Urkulluk Sanchezi galdegin dio bete dezala Estatutua, EAJren botoak ere falta zaizkiola gogora ekarrita
Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari ohartarazi dio, Juntsen botoak ez ezik, EAJrenak ere falta zaizkiola Presidentetzan jarraitu nahi badu. Hori horrela, gogora ekarri du oraindik bete gabe dagoela Gernikako Estatutua.
Aurreko legealdian Espainiako Gobernuak bere hitza eta konpromisoa bete ez zituela esan du, hain zuzen ere. "Etorkizuneko gobernuak autogobernua aitortu beharko luke, autonomia estatutuan oinarrituta", gaineratu du.
ADI Data Center proiektuaren aurkezpenean, Urkulluk adierazi du bere asmoa ez dela, inbestidurara begira, "kezka eta ziurgabetasuna" areagotzea.
Are, erantsi du Jaurlaritzak "ziurtasuna eta egonkortasuna" eskaini nahi dituela "garai aztoratu hauetan, ez soilik Espainiako Gobernuaren osaketan, baizik eta nazioarte mailan bizi den testuinguru soziopolitiko eta ekonomikoan ere".
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"