Iparralde
2024/06/20 - 15:36
Abisu horia ezarri dute arratsalderako, euriteengatik eta kazkabarragatik
Arratsaldeko lehen orduetan zaparrada trumoitsuak eta txingorra ere bota ditzake.
2024/06/18 - 18:46
Ipar Euskal Herriko ikasleek unibertsitatera sartzea ahalbidetzen duen Baxoa azterketa hasi dute
150 ikaslek baino gehiagok euskaraz edo elebidunean ikasi dute, baina aurten ere, ez dute azterketa beren hizkuntzan egiteko eskubidea izango.
2024/06/18 - 12:27
Abisu horia aktibatu dute gaur arratsalderako Euskadin prezipitazio handiak eta kazkabarra espero baitira
Meteo Francek ere abisu horia ezarri du Ipar Euskal Herrian, arratsaldetik aurrera, ekaitzengatik.
2024/06/16 - 19:38
Ekainaren 9an hasi eta uztailaren 7ra arte, igandero botoa ematera deituta daude Beskoitzeko herritarrak
Azken hilabeteotan hainbatetan joan behar izan dugu hauteslekuetara, baina Beskoitzen marka hautsiko dute, bost igandez jarraian bozkatu behar baitute. Joan den astean Europakoak izan zituzten eta datozen asteetan alkate, diputatu eta Asanblea Nazionaleko ordezkariak hautatu behar dituzte.
2024/06/15 - 18:13
1.500 pertsonak Baionako erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte eskuin muturraren aurka
Euskal Herria Bai koalizio abertzale eta ezkertiarrak eta ezkerreko beste alderdi batzuek osatzen duten Fronte Popular Berria aliantzako ordezkariek bat egin dute deialdiarekin. Sindikatuetako eta giza eskubideen aldeko elkarteetako ordezkariak ere atera dira kalera.
2024/06/15 - 14:53
Angelun borrokaldi batean larri zauritu zen etxerik gabeko gizona hil egin da
Baionako Fiskaltzak ikerketa abiatu du homizidioagatik, eta ustezko erasotzailea atxilotu dute, kalean bizi den 30 urteko gizon bat.
2024/06/15 - 00:14
Parisko Auzitegiak bertan behera utzi du Ciottiren kanporatzea, eta LRko buruzagi izaten jarraitzen du
Eric Ciotti kanporatua izan zen, Marine Le Penen ultraeskuindarrekin ekainaren 30ko eta uztailaren 7ko hauteskundeeetarako aliantza bat egiteko asmoa zuelako.
2024/06/14 - 20:12
Fronte Popularra eskuin muturra boterera ez iristeko alternatiba bakarra bezala aurkeztu da
"Oso harro gaude ezker osoarekin eta ekologistekin egotearekin", esan du Olivier Faure Alderdi Sozialistako buruak. "Funtsezkoa jokoan dagoenean, hor gaude, beti hor", azpimarratu du.
2024/06/14 - 18:35
Larralde: ''Egoeraren larritasunaren aurrean, gure militantziak Fronte Popularrera batzea berretsi du''
EH Bai ezker abertzaleko koalizioak bat egin du Fronte Popularrarekin. Xabi Larralde EH Baiko kidearen ustez, "egoeraren larritasuna" kontuan hartuta hartu dute erabakia: "Lehenetsi behar ditugu ezkerreko sentibilitate ezberdinen artean bateratzen gaituzten elementuak, desadostasunen gainetik".
2024/06/14 - 18:31
EH Baik ezkerreko Fronte Popularrarekin bat egin du eta hautagaiak izango ditu
Alderdi abertzaleko kideak, alderdi sozialistako kideak eta gizarte zibilekoak aurkeztuko dira hautagaitza horretan Ipar Euskal Herriko barrutietan.
2024/06/14 - 15:26
Argitzera egingo du, asteburuak aurrera egin ahala
Larunbat goiza hodeitsua eta freskoa izango da, baina eguerditik aurrera, hodeiak saretzen joango dira eta eguzkia ikusteko aukera izango dugu. Igandean, giro dotorea izango da nagusi, 23-27 °C-ko maximoekin.
2024/06/12 - 20:04
Frantziako LR alderdiak Ciotti kargutik kendu du, Le Penen ultraeskuinarekin ituna egiten saiatzeagatik
Erabakia "aho batez" onartu dute LR alderdiko zuzendaritzako kideek. Hala ere, Eric Ciottik ukatu egin du batzar horrek legezko ondoriorik duenik: "Gure alderdiko presidentea izaten jarraitzen dut".
2024/06/10 - 09:59
Albiste izango dira: Hauteskunde biharamuna, Bilboko emisio gutxiko eremua eta Kataluniako Parlamentua, abian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/10 - 08:26
EH Bilduk irabazi ditu Europako hauteskundeak EAEn, eta PSOEk Nafarroan
EAEn bigarren indarra PSOE izan da, eta EAJ hirugarren tokian geratu da. Foru Erkidegoan, berriz, PPrentzat izan da bigarren lekua, eta EH Bildurentzat hirugarrena. Ipar Euskal Herrian eskuin muturra izan da garaile.
2024/06/10 - 01:30
Ipar Euskal Herrian, eskuin muturra garaile
Marine Le Penen Bilgune Nazionalak herri eta hiri nagusietan irabazi du: Baionan, Donibane Lohizunen, Hendaian, Kanbon, Senperen eta Urruñan, besteak beste.
2024/06/09 - 21:15
Bilboko, Donostiako, Bermeoko eta Kanboko erraldoiak, Gaztelugatxen jaun eta jabe
Iaz Bilboko Aste Nagusian adostutako erronkari eutsita, Gaztelugatxe Euskal Herriko 13 erraldoi horien topaleku bihurtu da larunbatean. Lan eskerga izan da erraldoiak igotzea, bakoitzak 30-37 kiloko pisua baitu.
2024/06/09 - 20:40
Parte-hartzea % 40,58koa izan da Euskadin eta % 41,28koa Nafarroan 18:00etan
2019ko hauteskundeetakoak baino datu okerragoak dira, baina orduan udal eta foru hauteskundeekin batera egin zituzten, eta horrek eragina izan ohi du parte-hartzean.
2024/06/09 - 09:36
Euskal Herri luze-zabaleko hauteslekuak, Europako hauteskundeetarako prest
Ultraeskuinaren balizko gorakadaren mamuak astindu du kanpaina, eta, besteak beste, migrazioa eta lehen sektorearen egoera izan dira hizpide nagusiak. Beste hauteskunde hitzorduetan ez bezala, emaitzak "berandu" argitaratuko dira, 23:00ak baino beranduago, 27ek euren kontaketak behin bukatuta.
2024/06/08 - 22:00
Maria Josefa Sansberro ''Maddi'' mugalaria omendu dute Bigarren Mundu Gerran iheslariei laguntzeagatik
Bigarren Mundu Gerran Sara eta Bera artean iheslariei muga zeharkatzen lagundu zien. Pertsona askori lagundu zien berak sortutako pasabide batetik Lapurditik Nafarroara heltzen.
2024/06/08 - 13:04
Abisu horiak prezipitazio handiengatik, gauerdira arte, eta alerta laranja Nafarroa hegoaldean
18:00etatik gauerdira, denean izango da abisu horia, 15-20 litro pila bailitezke ordubetean, eta ekaitza lehertu eta txingorra egin lezake, barnealdean bereziki. Igande goizaldean, kostaldean izango da prezipitazio handiena, eta 40-50 litro ere pila litezke zenbait lekutan.