Inteligentzia artifiziala
2023/09/19 - 15:25
Bildarratzek ukatu egin du EAEn Extremadurakoak bezalako neska biluzien simulazio kasurik dagoela
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak esan du Jaurlaritzak ez duela Almendralejo bezalako kasuen berririk izan, baina kezka hor dagoela gaineratu du, bai gizartearentzat, bai ikastetxeentzat.
2023/09/19 - 10:55
Adimen artifiziala erabilita hainbat adin txikikoren argazkiak manipulatu eta biluztu dituztela salatu dute
Extremadurako hainbat adin txikikoren gurasoek salatu dutenez, beren alaben argazkiak manipulatu eta sarean zabaldu dituzte. Polizia Nazionalak ustezko egileak identifikatu ditu eta gutxienez zazpi biktimari deklarazioa hartu die.
2023/08/02 - 22:31
Minbiziaren detekzio goiztiarrean Adimen Artifizialak bere lekua egin du, eta oso emaitza onekin
Euskal Herrian hainbat esparrutan hasi dira integratzen; besteak beste, minbizia detektatzeko. Entseguaren arabera, adimen artifizialari esker sanitarioen lan karga %44 murriztu zen.
2023/08/02 - 21:32
Adimen Artifizialak bularreko minbizi kasu gehiago identifikatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera
Lundeko Unibertsitateak (Suedia) egindako ikerketa baten arabera, Adimen Artifizialaren laguntza duen lantaldeak % 20 minbizi gehiago identifikatzen ditu, eta erradiologoen lan-karga % 40 baino gehiago murrizten du.
2023/07/24 - 22:36
Adimen artifizial batek aurkeztutako lehen irrati saioa, Polonian
Aurkezleak Basia du izena eta ordubeteko emisioa duen programa bat gidatzen du: animazioa, entzuleen galderei erantzutea, eguraldiaren iragarpena, albiste arinak eta berak aurkeztutako abestiak.
2023/07/10 - 16:42
Erreskate lanetan suhiltzaileentzat oso lagungarri izan daitekeen exoeskeletoa garatu dute Abadiñon
Punta-puntako teknologia eta Adimen Artifiziala uztartuta erreskate lanetan suhiltzaileentzat oso lagungarri izan daitekeen exoeskeletoa garatu dute Abadiñoko Gogoa enpresan. Pisu handiak erraztasunez altxatzeko eta pertsonak garraitzeko pentsatuta dago.
2023/06/27 - 22:57
'Bild' egunkariak 200 kazetari kaleratuko ditu, adimen artifizialaren aitzakian
Komunikazio enpresaren arabera, lanpostu horiek "zaharkituta" geratu dira. Beharginek, ordea, protesta jendetsuak iragarri dituzte. Alemaniako sindikatuek Gobernuari adimen artifiziala arautzeko legedia berri bat eskatu diote.
2023/06/24 - 17:51
Zeintzuk dira inteligentzia artifizialaren muga etikoak?
Daniel Innerarity filosofoak, Itziar Alkorta Idiakez zuzenbide digitalean adituak eta Xabier Barandiaran EHUko filosofoa eta Adimen Artifizialean adituak Europak teknologia honi jarriko dizkion mugen inguruan hitz egin dute.
2023/06/21 - 22:40
Adimen artifizialak munduan diren hamar lanpostutik zortzitan eragina izango duela diote adituek
Batez ere, automatizatuta dauden lanpostuak galdu edo aldatu egingo dira. Beste asko, ordea, hobetu egingo dira adimen artifizialari esker.
2023/06/14 - 17:01
Inteligentzia artifiziala zaintza biometrikorako erabiltzea debekatu nahi du Europako Parlamentuak
Aldi berean, inteligentzia artifiziala erabilita egiten diren edukiak nola egin diren zehaztea nahi du. Europako Parlamentuak inteligentzia artifizialaren etorkizuneko legerako oinarriak finkatu ditu eta asteazken honetan hasiko ditu negoziazioak Europako Batzordearekin eta Europako Kontseiluarekin.
2023/06/14 - 10:05
Albiste izango dira: Osakidetzaren mahai sektoriala, Berlusconiren hileta eta adimen artifiziala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/13 - 22:42
John Lennonen ahotsa bizirik, adimen artifizialari esker
Teknologia berri horri esker, John Lennonen ahotsa txertatu diote berorrek hil aurretik sortutako pieza bati. 'Now and then' du izena. Paul McCartneyk BBCri emandako elkarrizketa batean aurreratu du aurten kaleratuko den The Beatlesen azken diskoaren parte izango dela abestia.
2023/06/05 - 15:48
Adimen artifizialak sortutako edukiak identifikatzeko eskatu die Bruselak plataforma digitalei
Europako Batzordearen ustez, Youtube edo TikTok plataformek, esaterako, argi utzi behar dute adimen artifizialak zer eduki sortu dituen, jardunbide egokien kodeari erantzuteko.
2023/05/31 - 16:31
Adimen artifizialak gizateriaren desagerpena ekar lezakeela ohartarazi dute sortzaileek
Adimen artifizialaren sortzaileek gizateriaren desagerpena ekar lezakeela ohartarazi dute. Gerra nuklear baten eta pandemia baten arriskuarekin alderatu dute adituek. Ondorioz, sektorea arautzea nahi dute adimen artifiziala garatzen ari diren enpresa nagusietako buruek.
2023/05/11 - 19:01
Europako Parlamentuak lehen urratsak eman ditu adimen artifiziala arautzeko legeak sortzeko bidean
Horretarako, ChatGPT bezalako sistemek sortutako edukiak adimen artifizialaren bidez sortuak direla ohartaraztea legeztatu nahi du. Arau horiek munduko lehenak izango lirateke sektorean.
2023/05/03 - 00:58
Adimen artifizialez sortutako irudi batek argazkilaritzako lehiaketa ospetsu bat irabazi du
Polemika berri bat piztu da Estatu Batuetan adimen artifizialarekin sortutako irudi batekin. Izan ere, honek argazkilaritza lehiaketa ospetsu bat irabazi du, epaileak engainatuz.
2023/04/20 - 23:16
Michael Schumacherren familiak kereila jarriko du adimen artifizialarekin sortutako elkarrizketa batengatik
Hala esan diete familiako ordezkariek Alemaniako hainbat hedabideri, 2013an eski-istripu larri bat izan zuen pilotu ohiaren jarraitzaileen artean elkarrizketak haserrea sortu ondoren.
2023/04/19 - 16:24
Euskal herritarren erdiek baino gehiagok uste dute teknologia berriek euren lanak egin ditzaketela
Lehendakaritzak argitaratu duen txostenean, teknologia digitalek eguneroko bizitzan duten eragina aztertu dute. Bertan, besteak beste, teknologia berriekiko interes maila eta horiek erabiltzeko trebetasuna neurtu dute.
2023/04/14 - 23:09
OpenAIk ez du "denboraldi batean" GPT-5 garatuko, mundu osoko adituek etenaldia eskatu ondoren
Hala eta guztiz ere, adimen artifizialeko teknologiek duten hazkunde azkarragatik kezkatuen daudenentzat, Sam Altmanen hitzak ez dira kontsolamendua, enpresa GPT-4ren potentziala handitzen ari baita Internetera konektatuz.
2023/04/13 - 21:05
OpenAI, ChatGPTren jabea, ikertzen ari dira datuak babesteko araudia ustez ez betetzeagatik
Gainera, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) jakinarazi du joan den astean Datuak Babesteko Europako Batzordeari (EDPB) eskatu ziola ChatGPT zerbitzua osoko bileran jorratzeko gai gisa sartzeko.