India
2023/08/25 - 11:53
Chandrayaan-3 misioaren esplorazio-ibilgailua Ilargiaren gainazalean dabil
Esplorazio-moduluari Pragyaan izena eman zaio, eta Ilargian egon litekeen urari eta mineralei buruzko informazio garrantzitsua bilduko du.
2023/08/24 - 22:20
BRICS taldea handitu egingo da: Iran, Saudi Arabia, Arabiar Emirerrak, Argentina, Egipto eta Etiopia
Vladimir Putin Errusiako presidenteak agerraldia egin du goi-bileran, bideokonferentziaz, baina ez du aipamenik egin Prigozhinen heriotzari buruz.
2023/08/23 - 23:23
Zer suposatzen du India Ilargiaren hego poloraino iritsi izanak?
Lorpena mugarria da, eremu aberatsa delako, lurrazalaren azpian izotza, eta, beraz, ura baitago. Hori informazio iturri garrantzitsua da, eta aukera berriak irekitzen ditu. Zalantzarik gabe espaziorako nazioarteko lasterketan Indiak lortu du aurrealdean kokatzea
2023/08/23 - 18:10
Indiako Chandrayaan-3 misioa arrakastaz lurreratu da Ilargiaren hego poloan
Indiako Chandrayaan-3 misio espaziala arrakastaz lurreratu da Ilargiaren hego poloan —inoiz esploratu ez den zatian—, lurreratzeko maniobra konplexu baten ostean.
2023/08/23 - 16:54
Indiaren misio espaziala arrakastatsua izan da
Indiak sekula aireratu duen suziri handi eta astunena uztailaren 14an bidali zuten Ilargila, eta mugarri historikoa lortu du bertan lur hartzea lortu ostean.
2023/08/22 - 07:00
BRICS taldeko herrialdeek blokea hedatzea aztertuko dute Hegoafrikan, Putin gabe
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika herrialdeek osatzen duten taldeak euren ekonomien "desdolarizazioa" aztertzea ere espero da. Aurrez aurreko lehen goi-bilera dute aurtengoa 2019tik.
2023/08/21 - 16:13
Laster Ilargira iristekoa den misio espazialak ikusmin handia eragin du Indian
Uztailaren 14an Lurretik aireratu zenetik, Indiako misioak lasterketa espazial modernoa du Errusiako Luna-25 misioarekin. Abuztuaren 11n aireratu zen azken hori, Ilargiaren hego polora iristen lehena izateko asmoz.
2023/08/12 - 22:50
Errusia, India, Txina eta AEB ilargiaren hego polora lehenengo iritsi nahian ari dira, hango izotza ustiatzeko
Azken orduetan, Errusiak espaziontzi bat bidali du ilargira. Helburua, beste inor baino lehen iristea ilargiaren hego polora, bertan dauden ur izoztuak ustiatu ahal izateko. India ere asmo beraren atzetik doa, eta jakina da NASAk datorren urtean tripulazioa bidaliko duela.
2023/06/04 - 15:21
Indiak 275era murriztu du tren istripuan hildakoen kopurua, ezbeharra seinaleztapen akats batekin lotuz
Ikerketaren arabera, bidaiari-trena ia 130 kilometro orduko abiaduran sartu zen trenbidera, eta geldirik zegoen merkantzia-tren baten aurka talka egin zuen. Une horretan, bidaiariz betetako beste trena iritsi zen.
2023/06/03 - 21:43
Dagoeneko 288 pertsona hil dira Indiako ekialdean izandako tren istripuan
Ezbeharra, hiru trenen artekoa izan zen ostiralean, Bahanaga herriko geltokitik gertu, Odisha estatuan dagoen Balasore hirian (India ipar-ekialdeko kostan).
2023/06/03 - 13:50
Azken bi hamarkadetan Indian jazo den tren-istripurik larrienak ehunka hildako eta zauritu utzi ditu
Ezbeharra, hiru trenen artekoa izan zen ostiralean, Bahanaga herriko geltokitik gertu, Odisha estatuan dagoen Balasore hirian (India ipar-ekialdeko kostan).
2023/06/02 - 23:08
Tren istripu batek gutxienez 120 hildako eta 800 zauritu utzi ditu Indiako ekialdean
Bidaiari-tren bat errailetik atera da eta irauli diren bagoi batzuk kontrako noranzkoan zihoan beste tren batek jo ditu. Istripua Bahanagan gertatu da, Odisha estatuan.
2023/06/02 - 22:25
Dozenaka pertsona hil dira Indian hainbat bidaiari-trenen istripu baten ondorioz
50 hildako eta 300 pertsona baino gehiago zauritu dira bidaiari-trenek talka eginda. Horren ondorioz, dozena bat bagoi irauli dira kontrako bidean, eta merkantzia-tren batek kolpatu ditu abiadura handian, Indiako ekialdean.
2023/04/16 - 14:18
Indiako politikari ohi bat zuzenean hil dute kameren aurrean, Poliziaren esku zela
Atiq Ahmed Indiako politikari ohia eta Ashraf bere anaia tiroz hil dituzte komunikabideen aurrean, Uttar Pradesh estatuko Poliziak medikuarenera eskoltatzen zituen bitartean. Hilketagatik atxilotuta zegoen politikari ohia.
2023/04/15 - 16:42
Indiak Txinaren biztanleria gainditu du eta hazkunde demografiko betean dago; Txina, aldiz, beherantz doa
Munduko demografiaren argazkia aldatu egin da egunotan. Lehen aldiz, Txina ez da munduko herrialderik jendetsuena, India baizik. Txinak jaiotzak kontrolatzeko ezarritako politiken ondorioz, bere populazioak garapen hori izan du, urtez urte behera eginik. Aldiz, Indiak goraka egin du etengabe.
2023/04/06 - 20:26
Nazioarteko Diru Funtsak % 3ko hazkunde ekonomiko globala iragarri du hurrengo bost urteetarako
90eko hamarkadatik aurreikuspenik txarrena da. India eta Txina munduko hazkundearen erdia izango dira; AEBn eta eurogunean, ordea, interes tasa altuek eskarian eragina dute.
2023/02/26 - 10:45
G20ko Finantza ministroek ez dute Ukrainaren inguruko akordiorik erdietsi
Herrialde gehienek, Txina eta Errusia salbu, Ukrainako inbasioa gaitzetsi dute, eta gatazka horri egotzi diote inflazioa hazi, banaketa-kateak eten eta janari eta energia alorrean segurtasun falta egon izana.
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.
2022/10/31 - 12:31
Hau da Indiako zubi esekia erori zen unea, 132 pertsonaren heriotza eraginez
Istripua Morbiko (Gujarat estatua) zubi eseki bateko kableak amore eman eta egitura behera etorri zenean gertatu zen. Une horretan ehunka pertsona zubia zeharkatzen ari ziren. Biktima gehienak haurrak eta adinekoak dira.
2022/10/31 - 08:59
Gutxienez 141 pertsona hil, eta beste 60 zauritu dira Indian, zubi zintzilikari bat erorita
Lekukoek azaldu dutenez, 500 lagun inguru, emakumeak eta haurrak tartean, ari ziren zubia igarotzen erori denean. Gujarat Estatuan izan da tragedia, Indiako mendebaldean.