Iruñeko Alde Zaharrean apartamentu turistikoen lizentzia gehiago ez ematea erabaki dute
Iruñeko Udaleko EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek ekimen arauemaile bat abian jartzea adostu dute, hiriko Alde Zaharrean apartamentu turistikoen lizentzia gehiago ez emateko.
"Prebentziozko hirigintza-aldaketa" gisa definitutako akordio honek auzoaren bizitegi eredua babestu nahi du, horren ehun komertziala defendatu eta turismo eredu jasangarri bat bultzatu, 2030eko Hiri Agendan azaldutakoaren ildotik, talde horiek elkarrekin egindako ohar batean azaldu dutenez.
Gaur egun horrelako 186 apartamentu daude, auzoko etxebizitza guztien % 2,8 eta hiri osoan dauden 337 pisu turistikoen erdia baino gehiago (% 55). Azken bost urteetan bakarrik, 90 pisu turistiko berri ezarri dituzte eta 21 eskaera daude une honetan mahai gainean.
Akordioaren oinarri den dokumentuan ohartarazi dutenez, "apartamentu turistikoen proportzioa etxebizitza iraunkorreko eskaintzarekiko altuegia denean, tentsionamentua gertatzen da, batez ere alokairuko merkatuan, eta baita etxebizitzaren prezioen igoera ere".
Etxebizitza Eskuragarriaren Planaren eranskina
Lau taldeek 2023ko abenduko akordioetan bultzatutako Etxebizitza Eskuragarriaren Udal Planean jasotzen dira halako bizitokien ugaritzeak higiezinen merkatuan dituen ondorio negatiboak kontrolatzeko bideak. Izan ere, "jarduera ekonomiko horrek hirian izan dezakeen eragina minimizatu nahi da, bereziki tokiko higiezinen merkatuan, eta, hirigintza-plangintzaren bidez, beste hiri batzuetan gertatzen ari diren moduko egoerak saihestu".
Horren eragin negatigoen artean, hauek nabarmendu dituzte: "salmentan zein alokairuan dauden etxebizitzen prezioen garestitzea, ohiko eta hurbileko merkataritzaren sektoreak jasaten dituen zailtasunen larriagotzea eta hirigune historikoen identitatearen galera".
Urtea amaitu baino lehen onartzea helburu
Lau indarren artean lortutako akordioak neurri hori eztabaidatzeko eta onartzeko bide-orria ere jasotzen du. Horren arabera, datorren astelehenean onartuko da Tokiko Gobernu Batzarrean akordioaren oinarri den dokumentua, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Plangintza Zerbitzuak egindako proposamena.
Izapide hori bete ondoren, erabakia NAOn argitaratuko da, eta jendaurrean jartzeko aldia irekiko da.
Horren ondoren, alegazioak egiteko aldia irekiko da, dokumentua Hirigintza Batzordean eztabaidatu aurretik. Aurreikuspenen arabera, urtea amaitu baino lehen onartuko da Osoko Bilkuran PEPRIren aldaketa.
Hirigintza-aldaketa horrek ez die gainerako turismo-ostatuei eragingo, eta, beraz, hotelek, ostatuek, pentsioek eta aterpetxeek egungo araudia izaten jarraituko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi dago lan-absentismoaren tontorrean, % 9,4ko zifrarekin
Nafarroak, berriz, % 7,4ko absentismoa du eta azken bost urteetako daturik altuenera iritsi da. Bi erkidegoek gainditzen dute Espainiar Estatuko batez bestekoa.
Maderas de Llodioko langileak lanera itzuli dira 284 eguneko grebaren ostean
Enpresa batzordea eta Garnica akordio batera iritsi ziren joan den astean, lanera itzuli nahi izan duten kaleratuek itzultzeko aukera izan zezaten.
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.