Idazleak
2022/08/19 - 11:12
Salman Rushdieren aurkako erasoaren egileak ez dela erruduna deklaratu du
"New York Post" egunkariari kartzelatik eskainitako elkarrizketa batean, Hadi Matarrek esan du Rushdierenganako gorrotoa sentitzen duela "islama erasotzeagatik", baina aitortu du "Bertso Satanikoak" liburuaren pare bat orrialde baino ez zituela irakurri.
2022/08/14 - 11:30
Arnasgailua kendu diote Salman Rushdieri, New Yorken sastatzea jasan ostean
Idazleak hitz egin ahal izan du, halaber, haren agenteak adierazi duenez. Sastakatzearen ustezko egileari hilketa-ahalegina eta armaz egindako erasoa egin izatea egotzi dizkiote; atxilotuta dago, fidantza ordaintzeko aukerarik gabe.
2022/08/13 - 16:28
Salman Rushdie, bizirik baina larri zaurituta
Ospitalean larri, arnasgailu bati konektatuta jarraitzen du Salman Rushdie idazleak atzo hainbat labankada jaso ondoren. New Yorken (AEB) egin zioten eraso, aurkezpen batean zegoela, eta poliziak erasotzailea atxilotu eta identifikatu du; 24 urteko gizonezkoa da.
2022/08/13 - 11:37
Salman Rushdiek arnasgailu bati konektatuta jarraitzen du, egoera larrian
Egileak zauriak ditu begi batean, besoan eta gibelean, idazlearen agentearen arabera. Poliziak 24 urteko Hadi Matar identifikatu du erasotzaile gisa.
2022/08/12 - 22:16
Salman Rushdie, islamiar fundamentalismoa haserretu zuen idazlea
Bere lanetako batek hainbat polemika piztu ditu ideologiei eta erlijioei egindako kritikengatik, eta horregatik heriotza-mehatxuak jaso izan ditu askotan.
2022/08/12 - 19:23
Salman Rushdie idazlea sastatu dute ekitaldi batean, New Yorken
Booker sariaren irabazlea ekitaldian hitz egiten ari zen, pertsona bat maskara beltz batekin hurbildu zaio, eta lurrera botatzea lortu du. Erasotzailea berehala atxilotu du idazlearen segurtasuneko kide batek. Idazleak hamarkadak eman ditu mehatxupean bere lanengatik.
2022/06/16 - 13:14
"Umore onez, gogotsu eta pazientzia pixka batekin ekin behar zaio 'Ulises'en irakurketari"
Xabier Olarra itzultzaileak "Ulises" James Joyce irlandar idazlearen eleberri ospetsuaren euskarazko itzulpenaren bigarren edizioa aurkeztu du, Igelak argitaratutakoa.
2022/06/08 - 12:54
Ramon Saizarbitoria: "Hizkuntza ahul batek behar du militantzia eta euskararen egoera oraindik ere larria da"
Ramon Saizarbitoria idazle donostiarrak elkarrizketa zabala eskaini dio Iban Garateri "Egun on Euskadi" saioan. "Martutene" eleberriaren irakurraldi jarraituak eragiten dizkion sentimenduez gain, euskararen egora izan dute hizpide.
2022/04/10 - 15:58
Karmele Jaio: "Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik"
Korrikaren lekukoa Donostiara iritsita, Karmele Jaio idazleak irakurri du isilpean gordetako mezua. Euskara gorpuzteko jolasean, azpimarratu du hizkuntza bat ez dela hitzekin bakarrik egiten, "hitzekin eta gorputzekin baizik".
2022/04/10 - 15:25
Karmele Jaio: ''Itzela da Korrika; hemen biltzen den energia eta emozio hau egunerokora eraman behar dugu''
Aize Otaño AEKko ordezkariarekin batera, Karmele Jaio idazleak egin du aurtengo Korrikaren azken kilometroa, eta berea da, beraz, mezua. Gurekin izan da mezu hori irakurri eta berehala; ikus ezazu elkarrizketa osorik.
2022/04/10 - 15:03
Karmele Jaioren mezua: ''Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak''
22. Korrikan, lekukoaren barruko mezuak azpimarratu du "hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Gure 'a e i o u' partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak". Ikus eta entzun itzazu Karmele Jaio aurtengo mezugilearen hitzak.
2022/03/31 - 11:58
Marc Casals: "Desberdintasunaren deskubrimendu etengabea da Bosnia"
Marc Casals itzultzaile eta idazleak "La piedra permanece" liburua aurkeztuko du apirilaren 1ean, ostiralarekin, Donostian, Bosnia-Herzegovinari egindako begirada erakargarri, iradokitzaile eta zintzoa.
2022/03/29 - 19:23
Gutun Zuriak Theodor Kallifatides eta Miren Agur Meabe saritu ditu
Letren Nazioarteko Bilboko Jaialdiak lehen aldiz eskaini ditu ibilbide osoaren omenezko sariok. "Atzoko eta gaurko euskal emakume idazleei" eskaini die saria Meabek.
2022/02/06 - 13:20
Fernando Marias idazle bilbotarra hil da, 63 urte zituela
1958an jaioa, "La luz prodigiosa" eta "El mundo se acaba todos los días" bezalako lanen autore izan zen. Gainera, Nadal Saria eman zioten 2001ean "El niño de los coroneles" eleberriagatik.
2022/01/18 - 22:13
126 euskal idazlek eta editorek errefusatu egin dute Mikel Albisu ETAko buruzagi ohiaren aurkako epaiketa
Eman Bakea plataformaren adierazpenak dio 20 urteko kartzela bete zuela Frantzian, eta orain Espainiak “kausa berberengatik zigortu nahi duela inongo froga materialik gabe”. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Andoni Egaña, Harkaitz Cano, Kirmen Uribe, Eider Rodriguez eta Joseba Sarrionandia.
2022/01/15 - 16:40
Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrenean, Udal Liburutegiari haren izena jartzeko eskaera berretsi dute
Kultura arloko 1.500 pertsonaren sinadurak ere bildu dituzte helburu hori lortzeko asmoz, Txillardegi Liburutegia Herri Ekimenak Antigua auzoko muralaren aurrean egindako omenaldian jakinarazi duenez.
2022/01/15 - 15:53
Txillardegi, euskara batuaren aitzindari eta euskara kaleko girora egokitzeko gai izan zena
Ukaezina da euskararen alde egindako lana, baina ez zuen lortu euskaltzain osoaren izendapena.
2022/01/07 - 20:24
"Hau ez da coworking gune bat"
Gauez, lokal horretako argi koloredunek jendearen arreta erakartzen dute. Asko dira erakusleihoko kristalera hurbiltzen direnak, barruan zer dagoen ikusteko asmoz. "Etxean lan egiteaz nazkatuta? Zure bulegoa hemen", diote kartel batzuek, baina "ez da ohiko coworking gunea". Barrura sartu gara
2021/12/09 - 13:02
Miren Agur Meabe, Alicia Rueda, Boni Garcia eta Fernando Querejeta Bilboko ospetsu izendatu dituzte
Idazleak, moda-diseinatzaileak, ostalariak eta industria ingeniariak abenduaren 15ean jasoko dituzte euren golardoak.
2021/12/05 - 22:03
Durangoko Azoka, sortzaileen ezaupide eta elkargune
Durangoko Azokan irakurleek eta sortzaileek bat egiten dute. Baina ez hori bakarrik, sortzaileen artean elkar ezagutzeko aukera ere bada. Hori da Uxue Apaolaza, Leire Vargas eta Eider Rodiguez idazleen kasua.