Ibilaldia
2022/05/29 - 09:10
Ibilaldiarekin hitzordua dute gaur Abusun
Abusu Ikastolak antolatu du Bilbo eta Arrigorriaga arteko auzoan egingo duten 44. Ibilaldia. Indarberriturik itzuli da Bizkaiko ikastolen jaia; 4,2 kilometro izango ditu ibilbideak, eta ekintza sorta oparoa eskainiko dute.
2022/05/28 - 22:49
Dena prest Abusu auzoan Ibilaldiaren 44. edizioari hasiera emateko
Aurtengo Ibilaldia Bilbo eta Arrigorriaga udalerrien artean dagoen Abusu auzoan izango da, Abusu Ikastolaren antolakuntzapean. Larunbat arratsaldean ibili dira jaialdiaren azkenengo detaileak prestatzen, eta 4 gune izango ditu: Ikastolan bertan, Ibaiondo Parkean, Ollarganen eta Montefuerten.
2022/05/28 - 15:10
Ibilaldiak aldaketak eragingo ditu Abusuko zirkulazioan
Bilboko Udalak ohartarazi duenez, trafikoan aldaketak izango dira igande honetako 09:00etatik 19:00etara.
2022/05/11 - 16:28
Datorren maiatzaren 29an ospatuko da Abusun Ibilaldia
Bilboko Abusu Ikastolak antolatu du Ibilaldiaren 44. edizioa. Indarberriturik itzuli da aurten Bizkaiko ikastolen jaia; 4,2 kilometro izango ditu ibilbideak, eta ekintza sorta oparoa eskainiko dute.
2022/03/18 - 20:01
Abusu Ikastolak Ibilaldiaren bideoklipa aurkeztu du
2022ko Ibilaldiaren bideoklipa aurkeztu dute. 'ErroHarriHar!' lelopean, Abusu ikastolak antolatuko du aurtengo Bizkaiko ikastolen jaia.
2021/06/08 - 16:52
Euskarazko hezkuntza sustatzeko hitzarmena berritu dute Ikastolen Elkarteak eta EITBk
Urtero bezala, EITBk, ikastolen ospakizunak babesteko konpromisoa hartu du. Hurrengo topaketa ekainaren 20an Araba Euskarazen izango da.
2021/05/30 - 20:52
Egungo erronkei erantzuteko moduko hezkuntza legea aldarrikatu du Ikastolen Elkarteak
Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Frantziako Konstituzio Kontseiluaren hizkuntza gutxituen legearen ebazpenaz eta Euskal Curriculumaz aritu da ekitaldian.
2021/05/30 - 17:03
Euskararen uretan murgildu dira gaur Sopelan, 43. Ibilaldian
43. Ibilaldia ospatu dute gaur Sopelan, euskararen eta ikastolen aldeko jai giroan. Pandemiak markatutako edizioa izan bada ere, euskararen aldeko oihua ozen entzun da gaur Bizkaiko kostaldean.
2021/05/12 - 22:30
Osasun-egoerara egokituta ospatuko da Sopelan Ibilaldia datorren maiatzaren 30ean
Ander Deuna eta Betiko ikastolek elkarlanean antolatuta, lau gune diseinatu dituzte baina ez da ohiko ibilbiderik izango eta izena eman beharko da antolatutako jardueretan parte hartu ahal izateko.
2021/05/12 - 18:13
Ibilaldia 2021eko egitarauaren spota
Ibilaldia 2021eko egitarauaren spota, maiatzaren 30ean Ibilaldia egunean izango diren gune eta jardueren azalpena.
2021/05/09 - 09:22
"30 Herri Urrats ttipi", sarea indartzen jarraitzeko
Ikastolei arnasa eman ohi dieten ospakizunak bertan behera geratu diren honetan, Herri Urratseko antolatzaileek egoera berrira egokitutako ekitaldi sorta antolatu dute igande honetarako.
2021/03/12 - 13:14
Ibilaldia: ''Kala kalata!''
Betiko eta Ander Deuna ikastolek antolatuko dute aurten Bizkaiko ikastolen jaia. Xabi Aburruzagak musikak eta Xabier Payak hitzak jarri dizkiote Sopelan ospatuko den festari.
2020/11/26 - 15:03
"Kalakalata!" leloa lagun, Sopelak hartuko du 2021eko Ibilaldia maiatzaren 30ean
Sopelako Ander Deuna ikastola eta Leioako Betiko ikastola arduratuko dira, hain zuzen ere, datorren urteko Bizkaiko ikastolen aldeko jaia antolatzeaz.
2020/10/18 - 19:44
"Denon artean ibilbidea eraikitzen jarraitzeko" deia egin dute Bizkaiko ikastolek
2020ko Ibilaldiaren agur ekitaldia egin dute Elorrion. Azaroaren 13an "Ikastolak Herriari" ikuskizuna egingo dute, Donostiako Kursaalean, Euskal Herriko ikastolen jaialdi guztiek.
2020/09/26 - 15:22
"Pandemiaren ikasturtea aurrera ateratzeko baliabideak" eskatu dituzte ikastolek
"Ezinbestekoa izango zaigu baliabide gehiago eskuratzea", adierazi du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak.
2020/08/19 - 14:54
Ikastoletako jai guztiak bertan behera geratu dira
Koldo Tellitu Ikastolen Federazioko lehendakariak jakinarazi duenez, aurten jai guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute.
2020/05/31 - 11:37
Ibilaldia, gaur, Internet bidez
Jaia urriaren 18ra atzeratzea erabaki bazuten ere, igande honetan zen egitekoa; beraz, programazio berezia prestatu dute bertsolariekin, musikarekin eta bestelako ikuskizunekin.
2020/05/20 - 14:56
Irailera arte atzeratu dituzte ikastolen jaiak
"Datak gerturatu ahala, ikusiko dugu aurrera egin dezakegun, edo atzera egin beharko dugun; baina, gaur-gaurkoz, determinazio osoa dugu jaiak ospatzeko", adierazi dute.
2020/04/03 - 15:34
Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz ez dira udaberrian egingo
Ikastolen Elkarteak gaur iragarri duenez, aurtengo Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz ez dira ospatuko, oraingoz behintzat.
2020/04/03 - 13:36
Herri Urrats, Araba Euskaraz eta Ibilaldia atzeratu egin dituzte
Ikastolen Elkarteak hartu du erabakia. Ondorioz, udaberrian ez da ikastolen aldeko jaialdirik egingo.