Idoia Mendia
2016/05/19 - 23:03
EAJk irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak, 2012ko eserleku berberekin
EiTB Focus inkestaren arabera, EH Bildu izango litzateke bigarren, Unidos Podemosi eserleku bateko aldea aterata.
2016/05/07 - 16:23
Autogobernuari buruz EAJk proposatutakoa baztertu egin du Mendiak
Alderdiko gazteekin izandako ekitaldi batean adierazi du euskal gizartearen aniztasuna defendatzen duen akordioa nahi duela.
2016/05/02 - 13:11
Mendia: 'Hauteskundeen ostean inork ez du lortuko gehiengo osoa'
Ordezkari sozialistak esan duenez, ekainaren 26ko hauteskunde orokorren ostean, Espainiako alderdiek hitzartu beharko dute Gobernua osatzeko.
2016/04/30 - 16:54
Madinak diputatu izatea merezia duela esan du Diazek
PSOEko Batzordeak karguan berretsi ondoren Mendiak adierazi duenez, ez du uste Arabako zerrendaburu izan behar duenik.
2016/04/21 - 23:01
EAJk eta Podemosek lehia estua izango lukete hauteskunde orokorretan
EiTB Focus inkestaren bigarren alea Espainiako hauteskundeei buruzkoa da. Horren arabera, EAJk eta Podemosek 6na diputatu lortuko lituzkete Euskadin.
2016/04/21 - 15:01
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak; Podemos eta EH Bildu, berdinduta
'EiTB Focus' inkestaren lehen atalak hauteskunde autonomikoen boto-asmoari heldu dio. Horren arabera, EAJk 27 ordezkari lortuko lituzke; Podemosek eta EH Bilduk, 15na; PSE-EEk, 10; PPk, 7 eta C'sk, 1.
2016/04/16 - 15:57
Denborarik ez galtzeko eskatu dio Mendiak Urkulluren Gobernuari
Idoia Mendiak gaineratu du egungo Jaurlaritza arduratuago dagoela boterean egoteko herritarren eguneroko arazoak konpontzeko baino.
2016/04/16 - 15:53
EAJk dio Rajoyk azalpenak eman behar dituela Soria auzian
Aitzitik, Bizkaiko PP alderdiko presidentearen aburuz, ez da beharrezkoa jarduneko Gobernuko presidenteak agerraldia egitea.
2016/04/15 - 15:04
Alba: 'PSE-EEk aldaketaren bidea aukeratzen badu, aurkituko gaitu'
Bestalde, herritarren “onurarako” diren akordioak lortzeko, sozialistek ateak zabalik dituztela esan du Mendiak, baina “EAJ kentzeaz gain”, Podemosek zer nahi duen ez daki.
2016/04/09 - 18:39
Ahal Duguk hartutako bidea salatu du Idoia Mendiak
Alderdi abertzaleen mezua erosi duela dio buruzagi sozialistak, ezker abertzalearena ere bai, Euskadin gatazka politikoa izan dela onartuz.
2016/03/14 - 12:56
Erabakitzeko eskubidea 'distrazio' bat dela kritikatu du Mendiak
“Autogobernu gehiagoren “ eta Konstituzioaren “erreforma federal” baten aldeko apustua berretsi du PSE-EEko idazkari nagusiak.
2016/03/14 - 12:16
Mendia: 'Ez gara erabakitzeko eskubidearekin despistatuko'
Idoia Mendia buruzagi sozialistak adierazi duenez, jendea kezkatzen duten gaietaz arduratuko dira sozialistak, eta ez dira 'erabakitzeko eskubidearekin despistatuko'.
2016/03/12 - 15:51
Mendia: 'EAJ, Bildu eta Podemos zatitzeko eta baztertzeko batu dira'
PSE-EEko idazkari nagusiak lehendakaria izateko hautagaitza aurkeztu du, larunbat honetan, Bilbon. 1.000 bat lagun izan dira bertan.
2016/03/12 - 14:25
'Nazionalisten itun hirukoitza' osatzea egotzi dio Mendiak Podemosi
Adierazi duenez, EAJ, EH Bildu eta Podemos bat eginda daude 'bereizteko, aurka egiteko eta baztertzeko, herritarren arazoak estaltzen dituen bandera handi batekin'.
2016/03/06 - 14:50
Mendiak Otegiri: 'ETAren amaiera Zuzenbide Estatuak ekarri zuen'
Arrasaten egin ditu adierazpen horiek Idoia Mendiak, duela zortzi urte ETAk erail zuen Isaías Carrasco zinegotzi sozialista ohia omentzeko ekitaldian, hain zuzen ere.
2016/03/06 - 14:37
'Euskadiko benetako heroiak Isaias Carrasco bezalako gizonak dira'
Otegi heroi modura agertu zela dio Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak, eta ez duela gustuko azpimarratu du.
2016/02/28 - 14:19
PSOE indartuta atera dela esan du Idoia Mendiak
PSEren idazkari nagusia horrela mintzatu da, militanteek Ciudadanos-PSOE akordioa babestu ostean.
2016/02/27 - 14:18
Alderdi gehiago itunera gehitzea espero du Mendiak, baita Podemos ere
PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, 'euskal herritarrek ez lukete ulertuko EAJk PPrekin bat egin eta Pedro Sanchezi ezetza ematea'.
2016/02/21 - 15:53
Erabakitze-eskubideak hainbat alderdi batuko dituen beldur da Mendia
Adierazi duenez, 'etorriko diren garaiak zailak izango dira, EAJ, EH Bildu eta Podemos erabakitze-eskubidearen alde bilduko dira'.
2016/02/21 - 15:16
Idoia Mendiak denbora nahasiak iragarri ditu Euskadirako
PSEko idazkari nagusiaren aburuz, erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketak gizartearen banaketa dakar.