Lehendakariak apirilaren 21erako deitu ditu EAEko hauteskundeak
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 21ean izango dira, Iñigo Urkullu lehendakariak Lehendakaritzan egindako agerraldi batean iragarri duenez. Ezohiko Gobernu bileran sailburuei dataren berri eman die lehendakariak.
Iragarpena espekulazio ugariren ondotik egin du Urkulluk, eta hain justu, data hori zen denon ahotan zegoena.
Behin iragarrita, hauteskundeak deitzeko dekretua datorren asteartean, hilaren 27an, argitaratuko da EAEko Aldizkari Ofizialean (EHAA). Orduan desegingo da Eusko Legebiltzarra, eta abian jarriko da bozetarako atzera kontaketa. Legeak ezarritakoari jarraiki, iragarpena kaleratu eta 54 egunen buruan izango da hautestontziekin hitzordua. Hauteskunde kanpaina, berriz, apirilaren 5ean hasiko da.
Lehendakari karguan ia 12 urte eman ditu Urkulluk, 2012ko abenduaren 15etik, eta apirilaren 21eko hauteskundeetan ez da hautagaia izango. "Ez nuke sekula imajinatuko horrelako ohorea izatea", aitortu du.
Agur kutsua izan duen hitzaldian, euskal gizarteari bere aitortza eta esker ona adierazi dio. "Ez ditugu urte errazak bizi. Krisiak bata bestearen atzean pilatu zaizkigu etxeko atean, ondorio zuzen eta oso larriekin, gainera", gehitu du. Hala ere, denbora horretan, lehendakariak esan duenez, euskal gizarteak Eusko Jaurlaritzan duen konfiantza mantendu du.
Pozik agertu da lehendakaria bere legegintzaldietan zehar lortutako emaitzekin, eta balorazio positiboa egin du.
Jaurlaritzaren buruak azaldu duenez, langabezia tasa murriztea "lan zaila da, are gehiago krisi eta gerren testuinguruan. Lorpen kolektibo handia izan da". Zentzu horretan, Urkulluk nabarmendu du 2013ko abenduan 875.161 pertsonak egiten zutela lan Euskadin, eta joan den urtearen amaieran 1.012.947 zirela.
"Krisi eta gerra oso larri, berri eta globalen kateaketa bizi izan dugu", esan du, baina "egoera honetatik indartsu atera gara".
Agerraldian gogorarazi duenez, helburutzat "akordioa bilatzea" jarri zuen lehendabiziko aldiz kargua hartu zuen egunean, Gernika-Lumon, eta helburu hori bera azpimarratu du hiru legealdien balorazioan: "121 lege onartu ditugu, eta % 85an" oposizioko alderdiren batekin izan da.
Bere Exekutiboaren lorpenen artean, autogobernuan eta bizi kalitatean "aurrera egitea" azpimarratu du Urkulluk. "Euskadi Basque Country munduan hobeto kokatu dugu. Izena eta izana dugu mundu zabalean", gehitu du.
Zaldibarko zabortegian hil ziren Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak, pandemian zendutakoak eta indarkeria matxistaren biktimak ere gogoan izan ditu lehendakariak.
ETAk behin betiko jarduera armatua utzi eta bi hilabetera hartu zuen kargua Urkulluk, eta bere gaurko hitzaldian "terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztiak" gogoratu ditu. "Euskadin bakean bizi gara. Atzean utzi dugu terrorismoaren eta indarkeriaren amesgaiztoa. ETA gure bizitzetatik desagertu da betiko", esan du.
Hala ere, Urkulluk gehitu du oraindik asko geratzen dela "gure herrian gorrotoa eta indarkeria berriro ez sortzea" ziurtatuta gera dadin.
Hitzaldiaren bukaeran, bere akatsengatik barkamena eskatzeko tarte laburra izan du. "Gaur ez da ezer amaitzen. Azken egunera arte jarraituko dugu dugun hoberena ematen", gehitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceuta, itxaron-leku: desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko gune bat ireki dute
Oraingoz, 67 dira hildakoak, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.