Iruzurrak
2019/04/15 - 15:16
Chillida, Munch eta Guerrero artisten lanak faltsutzen zituen gizon bat atxilotu dute
Madrilen egin dute atxiloketa, galeria baten jabeak salaketa jarri eta gero, iruzurgileak Chillidaren eskultura baten kopia saldu ostean.
2019/03/29 - 12:43
Santander, ING eta PayPalen bezeroei zuzendutako 'phishing' kanpainez ohartarazi dute
Erakunde horien izenean bidalitako helbide elektroniko faltsuak atzeman ditu Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak. Kasurik ez egiteko eta mezuok ezabatzeko aholkatu du.
2019/03/29 - 07:45
betiOn zerbitzuaren bitartez egindako iruzur batez ohartarazi du Jaurlaritzak
Lan Departamentuak azpimarratu duenez, betiOn Telelaguntza Zerbitzu Publikoa aktibatzeko behar-beharrezkoa da bulego batera joatea.
2019/03/14 - 21:46
37 lagun ikerketapean, auto istripuak erabiliz aseguru enpresei iruzur egiteagatik
Ertzaintzak egindako ikerketa baten ondorioa da eta kasua Bilbo, Barakaldo, Getxo eta Durangoko auzitegietan dago. 120.000 eurotik gorako iruzurra izan litekeena ikertzen ari da Ertzaintza.
2019/03/14 - 13:29
37 lagun ikertzen ari dira aseguru etxeei istripu faltsuengatik iruzur egiteagatik
122.000 euro inguru lortu zituzten trafiko-istripu faltsuen iruzurrarekin.
2019/03/10 - 21:17
Milioi bat euroko iruzurra salatu dute Donostiako eta Errenteriako 130 familiek
Eraikin batzuetako fatxadak konpondu ez, baina dirua kobratu izana, egotzi diote Gipuzkoako enpresa bati. Bihar hasiko da horren aurkako epaiketa.
2019/03/03 - 15:04
Gasteizko ustezko iruzurgilearen biktimek dirua berreskuratzeko itxaropena dute
Arabako goi mailako kirolari ohiaren aurkako salaketa aurkeztu dute. Biktimetako bi elkarrizketatu ditu EiTBk.
2019/03/01 - 15:13
Cifuentesek PPko militantzia aldi baterako bertan behera uztea eskatu dio alderdiari
Justizian sinetsi duela eta denborak arrazoia emango diola esan du Madrilgo presidente ohiak.
2019/02/27 - 14:25
Teknologia-parkeetako presidente ohiaren aurkako auzia artxibatu dute
Arabako Auzitegiaren arabera, "ez dago zantzu nahikorik" Julian Sanchez Alegriari inputatutako hiru delituetako bat ere egin zuenik pentsatzeko.
2019/02/18 - 14:28
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza Imsersoaren kontratuak ikertzen ari da
Kontratazio informatikoetan jasotako ustezko irregulartasunak ikertzen ari dira, hain zuzen.
2019/02/17 - 15:00
Dirua ordainduta eta hortzak konpondu gabe geratu dira dozenaka lagun Barakaldon
Hortz klinika bat-batean itxi zuten, eta ez diete inolako azalpenik eman.
2019/02/13 - 12:42
Mediku faltsu bat atxilotu eta bere lokal klandestinoa itxi dute Erriberan
Gizonak ez zuen lanbide-prestakuntzarik. Besteak beste, inongo kontrol sanitariorik gabe egindako kortikoidedun kremak saltzen zizkien pazienteei.
2019/01/22 - 12:02
23 hilabeteko espetxe-zigorra eta 19 milioiko isuna Ronaldori, iruzur fiskalagatik
2010 eta 2014 artean, Real Madrileko jokalari zenean, 5,7 milioi euroko iruzurra egin zion Ogasunari futbolari portugaldarrak. Ronaldok onartu egin du delitua egin izana.
2019/01/22 - 11:13
Xabi Alonso eta Cristiano Ronaldo epaitegian dira, zerga iruzurra egotzita
Xabi Alonso eta Cristiano Ronaldo Real Madrileko jokalari ohiak epaitegian dira ustezko iruzur fiskalagatik deklaratzen.
2019/01/22 - 08:59
Bertan behera geratu da Xabi Alonsoren aurkako epaiketa
Epaitegiak zerga iruzurra epaitzeko eskumena duen argitu behar du. Cristiano Ronaldori 23 hilabeteko espetxe zigorra eta 18,8 milioiko isuna ezarri diote, Ogasunari 5,7 milioiko iruzurra egiteagatik.
2018/11/29 - 13:19
Iberiko etiketa faltsua zuten 4.200 txerri-beso erretiratu dituzte, batzuk Nafarroan
Operazioan sei pertsona atxilotu eta horietatik bi auzipetu dituzte, hainbat delitu egotzita.
2018/11/23 - 14:06
31 urteko bilbotar bat atxilotu dute Getxon, billete faltsuak erabiltzea egotzita
Areetako zenbait dendarik Getxoko Udaltzaingoari ohartarazi zioten gizon bat billete faltsuak erabiltzen ari zela ordainketak egiteko.
2018/11/17 - 19:16
Performancea egin dute Guggenheimen, 'Iruña-Veleiako injustizia judiziala' salatzeko
10 urte beteko dira astelehen honetan, Lurme enpresari iruzurra egitea leporatu, eta indusketatik bota zutela. Laster bi arduradun epaituko dituzte.
2018/11/13 - 18:10
EAEko 40 enpresa eta erakunde 'CEO iruzurra'ren biktima izan dira 2018an
Kaltetutako enpresako goi-karguren baten posta elektronikora sartzen saiatzen dira iruzurgileak. Horretarako, ordenagailuak kutsatu edo "phising" teknikak erabiltzen dituzte.
2018/11/13 - 12:03
EAEko 40 enpresa eta erakunde 'CEO iruzurra'ren biktima izan dira 2018an
Kaltetutako enpresako goi-karguren baten posta elektronikora sartzen saiatzen dira iruzurgileak. Horretarako, ordenagailuak kutsatu edo "phising" teknikak erabiltzen dituzte.