Internet
2020/05/31 - 11:37
Ibilaldia, gaur, Internet bidez
Jaia urriaren 18ra atzeratzea erabaki bazuten ere, igande honetan zen egitekoa; beraz, programazio berezia prestatu dute bertsolariekin, musikarekin eta bestelako ikuskizunekin.
2020/05/29 - 09:59
Sare sozialen pribilegioak murriztea helburu duen dekretu bat sinatu du Trumpek
Twitter, Facebook, YouTube eta Google konpainiak euren plataformetan argitaratutako edukiak moderatzen saiatzen badira, AEBko Gobernuak zigor ditzakeen aztertu nahi du Trumpek.
2020/05/17 - 17:06
Isolamenduan gizarte-harremanak indartzeko balio izan digu Internetek
COVID-19ak ezarritako konfinamendu bitartean, Interneteko kontsumoa inoiz baino gehiago igo da, eta ohiturak erabat aldatu egin dira, beharbada, behin betirako.
2020/05/12 - 19:15
Zuzenean zerbitzuak maiatzaren 21ean aurrez aurreko arreta eskainiko du berriro
Erkorekak gogorarazi du administrazio prozedura gehienak digitalizatuta daudela, eta online egin daitezkeela, identifikazio sistema ofizial batekin.
2020/05/07 - 16:39
Internet bidezko iruzurrak hirukoiztu egin dira itxialdia hasi zenetik
Gaikileek une ezin hobea aurkitu dute itxialdian, Interneten kontsumoa izugarri handitu delako.
2020/05/02 - 12:14
Konfinamenduak ez du eskola jazarpena eten, sare sozialen bidez areagotu egin da
"Jende askok pentsatu gabe egiten du, txantxa hutsa dela pentsatuta", ohartarazi dute adituek. Berrogeialdian, eskola jazarpenak % 10eko hazkundea izan du.
2020/04/28 - 14:14
Ez Bilbo, ez Donostia, ez Iruñea; Bartzelonan egin zen bolo-bolo zabaldutako argazkia
EiTBk jakin duenez, Bartzelonako Pau Casal etorbidean egin zuten argazkia. Irudian ageri diren pertsonen arteko distantziak nolabaiteko nahasmena sor dezake, ia 300 metroko sakonera dagoen arren.
2020/04/27 - 19:44
Zinemaldia, Cannes eta Mostra jaialdi birtual batean batuko dira Youtuben
'We Are One: a Global Film Festival'en parte izango dira, YouTubek larrialdiko irtenbide gisa antolatu duen ekitaldi birtuala koronabirusaren pandemia dela eta.
2020/04/23 - 14:58
Koronabirusa atzemateko eredu berrien bila ari dira EAEko parke teknologikoetan
Besteak beste, adimen artifiziala eta Big Data erabiltzen ari dira proiektuetan aurrera egiteko. Eskasiarik ez duten materialekin azkarragoak diren alternatibak aurkitu nahi dituzte.
2020/04/23 - 11:39
'Arraroa da pantaila baten atzean ikasten aritzea'
On-line ikasketen garaian, azterketak prestatzen hasi dira unibertsitate mailako ikasleak
2020/04/20 - 10:58
Euskaraldiak 'Etxealditik Euskaraldira' ekimena abiatu du itxialdirako
Etxeko hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egitea eta euskararen erabilera sustatzea izango du helburu, azaroan hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioari begira.
2020/04/18 - 22:17
Online salmentak izugarri hazi dira supermerkatuetan konfinamenduarekin
Erosketa dendan egin ordez, saskia etxetik betetzea ohitura berri bilakatu da konfinamendu egoeran. Jende gehiago kontratatu behar izan dute eskari guztiak etxeetara banatu ahal izateko.
2020/04/17 - 22:50
Ertzaintzak sextortsio saiakeren gorakada antzeman du EAEn
Ziberdelitugileak biktimei xantaia egiten saiatzen dira Internet bidez mezuak bidaliz, ustez ordenagailuetatik lortutako eduki sexualeko irudiak ez zabaltzearen truke.
2020/04/15 - 13:33
Euskal kulturgintzaren "greba digitala" deitu dute apirilaren 21erako eta 22rako
300dik gora kultur eragile, sortzaile eta langileren atxikimendua dute dagoeneko, eta hiru helburu jarri dituzte: gogoeta eragitea, premiazko neurriak exijitzea eta mahai bat osatzea.
2020/04/07 - 20:00
Telelanari buruzko hainbat galdera eta erantzun
Koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, enpresa askotan telelana ezartzea erabaki dute. Etxetik lan egiteak sortutako zalantzak argitzen ditugu gida honetan.
2020/04/07 - 15:45
Facebookek erabiltzaileen datuak eskainiko dizkie COVID-19aren ikertzaileei
Facebookek Data for Good, datuekin erabilera sozialak bilatzen dituen programa, zabaldu du, eta erabiltzaileen mugimenduei buruzko informazioa emango die COVID-19 gaitzaren ikertzaileei.
2020/04/07 - 13:07
WhatsAppek birbidalketak mugatu ditu, zurrumuruak eta desinformazioa saihesteko
Mezu horien hedapena murrizteko asmoz, aurrerantzean behin bakarrik birbidali ahal izango da askotan zabaldutako mezu bat.
2020/04/03 - 17:57
Nafarroako Gobernuak 1.500 informatika-ekipo banatu ditu ikasleen artean
"Ikasle bakar bat ere atzean ez geratzea da erronka nagusietako bat", esan du Carlos Gimeno Hezkuntza sailburuak.
2020/04/03 - 12:52
Konfinamenduan zibersegurtasuna bermatzeko aholkuak
Egunotan biderkatu egin da Interneten erabilera, eta segurtasun neurriak zaindu eta indartu behar dira. Europolek erabilera pribaturako edo telelanerako aholku gomendio sorta zabaldu du.
2020/04/02 - 14:13
Ez kafeak ez teak ez dute koronabirusa sendatzen
Bi mezu berdinek propietate miragarriak egozten dizkiete teari eta kafeari,izan ere ez dituzten substantzia batzuetan oinarrituta,eta txinatar mediku bat eta CNN katea nahasi dituzte albiste faltsuan.