Indarkeria matxistaren biktimak
2024/10/22 - 19:43
Gizon batek 40 urteko emakume bat hil du La Mojoneran (Almeria)
50 urteko gizon batek emaztea hil du Almeriako La Mojonera udalerrian. Hilketa bien etxean gertatu da, hiru urteko alabaren aurrean. Ondoren, hiltzaileak bere burua entregatu du.
2024/10/21 - 21:25
20 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean pisukidea komunean grabatzeagatik
Pisukidearen sekretuak zabaltzea leporatu diote.
2024/10/14 - 21:30
Prostituzioan aritzera behartzen zituzten lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen
Gainera, Ertzaintzak gizon bat eta bi emakume atxilotu ditu, sexu-esplotaziorako gizakiekin trafikatzea egotzita.
2024/10/12 - 18:39
Mugimendu feministak jakinarazi du Baionako Udaleko langile bat zigortu dutela indarkeria matxistagatik
Biktimei babesa adierazteaz gain, bere ardurak bere gain hartzeko eskatu die mugimendu feministak erakunde publikoei. Baionako Herriko Etxeak jakinarazi du gizona "behin-behinean kargutik kendu" dutela.
2024/10/09 - 15:12
18 urteko gizon bat atxilotu dute Tolosan hainbat emakumeri, adingabeak tartean, sexu erasoa egitea egotzita
Hainbat biktimak, adin txikikoak batzuk, aurkeztu dute salaketa erasotzailearen kontra. Gizonak ustekabean harrapatzen zituen kalean, ukituak egiten zizkien edo euren aurrean masturbatzen zen, eta ondoren, ihes egiten zuen.
2024/10/08 - 13:52
Bilbon 2009an eraildako emakume bat identifikatzeko laguntza eskatu du Interpolek
Andrazkoaren gorpua, 30-40 bat urtekoa, Artxanda mendiko baso bide batean topatu zuten duela 15 urte.
2024/10/05 - 19:02
Aurrekariak dituen gizon batek emakume bat hil du Pontevedran, autoa itsasora botata
Lekuko batzuen arabera, gidariak "nabarmen azeleratu" du, ibilgailua itsasora erori baino lehen. 47 urteko gizona atxilotu egin dute, homizidioa egotzita.
2024/10/05 - 13:37
Gizon batek emakume bat hil du Almerian
Atxilotu egin dute, baina ospitalean dago, pilulak hartuta bere buruaz beste egiten saiatu baita. Aitortu egin du hilketa.
2024/10/03 - 13:50
Fiskaltzak 14 urteko kartzela eskatu du Mario Lopez saskibaloi entrenatzaile ohiarentzako, sexu erasoagatik
Gernikako saskibaloi klubeko entrenatzaile eta kirol-zuzendari ohia iaz salatu zuten, 13 urteko neskato bati sexu-abusuak egiteagatik. Fiskalak, halaber, biktima bizi den herrira 10 urtez hurbiltzeko debekua ere eskatzen du.
2024/10/01 - 14:13
Sexuagatiko diskriminazio-egoerek gora egin dute azken bi urteetan emakume gazteen artean, % 34,6tik % 41era
Hala ondorioztatu du astearte honetan Manuel Lezertua Arartekoak aurkeztutako azterlanak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen arteko jarrera matxistak izan ditu aztergai ikerketak, eta sare sozialetan ere generoagatiko diskriminazio-egoerek nabarmen egin dute gora.
2024/09/27 - 18:40
''Querer'' miniserieak genero indarkeria salaketa baten ostean datorrena du hizpide
Alauda Ruiz de Azuak zuzendutako lanak Nagore Aranburu du protagonista, Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu dute, lehiaketatik kanpo, eta lau atal ditu.
2024/09/25 - 18:40
San Josek "eskubideen urraketa orori argi eta garbi zilegitasuna kentzen dion" memoria bat nahi du
Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak amaiera eman dio Eusko Jaurlaritzako sailburuek legealdi honetarako helburu nagusiak azaltzeko egin dituzten agerraldiei.
2024/09/23 - 22:42
150 emakumek baino gehiagok jo dute abokatu-bulegoetara, Al Fayeden sexu-erasoak direla eta
Britainia Handiko Fiskaltzak bi aldiz errefusatu zuen Al Fayed sexu-delituengatik akusatzea, 2008an lehen aldiz eta 2013an bigarrenez.
2024/09/23 - 18:26
Behin-behinean espetxera bidali dute adin txikikoei sexu-erasoa egiteagatik Uharten atxilotutako gizona
Jai eremuan izan ziren erasoak, eta barraketako langilea da atxilotutako gizona. Epaileak gaur kaleratutako autoak dioenez, orain arte bederatzi salaketa aurkeztu dituzte atxilotuaren kontra ukituak egitea egotzita.
2024/09/23 - 11:25
Ia 6.000 emakume ari dira prostituzioan Hego Euskal Herrian
Espainiako Gobernuak egin berri duen ikerketa baten arabera, prostituzioan ari diren emakumeen erdia inguru Latinoamerikakoak dira, eta % 28k 18 eta 24 urte artean dituzte.
2024/09/20 - 11:52
Iaz intentsitate handiko indarkeria matxistaren 6.700 kasu baino gehiago zenbatu ziren Hego Euskal Herrian
Hilketak, tratu txarrak, indarkeria bikarioa edota sexu askatasunaren kontrako delituak sartzen dira hor. Mota honetako erasoek goranzko joera erregistratu dute 20215etik; 2020a izan zen salbuespena (behera egin zuten), konfinamendua tarteko.
2024/09/19 - 12:37
Bost emakumek salatu dute Mohamed Al Fayed enpresaburuak bortxatu egin zituela, Harrodseko buru zenean
Hainbat biktimaren lekukotzak jaso ditu BBC hedabide britainiarrak, gaur zabaldu duen dokumental batean. "Mohamed Al Fayed munstroa zen, moralitate arrastorik ez zuen harrapakari sexuala", kontatu du emakumeetako batek.
2024/09/17 - 22:22
35 urteko gizon bat espetxeratu dute, abuztuan Sopelan izandako sexu-eraso bat leporatuta
Gizona astelehenean atxilotu zuten, eta astearte goizean epailearen esku utzi ondoren, Basauriko espetxera eraman dute.
2024/09/17 - 21:17
35 urteko gizon bat atxilotu dute, Lazkaon emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Gertakariak joan den igandeko 02:30ean jazo ziren. Biktimak salaketa jarri zuen egun berean, eta Ertzaintzak ordu batzuk geroago atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta aske geratu zen.
2024/09/16 - 19:53
Sexu-erasoa salatu dute Katalunia plazako aparkalekuaren inguruan, Donostiako Gros auzoan
Donostiako Udalak adierazpen instituzionala onartu du emakume horrek iragan ostiralean jasandako erasoa "erabat gaitzesteko", eta elkarretaratzea deitu du astearterako, 12:00etan, Alderdi Ederren.