Iparralde
2024/10/24 - 21:50
Udaberrian iritsiko da Euskaraldia, berrabiarazita, euskararen erabilera aktibatzeko xedez
Maiatzaren 15etik 25era egingo da laugarren ekitaldia, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean, baina egun horiez harago joango den mugimendua sortzea izango du helburu, “euskararen erabilera aktibatzeko prest dagoen jendea batu, trebatu, antolatu eta dinamika soziala” indartzea.
2024/10/24 - 09:38
Albiste izango dira: Euskaraldiaren aurkezpena, Klima Aldaketaren aurkako Eguna eta Kardiologia Kongresua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/23 - 18:15
20 urteko gazte bat atxilotu dute Bokalen, 7 urteko adingabe bat bortxatzea egotzita
Joan den igandean jazo zen, akusatua atxilotu egin zuten udaltzainek liskar baten berri izan zutenean. Bertaratutakoan, zenbait herritar gaztea jipoitzen ari zintzaizkiola ikusi zuten. Asteburuko bigarren sexu-eraso larria da, Angelun, larunbatean, 75 urteko emakume bati egindakoaren ondotik.
2024/10/23 - 16:15
'Naiades' izeneko pintxoa, Euskal Herriko pintxorik onena
'Naiades' izeneko pintxoa da Euskal Herriko pintxorik onena eta Kanboko Terrae jatetxeko sukaldariek egiten dute. Hala iritzi diote Hondarribin egin den txapelketan.
2024/10/22 - 12:49
Ipar Euskal Herrian azaroaren 25ean sartuko da indarrean alokairuak mugatzeko neurria
Eremu tentsionatu izendatutako Lapurdiko 24 udalerritan ezarriko dute neurria. Hiru eremu zehaztu dituzte, eta horietako bakoitzean, batez besteko alokairu prezio bat ezarri dute.
2024/10/21 - 15:50
Baiona natur hondamendi eremu izendatzea eskatu diote Frantziako Gobernuari
Joan den osteguneko euriteei itsasgora batu zitzaien ostiralean, eta Errobi eta Aturriko arroek ezin izan zioten eutsi emariari. Ondorioz, urak hartu zituen Baionako erdiguneko toki ugari, kalte handiak eraginez.
2024/10/18 - 22:52
Itsasgorak ibai bihurtu ditu Baionako kaleak
Osteguneko euriteei itsasgora batu zaie, eta Errobi eta Aturriko arroek ezin izan diote eutsi emariari. Ondorioz, urak bigarren egunez jarraian hartu ditu Baionako erdiguneko toki ugari, baita normalean ura iristen ez den eremuak ere.
2024/10/18 - 22:07
Urak Baiona erdialdea hartu du gaur ere
Atzoko prezipitazioengatik ibaiak oso hazita zihoazen, eta itsasgorarekin ezin izan diote eutsi horrenbesteko ur emariari. Erreketatik ez ezik, estoldetatik ere atera da ura.
2024/10/18 - 15:59
Atertuz joango da eta asteburuan giro dotorea izango dugu, eguzkia eta tenperatura atseginak lagun
Eguzkia nagusitzen joango da orduek aurrera egin ahala. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean, zerbait bustiko du, baina igandean, udaberriko aroa izango da nagusi, eta termometroek 25 °C-en langa gaindituko dute.
2024/10/17 - 20:44
Andoni Aizpuru: ''Litrotan ez du gaur bezain beste botako, baina euria egiten jarraituko du''
Egoera zailena Gipuzkoan, Nafarroa iparraldean eta Iparraldean dago. Zenbait tokitan, metro koadroko 100 litro baino gehiago pilatu dira azken orduetan.
2024/10/17 - 13:29
Baionako bestak uztailaren 9tik 13ra egingo dira 2025ean
Ferianteen eskariari erantzunez, Mont-de-Marsango eta Baionako gobernuek adostu dute bi bestak egun beretan ez izatea. 2026an, berriz, uztaileko hirugarren astean egingo dira festak Lapurdiko hiriburuan.
2024/10/17 - 13:26
Euriteak direla eta, alerta eta abisuak daude indarrean Ipar Euskal Herrian, Gipuzkoa eta ia Nafarroa osoan
Egun osoan metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatzea espero da Gipuzkoan, eta 15-40 foru erkidegoan (Erribera salbu). Ipar Euskal Herrian, metro koadroko 20-30 litro metatu dira gauean, eta hala, euriagatik ez ezik, uholde arriskuagatik ere alerta laranja ezarri dute.
2024/10/15 - 18:27
Artedramak Amets Arzallusen ''Miñan'' eleberriaren moldaketa estreinatuko du ostiralean, Luhuson
Amets Arzallusek orain bost urte idatzi zuen Miñan liburu arrakastatsua: modu zuzen, xalo eta sentituan kontatzen du bertan Ibrahima Balderen bizitza. Artedramak orduan Ibrahimek kontatu eta Ametsek idatzi zuena egokitu eta oholtzaratuko du.
2024/10/15 - 13:05
Zaintza, landa eremuan desparekotasuna areagotzen duen faktorea
Landa eremuko emakumeek gizonek baino ia 10 aldiz denbora gehiago bideratzen dute beste pertsona batzuk zaintzera (1:42 ordu lehenek, 12 minutu bigarrenek). Gainera, egunero bi ordu gehiago egiten dute lan.
2024/10/07 - 15:30
''Gure lurraldeen arteko elkarlan hau behar historikoa da''
Imanol Pradales lehendakaria eta Jean-Rene Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoaren presidentea Iparraldeko hiriburuan bildu dira astelehen honetan, erakundeen arteko lankidetza indartzeko asmoz. "Urtero Europan zabaltzen doan populismoaz" ohartarazi du Etchegarayk bere hitzaldian.
2024/10/07 - 09:08
Hego haizeak epeldu eta nahasiko du astea
Tenperatura epelak izango dira, oro har, baina lainoak nagusituko dira, eta zaparradak izango ditugu. Haizeak gogor joko du une batzuetan.
2024/10/06 - 20:09
Pradales eta Etchegaray mugaz gaindiko lankidetza indartzeko asmoz elkartuko dira
Bilkura 10:00etan egingo dute, Baionan. Horren ondotik, bi buruzagiak hedabideen aurrean agertuko dira bileraren ingurukoak azaltzeko.
2024/10/05 - 19:16
XVIII. mendean Lapurdin euskaraz idatzitako 52 eskutitz daude Londresko Artxibo Nazionalean
Le Dauphin izeneko itsasontzi korsarioari atzemandakoak dira. Bertan zihoazen euskaldunek Kanadan zituzten senideei eta adiskideei igorritako gutunak dira, eta Xabier Lamikiz historialariak aurkitu zituen orain 20 urte.
2024/10/05 - 15:06
Sunita Clambong: "Euskal kanta klasikoak garrantzitsuak dira niretzat, baina denetarik entzuten dut"
Sunita Clambong gazteak a capella abesten du Tik Tok sarean. Txikia abestiarekin arrakasta izan du. Sunitak txikitatik abesten duela aitortu du. Angelukoa da, eta EHUn antropologia ikasten ari da une honetan. Aitortu duenez, hitz egiten hasi aurretik ikasi zuen abesten.
2024/10/02 - 22:52
Aske utzi dituzte migratzaileei muga pasatzen laguntzeagatik Hendaian atxilotutako zazpi ekintzaileak
Hendaiako Auzitegian deklaratu dute goizean zazpi ekintzaileek, eta epaileak behin- behinean 24 orduko atxiloaldia ezarri die. 15:30 pasatxotan askatu dituzte.