EAJk eta Podemosek lehia estua izango lukete hauteskunde orokorretan
Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) eta Podemosek lehia estua izango lukete EAEn Espainiako hauteskunde orokorrak errepikatuko balira, 'EiTB Focus' makroinkestaren arabera.
Hain zuzen ere, alderdi jeltzaleak 6 eserleku lortuko lituzke Euskadin, eta ezkertiarrak, aldiz, 5-6.
EAJk Bizkaian lortuko luke garaipena, eta, Podemosek, Gipuzkoan eta Araban. Azken lurralde horretan alde handiaz, gainera. Hor lortuko luke seigarren eserlekua.
Atzo, EiTBk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko inkesta publikatu zuen. Horren arabera, EAJk 27 legebiltzarkide izango lituzke, eta Podemosek eta EH Bilduk bigarren lekuan berdinduko lukete, 15na eserlekurekin. Inkestatuei Espainiako hauteskundeei buruz ere galdetu zitzaien, eta emaitza horiek gaur publikatu dituzte Euskal Irrati Telebistako hedabideek.
Hauteskunde orokorrak 2016, Euskadin
EiTB Focus inkestaren arabera, EAJk botoen % 26,9 jasoko lituzke EAEn, hauteskundeak berriz eginez gero. Horrenbestez, alderdi jeltzalea bi puntu haziko litzateke, abenduko emaitzekin alderatuta.
Podemosek, ordea, botoen % 25,3 bereganatuko lituzke, duela lau hilabete baino 0,9 puntu gutxiago.
EH Bildu hirugarren izango da, boto-emaileen % 15ek (+ % 0,6) egingo baitukete koalizio abertzalearen alde. Ondoren PSE-EE (% 12), PP (% 10) eta Ciudadanos (% 3,7) egongo lirateke–hirurek behera egingo lukete-.
Eserlekuak kontuan hartuta, EAJk 6 diputatu izango lituzke; Podemosek, 5-6; PSE-EEk, 2-3; eta EH Bilduk eta PPk, 2na.
Lurraldeka, Araban oso argia izango litzateke Podemosen garaipena, eta inkestaren arabera, PSE-EEri kenduko lioke abenduan bertan lortu zuen diputatu bakarra. EAJk eta PPk eserleku bana jasoko lukete, duela lau hilabete bezala, eta EH Bildu esku hutsik geratuko litzateke berriz.

Bizkaian ere EAJk argi irabaziko luke, eta 3 diputatu bereganatuko lituzke. Podemosek 2 izango lituzke, eta PSE-EEk, EH Bilduk eta PP, bana.
Gipuzkoan, berriz ere irabaziko luke Podemosek, baina eserlekutan berdindu egingo luke EAJrekin. Bina diputatu jasoko lukete. EH Bilduk eta PSE-EEk bana izango lukete.
Abenduko alderdi berberaren alde bozkatuko zenuke?
Abenduko hauteskunde orokorretan emandako botoa errepikatu egingo ote luketen galdetuta, inkestatuek zera erantzun dute:

Bestalde, buruzagi politiko espainiarren artean, batek ere ez du gaindituko Euskadin. Nota onena Alberta Garzonek (IU) izango luke, eta, txarrena, Mariano Rajoyk (PP).

Inkestatuei Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren jardunak alderatzea ere eskatu zaie. Exekutibo zentralaren kasuan, % 81ek uste dute lan "txarra" edo "oso txarra" egin duela, eta, Gasteizko gobernuaren kasuan, % 46k esan dute horren lana "ez ona, ez txarra" izan dela, eta, % 38k, "ona" izan dela.

Fitxa teknikoa
Inkesta EAEn egin da, 1.200 pertsona galdekatuta (400na lurralde bakoitzeko), % 95eko konfiantza mailarekin.
Eremu ikerketari dagokionez, 2016ko apirilaren 13 eta 14 egunen artean egindako lana izan da, telefono bidezko elkarrizketen bidez.
Gizaker konpainiak egin du inkesta, EiTBren albistegientzat, eta hurrengo hilabeteetan datu gehiago emango ditu. Ikerketak bi zati izango ditu: lehenengoa egonkorra izango da (boto asmoa gehienbat) eta beste bat tematikoa (aldakorra izango da inkesta bakoitzean). Lehenengo tematikoa Hezkuntzari buruzkoa izango da, eta ostiral gauean hartuko dute hizpide "En Jake 200" saio berezian, eta larunbatean irratiko eta telebistako albistegietan.
Emaitzak EiTB Focus ekimenaren webgune berezian kontsultatu daitezke. Whatsapp, Facebook eta Twitter sare sozialetan partekatzeko aukera ere ematen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.