Argindarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarrak marka berria ezarriko du astelehen honetan: 154,16 euro/MWh

Ordutegia kontuan izanda, astelehen honetako ordurik merkeena 05:00etatik 06:00etara bitartekoa izango da (125 euro ordainduko baita megawatt-ordua). Garestiena, berriz, 20:00etatik 21:00etara bitartekoa izango da (170 eurora igoko baita).
Bonbilla bat piztuta. Artxiboko argazkia: Pixabay
Bonbilla bat piztuta. Artxiboko argazkia: Pixabay

Argindarraren eguneko batez besteko prezioak marka berria hautsiko du astelehen honetan handizkako merkatuan, 154,16 euro ordainduko baita megawatt-ordua (MWh), inoizko preziorik handiena, eta igandean (144,18 euro/MWh) baino % 6,9 garestiago.

Horrenbestez, ez da soilik erregistroak daudenetik astelehenik garestiena izango, inoizko egunik garestiena ere izango da, aurreko marka gaindituko baitu (152,32 euro/MWh).

Asteburuko etenaren ostean, beraz, argindarraren prezioak gora egingo du berriro. Ordutegia kontuan izanda, astelehen honetako ordurik merkeena 05:00etatik 06:00etara bitartekoa izango da (125 euro/MWh). Garestiena, berriz, 20:00etatik 21:00etara bitartekoa izango da (170 euro/MWh).

Iazko irailaren 13ko datuekin alderatuta (40,39 euro/MWh), astelehen honetako prezioa ia lau aldiz garestiagoa da.

Iraileko lehen bi asteetan, beraz, handizkako merkatuan inoiz ikusitako preziorik altuenak izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X