Albiste dira
Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Masud Pezeshkian erreformistak irabazi ditu Irango presidentetzarako hauteskundeak

Osasun ministro ohi eta egun parlamentaria denak gero eta ospe handiagoa lortu du herritarren artean, moderazio mezu batekin, Mendebaldearekiko hurbiltasuna erakutsiz eta beloari kritika eginez. Maiatzean helikoptero istripu batean hildako Ebrahim Raisi ultrakontserbadorea ordezkatuko du.
Masud Pezeshkian, Irango hauteskundeetan irabazle. Argazkia: EFE
Masud Pezeshkian, Irango hauteskundeetan irabazle. Argazkia: EFE

Masud Pezeshkian erreformista gailendu da Irango presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulian, eta herrialde horretako hurrengo presidente bihurtuko da, Irango Hauteskunde Batzordearen arabera.

69 urteko bihotz-kirurgialaria da Pezeshkian, eta botoen % 53,6 eskuratu ditu. Saeed Jalili ultrakontserbadoreak, ordea, botoen % 44,3 lortu ditu.

Osasun ministro ohi eta egun parlamentaria dena Irango Errepublika Islamikoaren bederatzigarren presidente bihurtuko da, maiatzean helikoptero istripu batean hildako Ebrahim Raisi ultrakontserbadorea ordezkatuta.

Hauteskunde kanpainaren hasieran, Pezeshkian ez zen oso ezaguna, baina gero eta ospe handiagoa lortu du, moderazio mezu batekin, Mendebaldearekiko hurbiltasuna erakutsiz eta beloari kritika eginez.

Hauteskundeetan parte-hartze txikia izan da (% 39,9), eta horrek agerian utzi du herritarren parte handi bat ez dagoela pozik Ruhola Khomeini aiatolak 1979an ezarritako sistema politikoarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X