IRUÑEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aske utzi dituzte Iruñean gazte bati jipoia ematea egotzita atxilotutako lau gizonak, tartean hiru militar

Epaileak behin-behinean aske utzi ditu, baina astero epaitegian agertu beharko dute eta ezingo dira biktimarengana hurbildu.

Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak behin-behinean aske utzi ditu Alde Zaharreko diskoteka baten kanpoaldean gazte bati jipoia ematea leporatuta atxilotutako lau gizonak, tartean Espainiako Armadako hiru militarrak

Atzo epaitegian deklaratu ostean behin-behinean aske gelditu badira ere, astero epaitegian agertu beharko dute eta ezingo dira biktimarengana hurbildu

Erasoa irailaren 29an gertatu zen, Burgoen plazan, eta biktimak salaketa jarri zuen Foruzaingoan. Salaketaren ondotik, ikerketa abiatu zuten gertaturikoa argitzeko, eta herenegun atxilotu zituzten jipoiaren ustezko egileak. Jipoiaren ondorioz, biktimari ebakuntza egin behar izan zioten, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean.

Azken asteetan, sare sozialetan bolo-bolo dabil jipoia jasotzen duen bideoa.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X