Idoia Mendia
2020/06/28 - 19:28
Urkullu: "Onartezina da giza eskubideetarako bi neurgailu egotea"
Otegik Voxek "hutsean" amaitzea nahi du, Elkarrekin Podemos-IUk osasun publikoa izan du hizpide, Casado eta Sanchez Euskadin izan dira, eta Equo Berdeakek Feminismoetako Saila sortzea proposatu du.
2020/06/28 - 00:23
Euskadiren, Nafarroaren eta Errioxaren arteko elkarlana bultzatu nahi du PSE-EEk
Gasteizen, Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaia Maria Chivite Nafarroako presidentearekin eta Concha Andreu Errioxako presidentearekin azaldu da.
2020/06/27 - 20:22
EH Bilduk "faxismoa eta distantziakidetasuna" geldiarazteko eskatu du botoa
EAJk autogobernua eta pandemia izan ditu hizpide, Elkarrekin Podemos-IUk LGTBI eskubideak, PP+Csk “kutunkeria". PSE-EE Nafarroari eta Errioxari begiratu die, eta Equo Berdeakek elkartasuna eskatu du.
2020/06/27 - 17:45
Elkarlanean aritzearen garrantzia azpimarratu du Idoia Mediak
Emakumeek lider bezala duten papera azpimarratzeaz gain, hiru erkidegoen arteko elkarlana ezinbestekoa dela aldarrikatu du Mendiak.
2020/06/27 - 00:25
EAJk gazteei enplegua eta lehen lan-esperientzia emateko plana proposatu du
EH Bilduren iritziz, "partida badago". Elkarrekin Podemos-IUk ekonomia berdea nahi du, eta PP+Csk lan-espedienteak abendura arte. PSE-EEk dio asko dagoela jokoan; Equo Berdeakek berreraiki nahi du.
2020/06/26 - 22:49
Euskadi berreraiketzera deitu dute sozialistek
Abertzalea ez den ezker arduratsu batetik abiatuta, Euskadi berreraiketzera deitu dute sozialistek Ezkerraldean egin duten ekitaldi politikoan.
2020/06/26 - 16:53
Enplegua sortzea izango da euskal sozialisten helburu nagusia
Ekonomia berpiztu eta enplegua sortzeko herri akordio sendoa bultzatu nahi du Idoia Mendiak.
2020/06/26 - 03:37
U12: Inoiz ez bezalako hauteskunde-kanpaina, abian
Ostegun honetako arratsalde-gauean, euskal alderdiek kanpaina-hasierako ekitaldiak egin dituzte. COVID-19eko pandemia protagonista izan da horietan guztietan.
2020/06/25 - 23:42
Mendiak PSE-EErentzako botoa eskatu du, "ezkerreko alderdi arduratsua" dela esanez
Idoia Mendia lehendakarigaiak Bilbon abiatu du kanpaina, Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak babestuta.
2020/06/25 - 23:04
PSEk Bilboko Areatzan ekin dio hauteskunde-kanpainari
Carmen Calvo presidenteordeak babestuta ekin dio kanpainari Idoia Mendia lehendakarigaiak.
2020/06/25 - 16:40
Bilboko Areatzan hasiko du kanpaina PSE-EEk
Inor atzean utziko ez duen etorkizuna eraikitzeko soluzioak proposatuko ditu alderdi sozialistak kanpaina honetan.
2020/06/25 - 02:05
U12: COVID-19ak baldintzatutako hauteskunde-kanpaina, abian gaur gauean
EAJk Gernikan hasiko du, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP-Ciudadanos koalizioak Gasteizen, PSE-EEk Bilbon, eta Equo Berdeakek Gasteizen.
2020/06/24 - 16:00
EAJk 32 legebiltzarkide lortuko lituzke U12ko hauteskundeetan
Azken 36 urteetako emaitza onena izango litzateke jeltzaleentzat. EH Bilduk eserleku bat irabaziko luke, bigarren postuan 19 legebiltzarkiderekin geratuta. Parte-hartzea % 61ekoa izango litzateke.
2020/06/24 - 15:00
EAJk irabaziko lituzke uztailaren 12ko hauteskundeak, EiTB Focusen arabera
EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako boto-asmoari buruzko inkesta.
2020/06/23 - 16:59
Iñigo Urkulluren kontra egin dute beste alderdiek kanpainaurreko ekitaldietan
Elkarrekin Podemosek aurpegiratu dio EAJ ez den guztia anakronikotzat hartzen duela. EH Bilduk esan du irizur egiten duela berriro ere estatus berria mahai gainean jartzean.
2020/06/22 - 17:18
Ostegunean hasiko den kanpainari azken ukituak ematen ari dira lehendakarigai guztiak
Gaur Pablo Casado Bizkaian izan da Carlos Iturgaizi bultzada emateko. Estatu mailako gainontzeko buruzagiak ere datozen egunetan etorriko dira.
2020/06/20 - 19:30
Hauteskundeen ondoren gobernuen arteko “aliantza” bat nahi du Mendiak
Kanpainaurreko ekitaldi batean parte hartu du PSE-EEko lehendakarigaiak Gasteizen. Gloria Sanchez Arabako zerrendaburuak Mendia lagundu du.
2020/06/19 - 16:24
Krisialdia gainditzeko Europar Batasunaren garrantzia azpimarratu du Mendiak
PP-Ciudadanos koaliziak, berriz, Euskadiren etorkizuna jokoan dagoela dio eta Espainiaren batatsuna ere bai.
2020/06/12 - 21:40
PSE herritarren arazoei erantzuteko aurkeztuko da hauteskundeetara
“Erantzunak” lelopean ekingo diote sozialistek uztailaren 12rako botoak bilatzeari, erantzunak baitira, euren hitzetan, gizarteak behar duena.
2020/06/04 - 23:07
Mendia: "U12an Jaurlaritzak Sanchezen proiektuarekin duen konpromisoa erabakiko da"
PSE-EEko lehendakarigaiak bere alderdiaren 75 hautagaiak aurkeztu ditu: "Egoera honetatik ez gara bakarrean irtengo; guk Pedro Sanchezen Gobernuaren eskutik egin nahi dugu", esan du.