Euskal kulturgintzaren "greba digitala" deitu dute apirilaren 21erako eta 22rako
Euskal kulturgintzako hainbat eragile, sortzaile eta profesionalek bat egin dute 'Kulturgintzan' ekimenarekin eta greba digitala deitu dute apirilaren 21erako eta 22rako sektorearen egoera zein den azaleratzeko eta neurriak exijitzeko.
Dagoeneko 300dik gora atxikimendu jaso dituen ekimena "euskal kulturgintzaren ekosistema" osatzen duten guztiei dago zuzenduta: sortzaileak, antolatzaile eta bitartekariak, komunikabideak, hezitzaileak, kulturzaleak eta herritarrak.
Hori horrela, apirilaren 21ean eta 22an Interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia egin dute, hiru helburu hauekin: gogoeta eztabaida soziala eragitea norbanakoak euskal kulturgintzarekiko duen atxikimenduari buruz, premiazko neurriak exijitzea koronabirusaren larrialdi egoeraren aurrean, eta euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duten guztientzako elkargunea antolatzeko lanean hastea.
Ekimenaren sustatzaileek azaldu dute egungo egoeran "areagotu" egin dela kultur arloko langileen "prekarietatea", emanaldiak eta bestelako kultur lanak bertan behera geratu direlako.
"Itxialdi garaiotan, kultur ekimenak etengabe zabaltzen ari dira sare telematikoetan eta hedabideetan. Zuzeneko emanaldiak, grabatuak, irakurketa aholkuak, dantza ikastaroak…, gehien-gehienak debalde. Sortzaileok egoeraren jakitun ari gara duguna herrikideekin eskuzabaltasunez partekatzen eta, oraingoan, trukean kulturaren balio soziala hausnartzeko eskatu gura dizuegu", azaldu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da