Idoia Mendia
2020/07/06 - 19:41
Garcia Egea: "U12an, EAJ eta PSE-EE, ala PP+Cs koalizioaren zentzuzko alternatiba"
EAJk enpresari gazteekin hitz egin du; EH Bilduk, hezkuntza-sistemaz; Elkarrekin Podemos-IUk, ezkerreko Gobernu batez; PSE-EEk, lankidetzaz; eta Equo Berdeakek, enplegu berdeaz.
2020/07/06 - 18:59
Araba giltzarri, Voxek Legebiltzarrean eserleku bat lor dezan U12ko hauteskundeetan
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak eta EH Bildu bigarren indarra izango litzateke. PSE-EE, Elkarrekin Podemos-IU eta PPren eta Ciudadanosen koalizioak osatuko lukete ganbera, hurrenkera horretan.
2020/07/05 - 23:58
Euskadiko autogobernua sendotzeko konpromisoa hartu du Pedro Sanchezek
Hori bai, eskatu du autogobernua "transbertsala" izatea, eta, halaber, "berdintasuna identitatearen aurrean kokatzea". Espainiako presidentea Bilbon izan da.
2020/07/05 - 18:53
''Gobernu sozialista batek ez du Espainia hausteko proiekturik hasiko'', dio Mendiak
PSE-EEko lehendakarigaiak Pedro Sanchez Espainiako presidentearen babesa jaso du, igande honetan, Bilbon egindako ekitaldian.
2020/07/05 - 16:36
Euskadirako autogobernu "transbertsala" sendotzeko konpromisoa hartu du Sanchezek
EAJk parte-hartzea izan du hizpide; EH Bilduk, botoa biltzea; Elkarrekin Podemos-IUk, balizko itunak; PP+Cs koalizioak Kontzertu Ekonomikoa; eta Equo Berdeakek, sistema sozio-sanitarioa.
2020/07/04 - 23:31
PSE-EEk herrialdeen arteko ''interdependetzia'' aldarrikatu du
Independentzia alde batera uzteko deia egin du Irunen, Arancha Gonzalez Laya Espainiako ministroa ere izan den ekitaldi batean.
2020/07/03 - 19:27
BPGaren % 40 baino gehiago den industria jasangarri baten alde egin du EAJk
EH Bilduk egoitzak izan ditu hizpide; Elkarrekin Podemos-IUk, klima-krisia; PP+Cs koalizioak, familiak; PSE-EEk balizko Gobernu-itunak; eta Equo Berdeakek, osasun publikoa.
2020/07/03 - 16:45
Gaztediaren euskal legea bultzatuko duela iragarri du Idoia Mendiak
Lege berri honen helburua benetako emantzipazioa bultzatzea da, etxebizitza bat eskuratzeko lan duina edukitzea bermatuz.
2020/07/03 - 03:11
Idoia Mendiaren 'urrezko minutua' (PSE-EE)
Idoia Mendiaren azken mezua, ETB1eko hauteskunde debatean.
2020/07/03 - 01:27
Zerbitzu publikoak eta pandemiaren ondorena izan dira debateko eztabaidagai nagusiak
Pandemiaren kudeaketa eta koronabirusak eragindako krisi sozioekonomikotik ateratzeko proposamenak izan dituzte hizpide hauteskunde-kanpainako lehen debatean.
2020/07/02 - 17:33
EH Bildu: "Boto jasangarri eta eraginkor bakarra gara"
EAJk familia izan du hizpide; Elkarrekin-Podemos-IUk, etxebizitza; PP+Cs koalizioak, hezkuntza; PSE-EEk, "gizarte erreskatea"; eta Equo Berdeakek, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta.
2020/07/02 - 17:09
Euskadirentzat duen etorkizuneko proiektua "ezkutatzea" egotzi dio Mendiak EAJri
PSE-EEk "erreskate sozialaren alde" lan egingo duela berretsi du Idoia Mendiak, "ez salbazio nazionalaren" alde.
2020/07/01 - 19:10
Montero: "Inork ez dezala esan Euskadin ez dela posible ezkerreko Gobernua osatzea"
EAJk eta EH Bilduk enplegua eta industria izan dituzte hizpide; PP+Cs koalizioak, zerga-sistema; PSE-EEk, Arabako Errioxa; eta Equo Berdeakek, "olatu berdea".
2020/07/01 - 17:20
Planas ministroarekin Guardian izan da gaur goizean Idoia Mendia
Bertan, Arabako Errioxako ardoak mundura zabaltzen laguntzeko Europan lan egiteko konpromisoa hartu dute sozialistek.
2020/06/30 - 22:44
Idoia Mendia: 'Gobernu fidagarria eskaintzen dugu, kudeaketa zorrotza egiten duena'
Ziurtasun gutxiko egoera honetan, batzuek errezeta majikoak saltzen dituztela eta beste batzuk duela bi mendeko errezetekin dabiltzala esan du Idoia Mendia lehendakarigai sozialistak.
2020/06/30 - 20:20
Urkullu "Sanchez eta Iglesiasekin kutsatuta dago", PP+Cs koalizioaren iritziz
EAJk Euskal Hiria izan du hizpide; EH Bilduk, giza eskubideak; Elkarrekin Podemos-IUk, Lehendakaritzari uko egingo liokeela; PSE-EEk, osasungintza; eta Equo Berdeakek, turismoa.
2020/06/30 - 16:47
Eztabaida identitarioetan ez sartzea aldarrikatu du Mendiak
Covid-19aren egoera kontrolpean izateko garrantzi handia izan duen Eibarko ospitalearen aurrean eztabaida identitatrioetan ez sartzea aldarrikatu du Idoia Mendia lehendakarigai sozialistak.
2020/06/29 - 19:40
Krisia euskal ekonomia eraldatzeko baliatzea proposatu du PSE-EEk
EAJk zientzia eta teknologia izan ditu hizpide; EH Bilduk, pentsioak; Elkarrekin Podemos-IUk, ustelkeria; PP+Cs koalizioak, okupazioa; eta Equo Berdeakek, Frantziako hauteskundeak.
2020/06/29 - 16:54
Automozioak euskal ekonomian garrantzia azpimarratu du Gasteizen Idoia Mendiak
Koronabirusak eragindako egoera ekonomikoari aurre egiteko euskal enpresei babesa emateari ezinbestekoa deritzo Idoia Mendia lehendakarigai sozialistak.
2020/06/28 - 22:56
Mendiak ''betorik gabe, alderdi eta eragile guztiekin'' negoziatu nahi du
Pedro Sanchez Espainiako presidentearen babesa izan du PSE-EEko lehendakarigaiak, Donostian egindako ekitaldi politikoan.