Internet
2020/08/11 - 11:19
'The New York Times'ek 20 urte barru ez du paperezko ediziorik izango
900.000 pertsona baino gehiago daude egunkariaren paperezko ediziora harpidetuta. Horri esker, egunkaria asteko zazpi egunetan inprima daiteke iragarkirik gabe eta irabaziak lortu.
2020/08/07 - 12:13
Trumpek TikTok enpresarekin edozein negozio debekatu du irailaren 15etik aurrera
"Berdin zait Microsoft edo beste konpainia handi bat den, konpainia seguru batek, konpainia oso estatubatuar batek erosi behar du", esan du Trumpek Etxe Zurian.
2020/08/03 - 12:06
Iruzur eginez Instagrameko kontuak lapurtzea helburu duen kanpaina bat salatu dute
Ustez egile eskubideekin zerikusia duen kontu batek mezu bat bidaltzen dio biktimari, ingelesez, azken argitalpenetako batean egindako ustezko arau-hauste baten berri emanez.
2020/08/01 - 16:15
Egiptok eta Turkiak neurri zorrotzak ezarri dituzte Tik-Token bideoak zabaltzeagatik
Kairoko bi emakumeri justiziak bi urteko espetxe zigorra eta 16.000 euroko isuna ezarri dizkie inmoralak eta familiaren balioen kontrakoak omen diren bideoak zabaltzeagatik.
2020/07/29 - 12:54
Sherpa.ai euskal enpresak AA plataforma bat sortu du datuen pribatutasunari aplikatua
Plataformak Adimen Artifizialeko algoritmoen potentzia erabiltzeko aukera emango du, datu pribatuak partekatzeko beharrik gabe.
2020/07/28 - 17:07
Googlek itsaspeko kable batekin lotuko ditu AEB eta Europa, Sopelatik
Grace Hopperrek zuntz optikoaren kommutazio berritzailea izango du, komunikazio globalen fidagarritasuna hobetuko duen teknologia, eta horrek trafikoa hobeto mugitzeko aukera emango du.
2020/07/28 - 16:49
WhatsAppek, Instagramek eta Facebookek konexio arazoak izan dituzte
Facebooken jabetzako sare sozialek huts egin dute astearte honetan, eta horiek normaltasunez erabiltzeko arazoak egon dira. Ezin izan dira argazkiak, bideoak ezta audioak ere kargatu.
2020/07/28 - 11:47
Googlek itsaspeko kable batekin lotuko ditu AEB eta Europa, Bilbo eta Bude hirietatik
Konpainiak Estatuan egingo duen mota horretako lehen konexioa da. 2017an, Facebookek eta Microsoftek Atlantikoaren bi aldeak batu zituzten Sopelatik.
2020/07/16 - 11:30
Ospetsuen Twitterreko kontuak pirateatu dituzte kriptodirudun iruzurrak egiteko
Pirateatutako kontuek antzeko txioak argitaratu dituzte bitcoin bidezko dohaintzak eskatuz. Izoztutako kontu gehienak martxan daude berriro.
2020/07/14 - 16:34
Juan Carlos Santamaria osasun teknologiako Europako influencer nagusienetako bat da
Juan Carlosek 4 urte daramatza osasun-teknologiari buruzko txioak idazten, baina Europa mailako aitorpenik ez zuen espero
2020/06/28 - 13:20
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, haur pornografia erosteagatik
Interneteko zuzeneko emisioetara jotzen zuen atxilotuak eta kriptotxanpon bidez ordaintzen zituen nahieran eskatzen zituen sexu erasoak.
2020/06/19 - 21:27
COVID-19aren arrastoari jarraitzeko app bat martxan jarri du Ibermaticak
Gipuzkoako enpresak ziurtatu duenez, Tecnaliarekin elkarlanean garatutako aplikazioa “koronabirus kutsatuen harremanen jarraipena egiteko gai da”.
2020/06/09 - 20:30
WhatsAppek erabiltzaileen milaka telefono zenbaki zabaldu ditu Googlen
WhatsAppen web bertsioan identifikatu da akatsa, 290.000 eta 300.000 erabiltzaile artean zabaldu dira Estatu Batuetako, Erresuma Batuko, Indiako zein Espainiako erabiltzaileen telefonoak.
2020/05/31 - 11:37
Ibilaldia, gaur, Internet bidez
Jaia urriaren 18ra atzeratzea erabaki bazuten ere, igande honetan zen egitekoa; beraz, programazio berezia prestatu dute bertsolariekin, musikarekin eta bestelako ikuskizunekin.
2020/05/29 - 09:59
Sare sozialen pribilegioak murriztea helburu duen dekretu bat sinatu du Trumpek
Twitter, Facebook, YouTube eta Google konpainiak euren plataformetan argitaratutako edukiak moderatzen saiatzen badira, AEBko Gobernuak zigor ditzakeen aztertu nahi du Trumpek.
2020/05/17 - 17:06
Isolamenduan gizarte-harremanak indartzeko balio izan digu Internetek
COVID-19ak ezarritako konfinamendu bitartean, Interneteko kontsumoa inoiz baino gehiago igo da, eta ohiturak erabat aldatu egin dira, beharbada, behin betirako.
2020/05/12 - 19:15
Zuzenean zerbitzuak maiatzaren 21ean aurrez aurreko arreta eskainiko du berriro
Erkorekak gogorarazi du administrazio prozedura gehienak digitalizatuta daudela, eta online egin daitezkeela, identifikazio sistema ofizial batekin.
2020/05/07 - 16:39
Internet bidezko iruzurrak hirukoiztu egin dira itxialdia hasi zenetik
Gaikileek une ezin hobea aurkitu dute itxialdian, Interneten kontsumoa izugarri handitu delako.
2020/05/02 - 12:14
Konfinamenduak ez du eskola jazarpena eten, sare sozialen bidez areagotu egin da
"Jende askok pentsatu gabe egiten du, txantxa hutsa dela pentsatuta", ohartarazi dute adituek. Berrogeialdian, eskola jazarpenak % 10eko hazkundea izan du.
2020/04/28 - 14:14
Ez Bilbo, ez Donostia, ez Iruñea; Bartzelonan egin zen bolo-bolo zabaldutako argazkia
EiTBk jakin duenez, Bartzelonako Pau Casal etorbidean egin zuten argazkia. Irudian ageri diren pertsonen arteko distantziak nolabaiteko nahasmena sor dezake, ia 300 metroko sakonera dagoen arren.