Iñigo Urkullu
2023/12/31 - 15:00
Iñigo Urkullu: ''Zorionekoa naiz, eta hori zuen konfiantzari esker izan da''
Iñigo Urkulluk urte amaierako bere azken mezua eman du lehendakari gisa Ajuria Enetik. Agur esateko eta eskerrak emateko mezua izan da. "Ez nuen sekula imajinatu izan dudan aukera hau izatea. Zorionekoa naiz, eta hori zuen konfiantzari esker izan da", esan die herritarrei.
2023/12/31 - 15:00
Iñigo Urkullu lehendakariak eskerrak eman dizkie herritarrei "urte hauetan guztietan bidelagun izateagatik"
Beti ez duela asmatu aitortu duen arren, bere ustez, "Euskadi hazi egin da. Enplegua eta gure autogobernua sendotu ditugu, baita berdintasuna eta ongizatea. Nazioartean izena eta izana ere indartu ditugu. Hitz gutxitan, gizarte justuagoa lortu dugu".
2023/12/22 - 06:00
EAEko aurrekontuak oposizioaren zuzenketarik gabe onartuko dira gaur, EAJk eta PSE-EEk atzera bota ostean
Joan den ostegunean, batzordean bozkatu ziren oposizioko taldeek eta Iñigo Urkulluren Gobernua osatzen dutenek aurkeztutako zuzenketa partzialak. EAJk eta PSE-EEk euren gehiengoa berriro baliatu zuten, gainerako taldeen alegazio guztiak baztertu zituzten.
2023/12/20 - 15:08
Iñigo Urkullu: ''Terrorismoa oztopo bat da eta jende askok bizitza osoa egin beharko du hori pairatzen''
Iñigo Urkullu Zumaian izan da Korta enpresaren 60. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian. Lehendakariak gogorarazi duenez, ETAk hildako Joxe Mari Korta enpresaria "askatasunaren eta demokraziaren ikur bihurtu zen, bere gogoz kontra".
2023/12/15 - 13:30
Iturgaizek agur esan dio Urkulluri eta horrek esan dio ez dakiela noiz izango diren hauteskundeak
Carlos Iturgaiz PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak agur esan dio Iñigo Urkullu lehendakariari, gaurkoa gobernua kontrolatzeko azken osoko bilkura izan zitekeelako, baina lehendakariak erantzun dio ez dakiela noiz izango diren hauteskundeak.
2023/12/15 - 12:18
Urkullu lehendakariak "autokritika" egin eta PISA txosteneko datuak "hobetu" behar direla onartu du
Edozein kasutan, azpimarratu du PISA txostenak ez duela hezkuntza sistema bere osotasunean aztertzen, eta hiru konpetentzia soilik ebaluatzen dituela adin tarte jakin batean. Bestalde, emaitzak modu eraikitzailean irakurri behar direla defendatu du Hezkuntza sailburuak.
2023/12/15 - 11:20
Urkulluk "hauteskundeekin itsututa" egotea egotzi dio EH Bilduri, horrek "erantzun berriak" eskatu ostean
Urteko azken Kontrolerako saioan, legegintzaldiko "ikaspenez" galdetu dio Nerea Kortajarenak lehendakariari. EH Bilduren ustez, Euskadiko "arazo potolo eta estrukturalak ezin dira ukatu edo gutxietsi". "Tesi katastrofista" gailentzeko ahaleginean ibiltzea aurpegiratu dio Urkulluk.
2023/12/11 - 14:01
Heriotza Zigorraren aurkako Batzordeak 2023ko Rene Cassin saria jaso du
Heriotza Zigorraren aurkako Nazioarteko Batzordeak 2023ko Giza Eskubideen René Cassin Saria jaso du gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik, "munduko herrialde eta eskualde guztietan heriotza-zigorra indargabetzearen alde egindako borroka nekaezinagatik".
2023/12/07 - 17:51
Urkullu (EAJ), Kortajarena (EH Bildu) eta Gorrotxategi (EP), herritarrentzat gainditu duten bakarrak
Jaurlaritzak hiru hilean behin egiten duen inkestaren bigarren parte honetan, EAEk dituen arazo nagusiei buruz galdetu diete herritarrei. Lan merkatua eta osasungintza izan dira, beste behin, aipatuenak.
2023/12/04 - 13:34
Iñigo Urkullu: ''Ez dut EAJreki gaizki amaituko''
Lehendakarigai izan nahi ote zuen galdetuta, Iñigo Urkulluk esan du "alderdiko gizona" dela eta "bere erabakiak errespetatu eta betetzen" dituela.
2023/12/04 - 13:23
Lehendakariak dio ez dakiela noiz egingo diren hauteskundeak eta agintaldia amortizatutzat jotzea kritikatu du
Alderdi politikoek lehendakarigaiak aukeratzeko barne hauteskundeak abiatu izanak ez du esan nahi agintaldia "agortuta" edo "amortizatuta" dagoela, Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera.
2023/12/03 - 15:09
Euskararen garapen digitalean jarri du azpimarra aurtengo Euskararen Eguneko ekitaldi nagusiak
"Batu ditzagun ahotsak, eraldatu dezagun etorkizuna" lelopean ospatzen ari den egunak Gaitu kanpaina izan du ardatz. Tabakaleran igande eguerdian egin den ekitaldian, euskarak "mundu berri" honetan dituen erronkez eta horiei ekiteko beharraz aritu dira agintari eta adituak.
2023/12/03 - 10:15
Urkullu: ''EBBk proposatutako Pradalesen hautagaitzari errespetua diot eta onartu egiten dut''
Noticias Taldeari eskainitako elkarrizketan lehendakariak azpimarratu duenez, oraindik ez du buruan 2024ko hauteskunde autonomikoen deialdirik, eta hurrengo hiruhilekoa aprobetxatu nahi du Espainiako Gobernuarekin hitzartutako eskumenen transferentzietan sakontzeko.
2023/12/01 - 13:31
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak noiz egingo diren argitzeko eskatu dio EH Bilduk lehendakariari
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, legegintzaldia "agortuta" dago, eta jendartearen arazoei aurre egiteko zein erabaki hartu behar diren galdetu dio. Lehendakariak erantzun dio datuak hobetzeko "anbizioa" dutela.
2023/11/29 - 11:17
Ortuzar: "Ez dugu erabaki Urkullu bazter uztea, ondorengotza kontu bat da"
EBBko presidenteak adierazi duenez, "agenda politiko eta soziekonomikoa beteta dator", alegia, "hiru legealdi iraungo duten prozesuak daude abian". Horregatik, Ortuzarren esanetan, EAJk beharrezkotzat jo du belaunaldi berriei lekua egitea, eta 12 urtez agintean egon daitekeen norbait hautatzea.
2023/11/28 - 17:36
Adostasunaren bidetik, hizkuntza-politika berri bat eskatu dio Kontseiluak Urkullu lehendakariari
Euskalgintzaren Kontseilua kezkatuta agertu da epaitegiek "euskara biziberritzearen aurka" emandako epaiengatik, eta uste du "oldarraldi judizialaren" parte direla. Horren aurrean, adostasun sozial eta politikoak zabaltzeko konpromisoak aldarrikatu ditu, baita horiek "sakonki" lantzekoak ere.
2023/11/28 - 12:39
PSE-EErekin "gobernu sendoa" errepikatzea espero du Ortuzarrek
EAJren EBBko presidenteak azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakarigai gisa proposatzeko erabakia aho batez hartu zuen zuzendaritzak, "epe ertain luzera begira" eta bizpahiru legegintzaldirako.
2023/11/27 - 23:32
Pirinioetako Lan Elkartearen presidentetza utzi du Urkulluk
Lekukoa Carole Delga Okzitaniako presidenteari eman dio, eta beste bi urtez egongo da karguan. Erakundeko osoko kontseiluak "konpromiso" bat onartu du, "hidrogenoaren ekonomia hedatzeko mugaz gaindiko espazio bat sortzearen alde".
2023/11/27 - 15:47
EAJk urtarrilaren 20an jakinaraziko du ofizialki lehendakarigaia
Egun horretan, Eusko Legebiltzarrerako gainerako hautagaiak ere ezagutaraziko ditu, Ezohiko Batzar Nazionalaren amaieran.
2023/11/27 - 13:35
Urkullu lehendakariak adierazi du ez duela hauteskundeen data pentsatuta
Iñigo Urkulluk adierazi du ez duela oraindik pentsatuta Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako data, eta espero duela EAJk Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzarako proposatutako hautagai berriak, Imanol Pradalesek, oinarri jeltzaleen beharrezko babesa lortzea barne hauteskunde prozesuan.