Sherpa.ai euskal enpresak AA plataforma bat sortu du datuen pribatutasunari aplikatua
Sherpa.ai enpresak asteazken honetan iragarri duenez, Adimen Artifizialeko algoritmoen (AA) potentzia erabiltzea ahalbidetuko duen plataforma berri bat sartu dute, datu pribatuak partekatu behar izan gabe. Plataforma hori 'Open Source' da, eta konpainiako garatzaileentzako AA zerbitzuei gehituko zaie, elkarrizketa- eta gomendio-algoritmoetan egindako aurrerapenak barne.
Sherpa.ai Keynoteren bigarren edizioan, oraingoan online egin dena, Xabi Uribe-Etxebarria euskal enpresaren sortzaile eta CEOak azaldu duenez, "datuen pribatutasuna enpresa teknologikoentzako borroka-zaldia izaten ari da", eta ohartarazi du egoera hori nabariagoa izango dela koronabirusaren ondorengo garaian, "askok datuen segurtasunaren eta pribatutasunaren artean aukeratu beharko dutela uste dutenean".
"Sherpan oso konprometituta gaude pribatutasunarekin. Sherparentzat, eta niretzat pertsonalki, pribatutasuna funtsezko balio etikoa da. Datuen pribatutasunari uko egin gabe segurtasuna AAri esker lor daitekeen zerbait da, eta gaur aurkeztuko dugu aukeratu behar ez izatea ahalbidetuko duen aurrerapena", adierazi du.
Nola eutsi datuen pribatutasunari?
AAk datu asko behar ditu ikasteko eta datu horiek askotan informazio pribatua jasotzen dute. Datu horiek ikusgai egon ez daitezen, Sherpak tokian tokiko ereduak trebatzen ditu, eta hobekuntzak hodeian konbinatzen dira, datu sentikorrak trukatu gabe. Eguneratze horiekin guztiekin perfekzionatzen den eredu global bati gehitzen zaizkio. Horri Ikaskuntza Federatua esaten zaio.
Konpainiaren ustez, plataformaren beste abantailetako bat da "industrian erabiltzen diren algoritmoen % 100arekin funtzionatzeko gai da, eta gaur egungoak, berriz, algoritmoen % 20 soilik erabiltzeko gai dira". "Datu pribatutasuna demokratizatzeko jauzi erraldoia da hau, AAren potentziari uko egin gabe", nabarmendu du Uribe-Etxebarriak.
Pribatutasuneko 'framework'ak Sherpa.ai Developers (developers.sherpa.ai) garatzaileentzako plataforma osatzen du. Plataforma hori ere astearte honetan aurkeztu da eta Adimen Artifizialaren erabilera indartzea eta teknologia hori ikasi, erabili eta garatzeko interesa duen munduko komunitate bat sortzea du helburu.
Garatzaile eta ikasleentzat pentsatua
Plataforma garatzaileek edo ikasleek erabil dezakete, probak edo esperimentuak egin nahi badituzte, baita Adimen Artifiziala modu errazean inplementatzeko eta konpainiako prozesuak hobetzeko prest dauden profesionalek ere. Pribatutasun-plataformaz gain, beste bi zerbitzu-atal ditu: elkarrizketa-atala eta aurreikusteko eta gomendatzeko teknologien aplikazioak programatzeko interfazearen multzoa.
Zerbitzu horiek merkaturatzeko lanean ari dela dio konpainiak. Hain zuzen ere, Sherpako CEOak dioenez, "aurrerapen honi etekina atera diezaioketen osasun arloko eragileekin eta beste sektore batzuekin elkarrizketa aurreratuetan" ari dira.
Ekitaldi honetan John Sculley (Apple eta Pepsiren CEO ohia), Joanna Hoffman (Marketing zuzendari ohia Applen, Steve Jobsen eskuin eskutzat jotzen dena eta gaur egun Senior Advisor Sherpa.airen Negozio eta Marketing Garapenean), Tom Gruber (Siriren sortzailea eta Sherpa.ren taldeko kidea) eta Celestino Garcia (Sherpa.aiko Negozio Garapeneko VP) Samsung konpainiako goi kargudun ohia ere izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.