Iruñeko Alde Zaharra
2025/01/02 - 12:36
Lau atxilotu indarkeria matxista delituengatik Gabonzaharrean Iruñean
Udaltzaingoak 33 jarduketa egin behar izan ditu elkarbizitza arazoengatik, 11 zaratagatik eta 28 pertsonek laguntza eskatu dutelako. 11 intervenciones por ruidos o molestias y las 28 de ayuda a personas que la necesitaban.
2024/09/08 - 21:47
Batasunaren Pribilegioaren ospakizunek hartu dute Iruñeko Alde Zaharra
Duela 601 urte Nabarreria, San Nikolas eta San Zernin burguak batu eta gaur egungo Iruñea osatzeko baimena eman zien Karlos III.ak. Ez da festarik falta izan gaur. Buruhandi eta erraldoiak izan dira karriketan, eta Udalbatza galaz jantzita ikusteko aukera izan dute iruindarrek.
2024/09/07 - 15:55
Iruñeko Alde Zaharrean apartamentu turistikoen lizentzia gehiago ez ematea erabaki dute
Iruñeko Udaleko EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek auzoaren bizitegi eredua babestu, bere ehun komertziala defendatu eta 2030erako Hiri Agendan azaldutakoaren ildotik turismo eredu jasangarri bat bultzatu nahi dute.

2024/07/13 - 23:19
'Gaixoa ni' kantatu aurretik, bada aukerarik oraindik Iruñean festaren azken orduez gozatzeko
Azken entzierroa, San Ferminen Zortziurrena, Erraldoien agurra, Kulturen Kalejira eta su artifizialak izan ondoren, festa amaierako abestiaren txanda helduko da, eta horrekin amaituko dira 204 orduz etenik gabe ospatu diren sanferminak.
2024/07/10 - 19:33
Abarzuza liburu-dendari, agur: Entzierroko korrikalarien ''gordailuak'' ateak itxi ditu
Duela 31 urte, bat-batean, Martzela Abarzuza korrikalariei beren gauzak Santo Domingo kaleko bere liburu-dendako liburuen artean ezkutatzen uzten hasi zitzaien. Aurten, erretiroa hartu ondoren, korrikalariek beren gauzak non gorde ez duten lehen urtea da.
2024/07/09 - 13:54
Victoriano del Rioko zezenek entzierro azkarra egin dute, beste behin
Euren ospeari men eginda, animaliek 2 minutu 28 segundoko denboran egin dute ibilbidea. Arrisku uneren bat baino gehiago izan den arren, bi pertsona baino ez dituzte eraman erietxera, eta dagoeneko eman diete senda agiria.
2024/07/06 - 10:55
Urduritasun handiko orduak Iruñean, txupinazoaren atariko
12:00ak jo orduko mundu osoko milioika begi begira izango dituzte Duguna dantza taldeko kideek, beraien ardura izango baita txupinazoa jaurti eta 2024ko sanferminei hasiera ematea.
2024/06/04 - 14:10
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Iruñean
Ustezko erasotzailea, 50 urteko gizon bat, Alde Zaharreko ostalaritza-lokal batean atxilotu zuten eta espetxean dago jada. Horrez gain, Tuteran beste eraso matxista bat salatu dute.
2023/12/30 - 18:07
Topa eginez ospatu dute Iruñeko Katakrak liburu dendaren 10. urteurrena
Euskararen, kulturaren eta gizarte mugimenduen erreferente bihurtu da Katakrak Iruñean zein kanpoan. Topa eginez hasi dute eguerdian hamargarren urteurreneko ospakizun festa. 2016az geroztik, kantina, liburu denda eta aretoa izateaz gain, argitaletxe propioa ere badute.
2023/10/19 - 11:10
Aske utzi dituzte Iruñean gazte bati jipoia ematea egotzita atxilotutako lau gizonak, tartean hiru militar
Epaileak behin-behinean aske utzi ditu, baina astero epaitegian agertu beharko dute eta ezingo dira biktimarengana hurbildu.
2023/09/09 - 18:32
Iruñeko San Gregorio kalea hesituta dute eraikin baten zati bat behera etorri delako
Hirugarren solairuko lurra erori da. Suhiltzaileen teknikariek eta arkitektoa eraikinak izan dituen kalteak baloratzen ari dira. Solairu horretan ez zen inor bizi eta ez da inor zauritu.

2023/07/15 - 11:25
'Villavesaren entzierroa'-rekin, giro paregabean amaitu dituzte sanferminak Iruñean
Ohiturari eutsiz, uztailaren 15ean dozenaka pertsona batu dira Iruñeko Santo Domingoko aldapen, 'villavesaren entzierroa'-n parte hartzeko.

2023/07/13 - 11:28
Victoriano del Rioko zezenek korrikalari bat adarkatu dute sanferminetako entzierro azkarrenean
Aurtengo marka (2'18'') ezarri dute Madrilgo adardunek. Abiadura biziaren ondorioz, hainbat erorketa izan dira, eta une arriskutsuak sortu. Hiru lagun eraman dituzte ospitalera, bat adarkatuta. 58 urteko herbeheretar bat da, eta zauria du barrabil-zorroan.

2023/07/12 - 10:11
Lasterketa politak egiteko aukera eman dute Jandillako zezenek
Ia ibilbide osoan batuta eta ordenatuta joan dira animaliak, eta ez dute aldeetara adarkadarik egin. Azkar egin dute ukuiluetarako bidea: 2 minutu eta 23 segundoan. Hiru korrikalari eraman dituzte ospitalera
2023/07/01 - 21:14
Dozenaka pertsonak "animalien sufrimendurik gabeko" San Fermin jaiak aldarrikatu dituzte Iruñean
Nafarroako Libertad Animal elkarteak deitutako protestan, Iruñeko lagunarteak zezen-plazatik ateratzen diren egunean, tauromakiak hirian ez duela tokirik izango azpimarratu dute.
2022/10/06 - 10:53
Iruñeko merkataritzak eta ostalaritzak argiak itzali dituzte, energiaren prezio altuagatik
Estafeta kaleko establezimenduek, esaterako, 15 minutuz itzali dituzte euren argiak, eta kandelak eskaini dizkiete kontsumitzen ari ziren bezeroei. Bizi duten egoera larria salatzea da ekintza honen helburua.