Elgarresta: "Indarkeria matxistaren aurkako protokoloak ez dira % 100 hutsezinak"
"Indarkeria matxistaren aurkako protokoloak ez dira % 100 hutsezinak. Aitortu egin behar dugu errealitate hori, zintzoak izanda". Hala erantzun du Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak, atzo Pasaiako Bekoz Beko talde feministarekin izandako bileraz galdetu diotenean. Larunbatean ustez bikotekideak tiroz hil zuen Leonorren kasua aztertzeko elkartu ziren bi aldeak. Biktimak 2020an salatu zuen gizonezkoa, genero indarkeriagatik.
Nolanahi ere, protokoloen balioan ere jarri nahi izan du azpimarra Emakumearen Euskal Erakundearen arduradunak. Esan duenez, protokoloetan ezarritako lan-lerroei esker azken 20 urteotan "bizitza asko salbatzea" lortu da.
Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Arreta Hobea Emateko Erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordearen barruan egin zuten atzo batzarra Emakundek eta talde feministak. Pasaian hildako emakumearen kasuaren kronologia zehatza egin eta protokoloa aztertzea izan zen bileraren helburua, Elgarrestak zehaztu duenez. "Prozeduraren analisia egindakoan, protokoloen eraginkortasun maila aztertu ahal izango dugu", erantsi du.
Radio Euskadin Egindako elkarrizketan, Bekoz Beko eta gisako talde mugimenduen "lan ezinbestekoa" goraipatu du Emakunderen zuzendariak, "biktimen eta erakundeen arteko zubi-lana" egiten dutelako. Erakundeen arteko lankidetzaren "azken helburua" protokoloak "etengabeko hobetzeko erremintak identifikatzea" dela ere esan du.
Leonor, 45 urteko emakume kolonbiarra, tiroz hil zuen ustez bikotekideak, joan den larunbatean, Pasaian. Hilketaren ondoren, bere burua Villabonako polizia-etxean entregatu zuen gizonezkoak. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, atzo behin-behinean espetxean sartu zuten, genero indarkeria delitua leporatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.