Isunak
2020/11/27 - 15:35
Orkoiengo bi herritar salatu dituzte denda batean maskara jartzeari uko egiteagatik
Arnedon (Errioxa) gertatu zen. Negazionistak zirela argudiatu zuten 26 eta 25 urteko gazteek 5.000 euroko isunari aurre egin beharko diote, hainbat salaketa pilatu baitituzte.
2020/11/27 - 13:20
La Manada auziko bi magistratu zigortu dituzte epaiak atzerapenez emateagatik
Ricardo Gonzalezi eta Raquel Fernandinori 700 eta l.200 euroko isuna ezarri die, hurrenez hurren, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak.
2020/11/24 - 10:02
122 gazte espedientatu dituzte Gasteizen, osasun-arauak ez betetzeagatik
Gazteak, gehienak adingabeak, Ibaiondo auzoan bildu ziren. Horietako bik elkar jotzeko hitzordua jarri zuten sare sozialetatik eta horrek dei efektua eragin zuen.
2020/10/27 - 11:27
200 zehapen proposamen baino gehiago egin dira Nafarroan asteburuan
Asteburuan osasun araudia ez betetzeagatik egindako 200 zehapen proposamenetatik 135 Iruñean jarri dituzte.
2020/10/20 - 15:12
Basauriko "ez-jaiak" 66 zehapenekin amaitu dira arau-hausteengatik
Arau-hausteak egon arren, Udalak eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak osatutako dispositiboak positibotzat jo dituzte "ez-jaiak", eta basauriarren jokabidea eskertu dute.
2020/10/18 - 15:37
40 pertsona jai giroan harrapatu dituzte Irungo antzinako perretxiko hazitegi batean
Gainera, bosti droga izateagatik espedientea zabaldu diete, eta beste biri desobedientziagatik eta agintaritzari jarkitzeagatik.
2020/10/16 - 12:57
Maskararik ez eramatea edo gaizki erabiltzea, urraketen % 74 Euskadin
Ertzaintzak eta EAEko udaltzaingoek 15.868 urraketa salatu dituzte, Segurtasun Sailak COVID-19ari aurre egiteko prebentzio neurriak ekainaren 18an indarrean jarri zituenetik.
2020/10/05 - 11:50
87 pertsona atera dituzte 28rentzako edukiera duen taberna batetik, Iruñean
Gainera, Arrotxapea auzoko lokal batean egiten ari ziren beste jai batetik 10 pertsona kaleratu dituzte, eta isun proposamenak jarri dizkiete guztiei araudia ez betetzeagatik
2020/09/25 - 12:53
Alarma-egoeran ezarritako isunen inguruko lehen epaiek prozedura bermatu dute
Aurreneko bi epaiei dagokienez, txakurra etxetik kilometro bat baino urrutiago paseatzen zegoen eta bestea arrazoirik gabeko paseoa ematen zegoen.
2020/09/20 - 16:04
150 isun jarri dituzte asteburu honetan Nafarroan, COVID arauak ez errespetatzeagatik
Foruzaingoak herritarren 28 deiri erantzun die, horietako 17 botilioiengatik. Iruñean, gainera, dispositiboa partekatu dute udaltzainek eta foruzainek eta 42 salaketa jarri dituzte.
2020/09/20 - 15:16
''Hainbat isun jarri dizkiegu gazteei, neurriak ez errespetatzeagatik''
10 mila isun baino gehiago jarri dira Euskadin, ekaina eta iraila bitartean, COVID-19aren pandemiak eragindako arauak ez betetzeagatik. Ertzaintzako buru den Josu Bujandarekin izan gara.
2020/09/20 - 13:53
8.465 isun jarri dituzte EAEn ekainaren 18tik, maskararekin lotuta
Guztira, Ertzaintzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaltzainek 10.361 isun jarri dituzte COVI-19a saihesteko jarritako osasun neurriak ez betetzeagatik.
2020/09/16 - 23:01
300 euroko isuna musukoa ez erabiltzeagatik, eta 600ekoa kale-zurrutagatik, Nafarroan
Uztailaren erdialdetik, Foruzaingoak bakarrik 1.120 salaketa jarri ditu, 900 musukoekin lotuta, eta gainerakoak kale-zurrutagatik edo antzeko zerbaitengatik.
2020/09/16 - 16:48
180 salaketa jarri ditu Ertzaintzak kale edanagatik
Kalean edateko 100 bilera atzeman ditu Ertzaintzak. Kale edanean aurkitu dituzten ia guztiak 30 urte baino gutxiagoko gazteak dira, baita adin txikikoak ere.
2020/09/16 - 15:17
3,3 milioiko isuna Nafarroako 33 eskola garraioko enpresari, kartel bat osatzeagatik
CNMC Lehiarako Batzordearen arabera, foru gobernuaren lehiaketa publikoak garestitzeko eta euren artean banatzeko kartel bat osatu zuten bost urtez.
2020/09/14 - 22:29
Botiloiak debekatuta egon arren, isunak jarri dituzte hainbat herritan
Joan den astean Donostiako udaltzainek 70 pertsonari isuna jarri zioten taldean edateagatik. Larunbatean Iruñeko udaltzainek 42 pertsona salatu zituzten.
2020/09/14 - 14:58
Kalean edateko bilkura batean zeuden 38 pertsona salatu ditu Ertzaintzak Astigarragan
Igande goizaldean Ertzaintzak jasotako dei batek ohartarazi zituen agenteak Sagardoaren Museotik gertu gertatzen ari zenaz. Han berrogei bat gazte zeuden, kalean edaten.
2020/09/12 - 10:42
Neurri zorrotzagoak ezarri eta isunak areagotuko dituzte Nafarroan
Sei pertsona baino gehiago biltzea debekatuko dute, peñak eta gastronomia elkarteak itxiko dituzte eta eguerdiko 12:00etatik aurrera mahaietan soilik kontsumitu ahal izango da.
2020/09/07 - 11:57
111 salaketa jarri dituzte Iruñean, kalean edateko 25 bilkuratan parte hartzeagatik
Txantrea auzoan, kalean edaten ari ziren 80 gaztek korrika alde egin zuten agenteak gerturatu zirenean, eta kale erdian hainbat edukiontzi gurutzatu zituzten, harrapa ez zitzaten.
2020/08/26 - 01:18
EAEko 5.000 herritar salatuta, maskara ez eramateagatik edo txarto erabiltzeagatik
Guztira, Ertzaintzak eta udaltzaingoek, ekaineko erdialdetik, 6015 salaketa jarri dituzte, pandemiari aurre egiteko murriztapenak ez betetzeagatik.