Iazko urriko lehen ostiraleko prezioa (24,80euro) halako zortzi da gaur merkatu arautuan argindarraren prezioa.
Marka berri honekin argindarraren prezioak gora egiten jarraitzen du, irailean zortzi errekor zenbatu ondoren. Batez beste 156,15 euro ordaindu zen megawatt-ordua, orain arteko hilabeterik garestiena bihurtu zen, hala.
Ordu-tarteen arabera, gaur 22:00etatik 23:00etara izango da garestien argindarra, 230 euro/MWh, eta 15:00etatik 18:00tara, berriz, merkeen, 198,77 euro/MWh.
Europako zati handi bati eragiten dion prezioen igoera ziklo konbinatuko zentraletan erabiltzen den gasaren nazioarteko merkatuen garestitzearen ondorio da, hark ezartzen du, merkatuaren prezioa eguneko ordu gehienetan, bai eta karbono dioxidoa isurtzeko eskubideen prezioaren igoera ere.
Nola jakin zure fakturan eragiten duen?
Prezioen igoerak, momentuz, merkatu arautuko bezeroei soilik eragiten die, 11 milioi bezero estatu espainiarrean; ez ordea merkatu libreko beste 17 milioi bezeroei.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) 2020ko bigarren seihilekoek Etxeen Panelaren arabera, bezeroen % 63,3k ez daki zein merkatutan dagoen kokatuta bere kontratu elektrikoa.
Bi modu daude kontratatutako tarifa mota zein den jakiteko. Argindar konpainiaren fakturan, konpainia edozein dela ere, beti agertzen dira kontratuari buruzko xehetasunak. Kontratu motaren atalean "PVPC tarifa edo tarifa arautua" jartzen badu, horrek esan nahi du merkatu arautuan zaudela, eta, beraz, argindarraren prezioaren gora-beherek eragina izango dutela zure faktura. Halakorik agertzen ez bada, merkatu librean zauden seinale.
Merkatu arautuak PVPC (Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa) tarifa baino ez du eskaintzen; merkatu librean aldiz bestelako eskaintza eta tarifak aurki daitezke, tarifa lauak edo 24 ordutarako prezio finkoak, esaterako.
Gure kontratua merkatu arautuan ala librean dagoen jakiteko beste modu bat argindar konpainiaren izenari erreparatzea da; izan ere izen desberdinak hartzen dituzte merkatu batean eta bestean. Hala, Iberdrola Iberdrola Clientes S.A.U. gisa agertzen da merkatu librean eta Curenergía Comercalizador de Último Recurso S.A.U. PVPC tarifapeko bezeroentzat. Endesak Endesa Energía S.A. izena hartzen du merkatu librean eta Endesa Energía XXI, S.L.U. merkatu arautuan. Naturgy, berriz, Naturgy Iberia S.A. gisa agertzen da merkatu librean eta Comercializadora Regulada Gas & Power, S.A. arautuan. EDPren kasuan, merkatu librean EDP Energía S.A.U. gisa agertzen da eta Baser Comercializadora de Referencia, S. A. gisa merkatu arautuan. Azkenik, Repsolek Repsol Comercializadora de Electricidad y Gas S. L.U. izena hartzen du merkatu librean, eta Régsiti Comercializadora Regulada, S. L. U., arautuan.
Hala ere, zalantzak izanez gero, horiek argitzeko modurik zuzenenean enpresari berari galdetzea litzateke.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.