Iñigo Urkullu
2023/11/10 - 08:43
Albiste izango dira: Inbestidurarako bidea, Memoriaren Eguna eta Zinebi
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/08 - 13:54
''Biolentzian eta gorrotoan bukatzen duten manifestazioak'' bertan behera uzteko deia egin du lehendakariak
Iñigo Urkullu lehendakariak gogor gaitzetsi ditu Madrilen azken orduetan izandako istilu larriak. "Jarrera antidemokratiko hauek hauspotzen dituzten pertsonak konplizeak dira eta zuzeneko erantzukizuna dute. Arduragabe hutsak dira", adierazi du lehendakariak.
2023/11/08 - 13:53
Lehendakariak "onartezintzat" jo ditu istiluak, eta horrelako manifestazioak bertan behera uzteko eskatu du
Iñigo Urkullu lehendakariak "irmotasun osoz" gaitzetsi ditu "ideologia faxista duten taldeek" eragindako gertakariak eta "justifikaziorik gabeko jarrera hauek".
2023/11/08 - 13:39
Osakidetzan "neurrigabeko eskaerak eta katastrofismoa" bazter uzteko deia egin du lehendakariak
Urkulluren hitzetan, "egungo errealitatera eta erronketara" moldatu behar da Euskal Osasun Zerbitzua, "errealismoaren printzipioa" aplikatuta, betiere. Osakidetzaren 40. urtemuga ospatzeko ekitaldian egin ditu adierazpenok.
2023/11/08 - 12:44
Iñigo Urkullu, Osakidetzaren 40. urteurrenean: ''Egungo errealitatea eta egungo erronkak ezberdinak dira''
Lehendakariak Osakidetzaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du Gasteizen. "Gizartea gero eta zaharragoa da, eta zerbitzuak errealitate horretara egokitu behar dira", adierazi du Iñigo Urkulluk hitzaldian.
2023/11/06 - 13:17
Urkulluk Sanchezi galdegin dio bete dezala Estatutua, EAJren botoak ere falta zaizkiola gogora ekarrita
Lehendakariak esan duenez, bere asmoa ez da, inbestidurara begira, "kezka eta ziurgabetasuna" areagotzea.
2023/11/06 - 13:09
Hasi dira ADI Data Center eraikitzen, eremu atlantikorako punta-puntako datu-zentro handia
Abanto-Zierbenan izango du egoitza nagusia, eta enpresek eta erakundeek informazioa hodeian biltegiratzeko ahalmen handia izango dute berorri esker, segurtasuna eta hurbiltasuna ardatz harturik, eraldaketa digitaleko prozesuak garatzeko.
2023/11/06 - 13:07
Oraindik EAJren botoak falta zaizkiola gogorarazi dio Urkullu lehendakariak Pedro Sanchezi
Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchezi gogorarazi dio, Juntsekoez gain, oraindik "boto batzuk gehiago" falta zaizkiola, EAJrenak, Espainiako Gobernuko presidente izateko, eta Gernikako Estatutua "betetzeke" dagoela.
2023/11/03 - 14:12
Urkullu lehendakariak salatu du ezin dela prozesu judizial bat hasieratik bukaerara ''euskara hutsean'' egin
Iñigo Urkullu lehendakariak Ciudadanos eta Vox taldeek euskararen inguruan egindako galderei erantzun die Eusko Legebiltzarrean. Justizia administrazioan ere legea betetzea eskatu du, "gaur-gaurkoz ezin delako prozesu judizial bat hasieratik bukaerara euskara hutsean egin".
2023/11/03 - 11:19
Lehendakariaren ustez, zorra barkatzeko akordioa ona izango da Kataluniarentzat
Bere ustez, aldarrikapen ekonomiko hori izan zen ondoren Kataluniako "proces"-a izan den guztiaren jatorria, eta, ildo horretan, akordioa "Kataluniarentzat ona" izango dela uste du.
2023/11/03 - 10:32
Urkullu, 15.000 milioi barkatzeari buruz: ''Hau izan zen gerora izan den prozesu politikoaren jatorria''
"2008-2012 epean izan zen egoerara eramaten gaitu honek", esan du lehendakariak Legebiltzarraren atarian. "Kataluniarrentzat ona bada, ondo deritzot" esanez amaitu du bere adierazpena Iñigo Urkulluk.
2023/10/31 - 13:56
Javier Hurtado: ''Lehendakari sozialista bat Leonor printzesaren zinera joango zatekeen''
Urkullu lehendakaria Diputatuen Kongresuan ez egoteaz galdetuta Hurtadok esan duenez, "ez dagokit nire iritzia ematea, ezta lehendakariari zer egin behar duen edo ez esatea ere. Erabaki bat hartu du, eta berari dagokio bere arrazoiak azaltzea".

2023/10/31 - 11:14
Rodriguez Ranz: "Mimoz prestatu dugu gaurko ekitaldia, aitormen integrala eman nahi diegu biktima hauei"
Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak Balorazio Batzordearen lan "zorrotza" goraipatu du, eta, horrek egin dituen eskarien aurrean, aitortu du polizia abusuen legea "hobetu" egin daitekeela.
2023/10/30 - 15:40
Urkullu txantxetan aritu da Sendagortarekin, enpresarien foroan izandako etenaldi polemikoaren ostean
Lehendakariak Andres Sendagorta Senerreko zuzendariari txantxetan esan dio "euli bat eskuarekin uxatzeko, beharrezkoa ikusten badu", joan den astean Urkulluk enpresarien foroan jasan zituen etenaldiei erreferentzia eginez.
2023/10/30 - 13:50
Senerrek industria aeroespazialari eskainitako lantegiaren lehen harria jarri du Zamudion
2025erako martxan egongo diren instalazio berriek industria-ekoizpeneko eta merkatu aeroespazialerako ingeniaritza-zerbitzuetako zentro bat hartuko dute. Senerrek 25 milioi euroko inbertsioa egin du.
2023/10/27 - 16:07
Iñigo Urkulluren ustez, Juan Luis Ibarraren adierazpenak ''tamalgarriak'' dira
Lehendakariak adierazi duenez, epai judizialen aurkako kritikak, politikariei egindako kritikak bezala, adierazpen askatasunaren baitan kokatzen dira. Gainera, euskara indarkeria garaiekin lotzea deitoratu du.
2023/10/27 - 16:02
Euskadin sortutako lehen satelitea datorren urtean jaurtiko dute espaziora
LUR-1 proiektua Added Value Solutions (AVS) enpresa garatzen ari da, Arabako Parke Teknologikoan, Miñaon, duela hiru urtetik. Lehendakariak taldea zoriondu du, AVSren Miñaoko instalazioetara egindako bisitan.
2023/10/26 - 21:49
Sendagortak eta Garamendik barkamena eskatu diote Urkulluri asteleheneko gertakariagatik
Bi enpresariek telefono dei bana egin diote lehendakariari ostegun honetan, gertatutakoarekin ados ez daudela adierazteko.
2023/10/26 - 16:35
Juan Luis Ibarrak euskarari buruzko epaien inguruan egindako kritiken aurka egin du
Magistratuaren ustez, "erabaki judizialei emandako erantzun horretan, MLNVk sufrimendua sozializatzeko estrategiaren esparruan sustatutako Botere Judizialaren deslegitimazio sozialeko beste kanpaina batzuen oihartzuna antzeman daiteke".
2023/10/25 - 16:30
Urkullu: ''Desiragarriak dira lan-hobekuntzak, baina Administrazio bakoitzaren eskumenak aintzat hartuta''
Iñigo Urkullu lehendakariak ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta Steilas sindikatuek asteazken honetarako sektore publiko osoan deitu duten grebari buruz hitz egin du.