Idoia Mendia
2020/06/24 - 16:00
EAJk 32 legebiltzarkide lortuko lituzke U12ko hauteskundeetan
Azken 36 urteetako emaitza onena izango litzateke jeltzaleentzat. EH Bilduk eserleku bat irabaziko luke, bigarren postuan 19 legebiltzarkiderekin geratuta. Parte-hartzea % 61ekoa izango litzateke.
2020/06/24 - 15:00
EAJk irabaziko lituzke uztailaren 12ko hauteskundeak, EiTB Focusen arabera
EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako boto-asmoari buruzko inkesta.
2020/06/23 - 16:59
Iñigo Urkulluren kontra egin dute beste alderdiek kanpainaurreko ekitaldietan
Elkarrekin Podemosek aurpegiratu dio EAJ ez den guztia anakronikotzat hartzen duela. EH Bilduk esan du irizur egiten duela berriro ere estatus berria mahai gainean jartzean.
2020/06/22 - 17:18
Ostegunean hasiko den kanpainari azken ukituak ematen ari dira lehendakarigai guztiak
Gaur Pablo Casado Bizkaian izan da Carlos Iturgaizi bultzada emateko. Estatu mailako gainontzeko buruzagiak ere datozen egunetan etorriko dira.
2020/06/19 - 16:24
Krisialdia gainditzeko Europar Batasunaren garrantzia azpimarratu du Mendiak
PP-Ciudadanos koaliziak, berriz, Euskadiren etorkizuna jokoan dagoela dio eta Espainiaren batatsuna ere bai.
2020/06/04 - 23:07
Mendia: "U12an Jaurlaritzak Sanchezen proiektuarekin duen konpromisoa erabakiko da"
PSE-EEko lehendakarigaiak bere alderdiaren 75 hautagaiak aurkeztu ditu: "Egoera honetatik ez gara bakarrean irtengo; guk Pedro Sanchezen Gobernuaren eskutik egin nahi dugu", esan du.
2020/06/04 - 16:40
PSEk Legebiltzarreko hautagai zerrendak aurkeztu ditu
Idoia Mendia izango da Bizkaiko zerrendaburua eta lehendakarigaia. Gloria Sanchez eta Eneko Andueza, Arabako eta Gipuzkoak zerrendaburuak hurrenez hurren.
2020/05/27 - 16:08
EiTB Focus: EAJ eta PSE-EE indartuko lirateke eta gehiengo osoa lortuko lukete
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen parte-hartzea, uztailaren 12an, % 60koa izango litzateke; abstentzioa duela lau urtekoa bezalakoa izango litzateke.
2020/05/27 - 14:59
EiTB Focus: Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte-hartzea % 60koa izango litzateke
EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan boto-asmoari buruzko inkesta. Hauteskundeak uztailaren 12rako deitu osteko egunetan egin da galdeketa.
2020/05/27 - 12:49
Mendiari egindako erasoaren aurka eta pintaketekin irmo agertu dela esan du EH Bilduk
"Bakea eta bizikidetza bezalako gai serio bat etekin politikoa bilatzeko erabiltzea" leporatu die Maddalen Iriarte lehendakarigaiak irmotasuna eskatzen dietenei.
2020/05/22 - 13:26
Mendiak esan du ezingo lukeela EH Bildurekin gobernatu, erasoa gaitzesten ez duelako
PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du ezin duela gobernua partekatu bere etxe atarian jasan zuen erasoa gaitzesten ez duen alderdi batekin.
2020/05/22 - 13:22
Eusko Jaurlaritzarentzat "harrigarria" da PSOEren eta EH Bilduren arteko akordioa
Lan-erreformaren inguruko akordioa Idoia Mendiaren aurkako "jazarpen onartezina" dagoenean sinatu dutela nabarmendu du Erkorekak, eta kezkatuta agertu da ekintza horiek gaitzetsi ez dutenekin.
2020/05/20 - 19:24
Pintaden eta erasoen aurkako testua adostu du Legebiltzarrak EH Bildu barik
Manifestu bat adostu dute "buruzagi sozialistaren eta azken egunotan kaltetutako pertsona, erakunde edo alderdien aurkako erasoak gaitzesteko, haiei elkartasuna adierazteko eta babesteko".
2020/05/20 - 15:59
Alderdiek errefusatu egin dute Idoia Mendiaren etxeari egin dioten erasoa
Aurreko egunetan ere izan dira antzeko erasoak, baina kasu honetan marra bat pasadu dutela salatu du Mendiak, ekintza etxean bertan izan delako.
2020/05/20 - 15:26
Mendiak "irmotasuna" eskatu dio ezker abertzaleari, erasoaren ostean
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak "jauzi kualitatibotzat" jo du haren etxebizitzaren sabotajea, eta "jazarpen indarkeriara ohitzea zaila" dela du.
2020/05/20 - 13:51
Idoia Mendia: ''Gertatutako jasanezina da''
Bere etxeko atarian izandako erasoari buruz galdetuta, Mendiak adierazi du "erasotzaileek jakin behar dute ez daukatela inoren babesik" eta kontrako adierazpen argiagoak eskatu ditu.
2020/05/20 - 11:31
Margoa eta paskinak bota dituzte Idoia Mendiaren etxeko atean
PSE-EEren iritziz, gertatutakoa ekintza "faxista" da. Mezuek Patxi Ruiz presoaren gose- eta egarri-greba zuten hizpide. Asteazkenean, presoaren aldeko auto batzuk Mendiaren etxe aurrean izan dira.
2020/05/14 - 16:44
Hauteskundeak uztailean izango direla ziurtzat hartu dute euskal alderdiek
Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek egindako txostenak hauteskundeetarako lehen data bat, eta bigarren aukera bat ezartzea planteatu dute, lehenengoa gauzatzeko aukera ez egotekotan.
2020/05/10 - 22:13
"Kogobernantzaren erabilera onena egitea" eskatu du Mendiak
"Informazioa argia izan dadila" ere erreklamatu du PSE-EEko idazkari nagusiak.
2020/05/08 - 15:14
Krisia hauteskundeak buruan dituela kudeatzea leporatu dio oposizioak Urkulluri
Diputazio Iraunkorrean egindako agerraldian, Euskadik hauteskundeak egiteko beharrezkoak diren “prebentziozko baliabide nahikoak” dituela azpimarratu du lehendakariak.