Irak
2022/01/26 - 13:33
Erantzukizuna
Estatu Batuek Afganistango eta Irakeko gerretan izandako jokaerak, mendebaldeko demokraziaren oinarriak zulatu ditu. Helburuak lortu ahal izateko ontzat eman dituzte portaera oro, torturak eta epaiketarik gabeko hilketak.
2021/11/19 - 12:22
Urtebeteko haur siriar bat hil da Poloniako baso batean, Bielorrusiako mugatik gertu
Bielorrusiako agintariek korridore humanitario bat irekitzeko eskatu diote Europar Batasunari, Poloniako mugan harrapatuta dauden 2.000 migratzailerentzat.
2021/11/12 - 13:24
Bielorrusia zibilak "erabiltzen" ari dela salatu du Poloniak
Bestalde, Turkiak iragarri du ez diela Bielorrusiara bidaiatzen utziko irakiarrei, siriarrei eta yemendarrei.
2021/11/07 - 21:40
Atentatu-saiakera egin dute Irakeko lehen ministroaren aurka
Iraken, lehen ministroaren kontrako atentatua egin dute. Lehergailuz betetako hiru dron erabili dituzte Al Kazemiren etxeari eraso egiteko, eta horietako batek lortu du eraikinaren kontra jotzea. Lehen ministroa onik atera da, baina sei bizkarzain zauritu dira.
2021/11/07 - 17:10
Onik atera da Irakeko lehen ministroa bere kontrako atentatu batetik
Lehergailuz betetako hiru dron erabili dituzte Al Kazemiren etxeari erasotzeko, eta horietako batek etxearen kontra jo du. Oraingoz inork ez du bere gain hartu erasoa.
2021/10/12 - 13:04
Muqtada al Sadrren alderdiak garaipena aldarrikatu du Irakeko hauteskundeetan
Sadam Husseinen erregimenak 2003an behera egin zuenetik izandako parte-hartze baxuena izan dute igande honetako hauteskundeek, % 41 inguru.
2021/10/11 - 10:39
% 41eko parte-hartzea izan da Irakeko Parlamentua aukeratzeko hauteskundeetan
25 milioi irakiarrek zuten botoa emateko eskubidea igandeko bozetan. Oposizioak boikoterako deia egina zuen.
2021/10/10 - 22:53
Parte-hartze urria, Irakeko Parlamenturako hauteskundeetan
25 milioi irakiar zeuden deituta igande honetako bozetara, eta tokiko komunikabideen arabera, parte-hartzea % 30 ingurukoa izan da. Oposizioak ez zuen sinesten hauteskundeak garbiak izango zirenik, eta boikot egitea eskatu die boto-emaileei.
2021/10/10 - 22:52
Herritarrek bizkarra eman diete Irakeko hauteskundeei
% 30 ingurukoa izan da parte-hartzea, hedabideen arabera. Kaleko protestengatik aurreratutako hauteskundeetan beste protesta bat egin dute, bozketan ez parte hartuta.
2021/10/10 - 18:24
Aldaketa handirik ez da espero Iraken, gaurko hauteskunde aurreratuetan
Ez da ilararik ikusten hauteslekuen atarietan eta abstentzioa handia izan daitekeela uste da.
2021/10/10 - 00:01
Etsipena da nagusi aldaketa nahi dutenen artean, Irakeko hauteskundeen atarian
Parlamentu berria aukeratuko dute irakiarrek, eta herrialdean izan ziren protesta handien jarraitzaileek boikoterako deia egin dute.
2021/10/09 - 18:56
18 urteko okupazioaren ondoren, azken aldiz izango dira AEBetako tropak Irakeko hauteskundeetan, igandean
24 ordu baino ez dira falta boto-kutxak irekitzeko, eta sinatutakoa betetzen bada, hauek izango dira Estatu batuetako tropen presentziarekin egingo diren azken bozak.
2021/09/29 - 12:55
Fair Saturdayk Karim Kanaan Wasfi musikaria saritu du
Irakeko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria izan da Wasfi, eta kulturaren bitartez mundua eraldatzen saiatu izana aitortu diote. Atentatuak izan ziren tokietan musika jotzeagatik egin zen ezagun.
2021/07/13 - 11:21
Gutxienez 64 pertsona hil dira Iraken, covid gaixoak isolatuta zeuden ospitale batean
Itxura guztien arabera, oxigeno bonbona batek eztanda egin du koronabirusak kutsatutako gaixoak isolatuta zeuden ospitalaren hegal batean.
2021/05/30 - 21:53
Turkiako Gobernuak 1.162 pertsona "neutralizatu" ditu Sirian eta Iraken 2021ean
Gehienak Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) milizianoak izango lirateke. Gainera, 24.700 militar kargutik kendu dituzte 2016ko estatu kolpearen ikerketaren ondorioz.
2021/05/23 - 22:37
Martxa egin dute Donostian, Palestina, Kolonbia, Sahara eta Kurdistanen alde
Manifestazioaren antolatzaileek azaldu dute lau gatazkek badituztela ezaugarri komunak; denetan "Estatu heteropatriarkal, klasista, arrazista eta oso militartuen" aurrean daudela, alegia.
2021/05/15 - 21:22
Israelen erasoaren aurkako aldarria, Euskal Herriko eta munduko kaleetan
Londresen, 100.000 pertsona inguruk elkarretaratzea egin dute Hyde Parken, eta beste 3000 batek Bruselako erdialdean. Besteak beste, Paris, Berlin eta Bagdaden ere mobilizazioak izan dira.
2021/04/25 - 22:47
82 hildako Bagdaden, Al-Khatib ospitalean izandako sutean
Leherketa batek sutea piztu du Bagdadeko Al-Khatib ospitalean eta 82 hildako izan dira, gutxienez. Osasun ministroa kargutik kendu dute.
2021/04/25 - 15:56
Leherketa batek sua piztu eta 82 hildako utzi ditu Bagdadeko Al-Khatib ospitalean
Dirudienez, oxigeno botilek eztanda egin dute covid-19 pazienteentzako ospitalean. Biktimek erredurak dituzte, eta batzuek solairu garaienetatik salto egin dute, sugarretatik ihes egiteko.
2021/03/20 - 16:49
Musika tresnak, gerra eremuetara
Musikak gerraren gordintasuna samurtu dezan, Mugarik Gabeko Musikariak elkarteak urteak daramatza musika tresnak biltzen eta gerrek astindutako herrialdetara bidaltzen.