Ez Bilbo, ez Donostia, ez Iruñea; Bartzelonan egin zen bolo-bolo zabaldutako argazkia
Igandean, adin txikikoek kalera ateratzeko aukera izan zuten berriro, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz ia zazpi aste etxetik irten gabe igaro ondoren. Ordudanik, sare sozialetan bolo-bolo zabaldu da guraso ugari seme-alabekin parke batean daudela ematen duen argazkia, baina ez zen Bilbon, ez Donostian, ezta Iruñean ere egin.
Zehazki, Bartzelonako Pau Casal etorbidean atera zen, eta ia 300 metroko sakoneran dauden elementuak pilatzen ditu. Horrenbestez, argazki horretan agertzen diren pertsonen arteko "gertutasunak" nahasmena eragin dezake, elkarren arteko segurtasun-distantzia errespetatzen ari ziren edo ez zalantzan jarrita.
VOST Euskadirekin elkarlanean, koronabirusaren inguruan zabaltzen ari diren zurrumurruei edota albiste faltsuei aurre egiteko EiTBren Koronabuloak ekimenak igandean egin zen argazki horren kokapen zehatza jakin du.
14 urtetik beherakoentzat ordubeteko irteeren lehen egun horretan, WhatsAppen eta sare sozialetan Bilboko Casilda Iturrizar parkean hartutako argazkia zela zabaldu zen, baita Donostian zein Iruñean dagoen parke batean hartutakoa zela ere. Twitterren, erabiltzaile batzuek Valentzian eta Madrilen kokatu zuten.
Alabaina, irudi honetan ikusten den bezala, bolo-bolo zabaldutako argazkiarekin alderatuta, bai Saba izenarekin ezagutzen den aparkalekurako sarrera, bai etorbideari izena ematen dion musikari katalanaren estatua bera ere, argi eta garbi agertzen dira bi argazkietan.

Saba parkingerako sarrera eta Pau Casalsen estatua, Google Mapsen irudia eta bolo-bolo zabaldutako argazkia. Irudia: VOST Euskadi

Pau Casalsen estatua, izen bereko etorbidean. Argazkia: Wikimedia / Canaan / CC BY-SA
Zalantzaren bat bazegoen ere, jada ospetsua den argazkiaren atzealdean agertzen den eraikina nahastezina da: Grupo Godo komunikazio taldearen eta La Vanguardia egunkariaren egoitza enblematikoaren parean dagoena da, Winterhur izenarekin ezaguna, Francesc Macia plazan.

Winterthur eraikina, Godo komunikazio taldearen eta "La Vanguardia" egunkariaren egoitza, Francesc Macia plazan. Argazkia: Wikimedia / Zarateman / CC0
Kritikak eragin dituen "efektu optikoa", ia 300 metroko sakonera duen argazkian
Argazki horretan agertzen diren pertsonen ustezko arduragabekeria da irudi hori bolo-bolo zabaltzea eragin duen arrazoietako bat, elkarren arteko distantzia egokia errespetatu ez zutela ematen duelako.
Dena dela, eguneko beste irudi polemiko batekin gertatu zen bezala, Donostiako Zurriolako argazkia kasu, azterketa xeheago batek Bartzelonako argazkiko elementuen antolaketari buruzko azalpena erraztu dezake, eta beste ikuspuntu bat eman.
Kasu honetan, ordea, (orain arte) ezin izan dugu Kataluniako hiriburuko argazkiaren egilea identifikatu, baina EFE agentziako lankideek azaldu zigutenez, Donostian ateratako irudia nahiko ohikoa den teleobjektibo batekin egin zen. Argazki-tresna horren efektu optikoak elkarrengandik urrun dauden elementuen "pilaketa" eragin dezake.
Bartzelonako argazkia atera zen lekuaren kokapen zehatza genuenez, Google Mapsekin kalkulatu dugu ia 300 metro daudela atzealdean dagoen eraikineraino, nahastezina baita.

Pau de Casals etorbidetik Winterthur eraikinera dagoen distantzia. Irudia: Google Maps
Horrela, itxura guztien arabera, Donostian gertatutakoa errepikatzen da hor. Argazkiak polemika handia sortu zuen, ustez "ardurarik gabe" aritu ziren pertsonak harrapatu zituztelako bertan. Alabaina, ikus ditzagun eskuineko bankuak, trafiko seinalea eta atzean dauden motorrak.
Aholkatzen den gutxieneko distantzia dago elementu horien artean, eta banku berean eserita zeuden bi pertsonak gutxieneko distantzia zaindu zuten, bankuaren punta batean zegoelako bakoitza.
Halaber, jatorrizko argazkian, eskuinean elkarrekin hizketan ari diren bi emakumeak, bata eguzkitan dago eta bestea itzalean, semea besoetan duela. Teleobjektiboak hurbiltzen ditu, baina lurreko itzalak (orain arte ikusitakoa kontuan hartuta) erreferentzia txikia ematen digu, bereizten duen distantzia begi bistaz eman dezakeena baino dezente handiagoa dela ondorioztatzeko.


Oraingoan ere, gogoan dugu, Donostiako argazkiaren azalpenean egin genuen bezala, leku berean ateratako bi argazkiren gaineko txio argigarri hau, kasu honetan Kopenhagen (Danimarka) egindakoa:
EiTBren "Koronabuloak" ekimenaren bitartez, VOST Euskadirekin lankidetzan aritzeaz gainera, "Maldito Bulo" atariarekin eta Eva Caballerok Radio Euskadin zuzentzen duen "La Mecánica del Caracol" dibulgazio saioko komunitate zientifikoarekin elkarlanean ari da EiTB, zurrumurru horiei aurre egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.