Iran
Irango telebista kate nazionala hackeatu dute, "Emakumea, askatasuna, bizitza" oihupean
Mahsa Amini hil zenetik, protesta egunik gogorrenetako bat bizi izan du Iranek
Juliette Binoche eta Marion Cotillardek ilea moztu dute Irango emakumeei elkartasuna adierazteko

90 hildakotik gora izan dira Iranen Mahsa Aminiren hilketagatik izandako protestetan
''Bella Ciao'' persieraz, Irango emakumeen eskubideen aldeko aldarria
Elkarretaratzea egin dute Bilbon Irango emakumeei babesa eskaintzeko
31 hildako Iranen, Mahsa Aminiren heriotzaren aurkako protestetan
Maryam Fathi: 'Dena militarizatu dute Kurdistan partean, sarraskia egiten ari dira'
Errusiak, Txinak eta Iranek Mendebaldearen alternatiba izan nahi dute, ordena multipolar bidezkoago baterako
Europaren behar energetikoen zati bat ase dezakeela adierazi du Iranek
2015eko akordio nuklearra berrezartzear egon daiteke
Iranek ukatu egin du Rushdieren erasotzailearekin inolako loturarik izatea, eta idazlea jo du erantzule bakar

Salman Rushdie, bizirik baina larri zaurituta
ATOMIKOA
Irango agintariek adierazi dute, bonba atomikoa egiteko baliabide teknikoak lortu dituztela, nahi izan ez gero arma nuklearrak sortzeko modua dutela, baina gaur egun ez dela hori duten lehen helburua. Iran, beste herrialde asko bezala, aspaldi ari da nuklear indarra arma bihurtzeko ahaleginetan. 2015n, Nazio Batuetako Segurtasun Batzordean ordezkaritza iraunkorra duten 5 gobernuekin akordioa sinatu zuen ahalegin horiek bertan behera uzteko, trukean, mendebaldeak bere kontrako zigorrak bertan behera utzi eta Iranek zeuzkan energia beharrak aztertu eta asetzeko bideak jorratzeko konpromisoa hartu zuen.
Baina 2018n Donald Trumpek akordioa hautsi zuen inorekin hitz egin gabe eta inori azalpenak eman gabe. Iranek urte hauetan uranioa aberastu du, eta barruan egindako ahaleginari esker eta kanpotik jasotako laguntzaz badirudi bere helburua lortu duela. Ez dakigu Ipar Koreak eta Iranek bonba nuklearra egin eta modu eraginkorrean erabiltzeko ahalmenik ote duten, baina mendebaldeko potentzia nuklearrek auzi honetan izandako jokaerak, arazo korapilatsu honetan ohikoa izan den mezua zapuztu dute.
Arma nuklearrak sortu eta erabiltzeko ahalmena zuten etsaiek, arma hauek eskuratu zituztenetik, disuasioa izan da orekak hautsi ez daitezen guztiek onartu dutena. Inork ez ditu arma nuklearrak erabiliko jakin badakielako bere burua suntsituko duela, gerra hau inork ezin duelako irabazi. Hori hala izanik, batez ere XX. mendean munduko potentzia nagusiak aurrez aurre izan direnean, erabat alda liteke arma nuklearra lortzen duenak galtzeko gutxi duen kasua.
Arma nuklearrak dituzten gobernuek eta batez ere mendebaldeak, arriskutsua bihurtu den jarrera izan dute azken urteetan, arma nuklearrak eskuratzeko bidean zeuden herriei tratu berezia eman dietelako, arma horiek norberaren burua babesteko tresna baliotsuena direla argi eta garbi aldarrikatuz. "Zure burua babestuta izan nahi baduzu, onena arma nuklearrak eskuratzea da", horixe jaso dute gobernu eta agintari guztiek. Ukrainako gatazkak berriz, mezu horren egia baieztatu du.
Sobietar Batasuna desegin ondoren utzitako armategi handia, tartean arma nuklearrak, errepublika ezberdinetan sakabanatuta geratu ziren. Ukrainak, 5 mila bonba atomiko, bonba horiek jaurtitzeko ibilgailuak, kontinentetik kontinentera iritsi zitezkeen 176 misil eta bonba nuklearrak garraiatu eta erabiltzeko 44 hegazkin zeuzkan. 1994n Budapesteko Memoranduma deritzana sinatu zuen, arma horiek Errusiaren esku uzteko. Akordio hura sinatuz Errusiak, Estatu Batuek eta Erresuma Batuak, Ukraina babestu eta bere mugak eta burujabetza errespetatzeko hitza eman eta dokumentua sinatu zuten. Gaur egun Ukrainak arma horiek izan balitu Errusia ez zen ausartuko egin duena egitera. Eta hori guztiok dakigu, baita Ipar Koreak, Iranek eta arma atomikoak lortzeko ahaleginetan ari diren beste herrialde guztiek ere.