Indiaren misio espaziala arrakastatsua izan da
Indiako Chandrayaan-3 misio espaziala arrakastaz lurreratu da Ilargiaren hego poloan —inoiz esploratu ez den zatian—, lurreratzeko maniobra konplexu baten ostean.
12:14an (GMT) hasi da Indiako Espazio Ikerketarako Erakundeak (ISRO) lur hartzeko maniobrak egiten eta 20 minutu iraun ditu. Horrela, Indiak egindako apusturik handienak arrakasta lortu du. Izan ere, Indiak sekula aireratu duen suziri handi eta astunena da.
Chandrayaan-3 misioa uztailaren 14an aireratu zen, hots, 40 egun igaro ditu bere ibilbidea egiteko.
"Une historiko hauek nazioaren kontzientzian gelditzen dira betirako. Une hau ahaztezina da, aurrekaririk gabea, India garatu baten erakuslea, garaipen oihu bat da India berriarentzat ", esan zuen Narendra Modi Indiako lehen ministroak.
Gauzak horrela, Ilargian lurreratzea lortu duen laugarren herrialdea bihurtu da India, Estatu Batuen, Errusiaren eta Txinaren ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte