Iñigo Urkullu
2024/02/22 - 20:07
Urkullu: ''Eskumen batzuk gauzatzeko giroa eta aukera badaukagu oraindik''
Legealdia bukatu baino lehen, Gernikako Estatutuaren transferentzia gehiago eskuratzeko aukeraren inguruan itxaropentsu azaldu da Iñigo Urkullu. "Lanean ari gara", ziurtatu du lehendakariak agerraldian.
2024/02/22 - 19:44
Lehendakariak apirilaren 21erako deitu ditu EAEko hauteskundeak
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 21ean izango dira, Iñigo Urkullu lehendakariak Lehendakaritzan egindako agerraldi batean iragarri duenez. Ezohiko Gobernu bileran sailburuei dataren berri eman die lehendakariak.
2024/02/22 - 19:36
Lehendakariak apirilaren 21erako deitu ditu EAEko hauteskundeak
Hauteskundeak deitzeko dekretua asteartean argitaratuko da. Behin Eusko Legebiltzarra deseginda, abian jarriko da bozetarako atzera kontaketa.
2024/02/22 - 12:37
Lehendakariak EAEko hauteskundeen data iragarriko du gaur arratsaldean
18:30etik aurrera, komunikabideen aurrean agertuko da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak noiz izango diren jakinarazteko. Litekeena da apirilaren 21a izatea aukeratutako data. Eitb.eus-ek zuzenean emango du agerraldia.
2024/02/22 - 09:09
Albiste izango dira: Euskararen dekretua, Legebiltzarreko azken saioa eta zaintzaren aldeko herri ituna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/21 - 22:26
Jaurlaritzak arratsaldean onartuko du Euskara Normalizatzeko Dekretu berria
Gobernu bilera asteartean zen egitekoa hasiera batean, baina atzeratu egin zuten, lehendakariaren ama hil zelako.
2024/02/21 - 15:14
Euskararen dekretua onartzeko Gobernu bilera ostegun arratsaldean egingo da
Euskararen dekretu berria onartuko da, eta, horren bidez, Jaurlaritzak malgutu egingo du sektore publikoan hizkuntza-eskakizunak esleitzeko sistema.
2024/02/20 - 19:21
Flori Renteria, lehendakariaren ama, zendu da
Iñigo Urkulluk bertan behera utzi zituen gaurko aurreikusita zituen ekitaldi guztiak, eta atzo ez zen joan Juan Mari Uriarte zenaren hiletara, amaren egoerak okerrera egin zuelako.
2024/02/20 - 18:53
Egitasmoa garatzeko kontseilu bat eratu dute, "Euskadi osasuntsuago baterantz aurrera egiteko" helburuarekin
Kontseiluaren eginkizunak izango dira egitasmoaren ezarpena eta ebaluazioa gidatzea, planaren printzipioak betetzen direla zaintzea, erakunde arteko konpromisoa bermatzea eta plana eguneratzea erabakitzea.
2024/02/20 - 09:48
Gobernu bilera atzeratu dute lehendakariaren "familia arazo larri batengatik"
11:00etan, agerraldia egitekoa zen Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria, batzar horretan jorratutako gaien berri emateko.
2024/02/19 - 14:21
Legealdian emandako "konfiantza eta babes leiala" eskertu die lehendakariak Ortuzarri eta Anduezari
Urkullu EAJren eta PSE-EEren buruekin bildu da goizean, eta koalizioa "emankorra" izan dela azpimarratu die. Ortuzarrek eta Anduezak lehendakariaren "lan ona, dedikazioa eta zorroztasuna" nabarmendu dute.
2024/02/19 - 12:05
Amaitu da egoera politikoa aztertzeko Urkulluk, Anduezak eta Ortuzarrek Ajuria Enean izandako bilera
Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak noiz izango diren oraindik ezagutzen ez denean ospatu da bilera. Egungo egoera politikoa aztertzeaz gain, azken legealdiaren balorazioa ere egin dute.
2024/02/18 - 20:15
Urkullu lehendakaria: ''On Juan Mari maisu bat izan da, askorentzat eredugarria''
Urkulluk nabarmendu duenez, "herritarrengandik hurbil egoten jakin izan zuen, eta hurbil egiten euskal Eliza ere". Behartsuenen alde eta Elizatik euskal kultura bultzatzen egindako lana goraipatu du, baita euskal gizarteari "bakegintzaren bidea erakutsi" izana ere.
2024/02/16 - 16:27
Lehendakariari agur esateko baliatu dute gaurko kontrol saioa
Gaurkoa segur aski legegintzaldiko azken kontrol saioa izan dela eta, Iñigo Urkullu lehendakaria agurtu dute hainbat politikarik Eusko Legebiltzarrean.
2024/02/16 - 14:43
Urkullu Ortuzarrekin eta Anduezarekin batzartuko da astelehenean Ajuria Enean
Lehendakariak hauteskundeak noizko deituko dituen puri-purian dagoenean izango da bilera.
2024/02/16 - 11:43
Urkulluk ''norekin goberna daitekeen eta norekin ez erabakitzea'' egotzi dio EH Bilduri
Lehendakariak gogor kritikatu du EH Bilduren jarrera, zerrenda bozkatuenak gobernatzearen eta koalizioan gobernatzearen alde agertu baita, eta "arauak eta salbuespenak bere interesen alde zehaztea" egotzi dio koalizio abertzaleari.
2024/02/16 - 09:22
Albiste izango dira: Azken kontrol saioa, Altzako krimenaren epaiketa eta kanpainaren itxiera Galizian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/15 - 09:16
Albiste izango dira: Azken hiru legeak Legebiltzarrean, haur minbiziaren eguna eta martxoaren 3ko memoriala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

2024/02/15 - 08:51
Eusko Legebiltzarrak legealdiko azken hiru arauak onartuko ditu gaur
Horrenbestez, jardun legegilea azken fasean sartuko da. Gainera, hiru transferentziak eskualdatzeko batzorde teknikoaren bilera "berehala" deituko dute, Jaurlaritzak aurreratu duenez. Hala, lehendakariak itxitzat eman ditzake bozak deitu aurretik hartutako konpromisoak.
2024/02/14 - 20:07
Osakidetzak 277 milioi inbertituko ditu Basurtu, Galdakao eta Donostiako ospitaleak handitzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak Donostiako Alde Zaharreko osasun zentro berriaren inaugurazioan adierazi duenez, hiru ospitaleak handitzeari "ekingo zaio".